Kanpo harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko bekak 2016-2017

[kanpo harremanen bekak]

Jaurlaritzaren Lehendakaritza

LABURPENA
Xedea

Kanpo harremanen arloetan profesionalen espezializazioa bultzatzea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

      Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura horrelako bekarik ez antzekorik ez eskuratu izana.
    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

      Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

Betekizunak eta merezimenduak
  • Eskatzaileak egindako lanen eta argitalpenen kopia.
  • Goi-mailako edo graduko unibertsitate tituluduna izatea
  • Administrazio egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea bekak deitzen diren eguna baino lehen, edota ofizialki onartutako euskal etxe baten kide izatea.
  • Gehienez 30 urte izatea beken deialdia egiten urteko urtarrilaren 1ean.
Aurrekontuko zuzkidura
160.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa
  • Vitoria-Gasteizen burutu beharreko beka bakoitzak, 16.000 euro.
  • Bruselan, Bogotan, Txileko Santiagon burutu beharreko bekek, 24.000 euro beka bakoitzeko.

Oharra: Zenbateko horrek dagokion atxikipen fiskala izango du.

Ordainketa-modua:

Beka zatika ordainduko da; honela, hain zuzen:

  • Lehenengo ordainketa beka onartu ondoren egingo da, eta esleitutako diru-laguntzaren % 50koa izango da.
  • Bigarren ordainketa, diru-laguntzaren % 20ekoa, bekaldia hasi eta lau hilabete igarotakoanegingo da, bekadunek zatikako txostenak aurkeztu ondoren.
  • Hirugarren eta azken ordainketa, geratzen de % 30ekoa, beka bukatzen denean egingo da, bekadunek amaiera txostenak aurkeztu ondoren.
Aplikatu beharreko araudia
Deitzen duen erakundea
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Laguntza Onartzea

    Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Aurkeztutako eskabideen ebazpena emateko gehienezko epea eskabideak jasotzeko epea amaitu eta sei hilabetera amaituko da.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoari buruzko informazioa

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    • Hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

     Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Elena Iturrate

Kanpo Harremanetarko Zuzendaritza

Nafarroa Kalea, 2

01007 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 01 78 43

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea
0073101