Nekazaritza, arrantza eta elikadurako sektorearen arlo zientifiko, teknologiko eta enpresarialetako ikertzaile eta teknologo gazteen prestakuntzarako laguntzak, 2017rako

[Ikertzaile eta teknologo gazteentzako bekak]

Deskribapena


Xedea

*OHARRA: Gomendatzen da erabiltzea ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK atalean eskegita dagoen eskabide eredu eletronikoa.

Nekazaritza, elikadura eta arrantzaren sektoreetako arlo zientifiko-teknologikoetan eta merkatuekin, marketing-arekin eta enpresa-antolakuntzarekin zerikusia duten arloetan ikertzaile eta teknologo gazteen prestakuntza sustatzera bideratutako laguntzak.

Prestakuntzarako laguntza hauek tituludun gazteei Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektorerako lehentasunezko gaietan gaitzen eta espezializatzen lagunduko diete, doktorego-tesiak eginda edo ikerketa, garapen teknologiko eta berrikuntzako proiektu bat eginda. Bi laguntza-programa ezarri dira:

a) Prestatzen ari diren ikertzaile gazteentzako laguntza-programa.

b) Prestatzen ari diren teknologo gazteentzako laguntza-programa.

Aurrekontuko zuzkidura

1.066.520 €
Prestazio ekonomikoa

Laguntza horiek ordaintzeko aurrekontua, gehienez ere, 1.066.520 eurokoa izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren pentzutan. Zenbateko horretatik 331.630 euro 2017rako ordainketa-kredituei dagozkie, eta gainerako 734.890 euroak, 2018-2020 ekitaldietarako konpromiso-kredituei.

Gizarte Segurtasunari atxikitzearen ondoriozko gastua (urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuan xedatuta) 242.285,88 eurokoa; horietatik 63.571,47 euro 2017rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 178.714,41 euro konpromiso-kredituari.

Nori dago zuzenduta


  • Ikertzaile eta teknologo gazteentzako bekak 2017rako Informazio xehatua

    Bekak eskatzen dutenek, aipatzen diren hurrengo betebeharrak egiaztatu izan beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako.

    2017ko ekitaldiko deialdian, eskatutako tituluak 2012an edo geroago lortuak izan behar dira.

    Eskakizunak:
    • Europar Batasuneko herritarra izatea, edo Euskal Autonomia Erkidegoan bizilekua duen atzerritarra.
    • Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea. Ondorio horietarako, eskatu egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea, 2016 urteko urtarrilaren 1etik aurrera gutxienez. Dena dela, onartu egingo dira, eskakizun hori bete ez arren, inoiz EAEn erroldaturik egon baina ikasketak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egin dituzten eskatzaileak.
    • Ikertzaileen prestakuntzarako laguntzen programan (doktoratu aurreko bekak), I. eranskinean proiektu bakoitzerako zehaztutako tituluetakoren bat edukitzea eta doktoregoan onartzea eskatzeko eskakizunak betetzea (Doktoretza-ikasketa ofizialak arautzen dituen urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuaren 6. artikuluaren arabera).
    • Teknologoen prestakuntzarako beka-programan, I. eranskinean proiektu bakoitzerako zehaztutako titulazio hauetakoren bat edukitzea, urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren 5.1.c) artikuluak ezartzen duen titulazio-eskakizunen esparru orokorraren barruan: goi-edo erdi-mailako unibertsitate-titulua, goi-mailako heziketa-zikloa edota bigarren zikloko lanbide-heziketa (II. LH).
    • Titulu hori lortzeko ikasketak amaitu behar izan dituzte 2012ko ekainean edo geroago.
    • Teknologo gazteak prestatzeko laguntzetarako, ezin izan dute beste antzekorik izan, hau da, nekazaritzako, arrantzako eta elikaduraren arloko eskumena duen sailak emandako antzekorik.
    • Ez dute izan behar diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean izanik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legearen (otsailaren 18ko 4/2005) azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat.
  • Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

    Ebazten duen erakundea

    • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

    Kontaktu-informazioa


    Javier Latorre Guinea
    Telefonoa: 945 01 82 51
    Faxa: 945 01 97 01
    E-maila: j-latorre@euskadi.eus

    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Kodea

    1029102

    Eskabidea ikertzaile eta teknologo gazteentzako bekak 2017rako


    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan