Toki-esparruan jarduera fisikoa sustatzeko programak garatzeko laguntzak
[jarduera-fisikoa-sustapena]
- Erakundea:
- Osasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea da, EAEko toki-erakundeetarako diru-laguntzak arautzea, 2016an jarduera fisikoa sustatzeko esku-hartzeak eta programak gauza ditzaten ingurune egokiak sortuz eta tokian-tokian ekintza komunitarioa sendotuz.
Laguntza hauen xedea da honako hauek finantzatzea 2016ko ekitaldian.
a) Hirietan eta hiri-inguruetan ibilbideak edo pasealekuak egokitzeko eta dinamizatzeko programak eta esku-hartzeak, herritar guztiei zuzenduak; ibilbide horiek seguruak izango dira eta behar bezala seinaleztatuta egongo dira, ohiko joan-etorrietan mugikortasun aktiboa errazteko eta aisialdi aktiboa sustatzeko.
b) Esku-hartze komunitarioko tokiko sare (*) edo talde bat, diziplina anitzekoa eta sektoreartekoa, sortzeko beharrezkoak diren jarduerak. Tokian-tokian jarduera fisikoa sustatzeko eta sedentarismoa prebenitzeko ekintzak eta estrategiak lehenetsi, planifikatu eta garatuko ditu sare horrek partaidetzazko prozesuen bidez.
(*) Tokiko sare bat egitura barnerakoi eta partaidetzazko bat da, komunitateko hainbat eragile biltzen dituena, hala nola administrazioak, hainbat esparru edo sektore (hezkuntza, gizartea, osasuna, kultura, ekonomia…) eta herritarrak, gizarte-erakundeak barne.
Aurrekontuko zuzkidura
292.000 eurosMuga
a) 50.000 biztanle baino gehiagoko udalerri edo udalerriz gaindiko eremuetan, gehienez ere, diruz lagundu daitezken gastuen zenbatekoaren % 20 eman daiteke, baina, gehienez ere, 8.000 euro proiektuko.
b) 50.000 eta 7.000 biztanle arteko udalerri edo udalerriz gaindiko eremuetan, gehienez ere, diruz lagundu daitezken gastuen zenbatekoaren % 50 eman daiteke, baina, gehienez ere, 8.000 euro proiektuko.
c) 7.000 biztanle baino gutxiagoko udalerri edo udalerriz gaindiko eremuetan, diruz lagundu daitezken gastuen zenbatekoaren %80 eman daiteke, baina, gehienez ere, 8.000 euro proiektuko.
Ordainketa bakar bat egingo da, Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzara diru-laguntzaren xede den proiektua gauzatu dela justifikatzeko memoria igorri ondoren.
Nori dago zuzenduta
Betekizunak
-
Eskaerarekin joaten den dokumentazioa | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturririk eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko
-
Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte:
¿ Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99)
¿ Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00)
¿ Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Azken zerga-ekitaldietan Minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturririk eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak - Minimis" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Osasuna > Osasun Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
ARABA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 945 017175
BIZKAIA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 94 4031548
GIPUZKOA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 943 022718
Eusko Jaurlaritzako Egoitza Nagusia: 945 019203
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0088604Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren 4 hilabeteren buruan
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea