Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall-en ikertzaile bisitari gisa aritzeko egonaldiak finantzatzeko diru-laguntzak (2017-2018).

[IKERCAMBRIDGE]

Hezkuntza

LABURPENA
Xedea

Agindu honen helburua da diru-laguntza emateko oinarriak ezartzea eta prozedura arautzea, 2017-2018 ikasturtean Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall-en ikertzaile bisitari gisa aritzeko egonaldiak finantzatze aldera.

Ikertzaile bisitariak diziplina hauetan lan egin ahal izango du: fisika, biologia zelularra eta molekularra eta arteak (giza zientziak, gizarte-zientziak eta zientzia juridikoak).

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Ikerlariak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Doktore gradua izatea
    • Cambridgeko Unibertsitateko sail edo fakultate batean onartuak izatea
    • Ingeles hizkuntzaren ezagutza-maila nahikoa izatea, unibertsitate-komunitatean lehen egunetik bizi eta lan egiteko gai izan daitezen
    • Doktore gradua duela egiaztatzen duen agiria.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
  • Ezingo dira agindu honek araututako diru-laguntzen onuradun izan Diru-laguntzen gaineko azaroaren 17ko 38/2004 Lege Orokorraren 13.2. eta 13.3. artikuluek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilearen 50.5. artikuluak ezarritako egoeretako batean daudenak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan behintzat urtebetez bizi izana 2016ko urtarrilaren 1ean. Hala ere, antzinatasun bera izanik, atzerrian bizi direnen eskabideak ere onartuko dira, baldin eta atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) bidez Euskal Autonomia Erkidegoan auzotasuna badute eta atzerrian bizi aurreko azken auzotasuna Euskadin izan bada.
Aurrekontuko zuzkidura
75.150 (euro)
Prestazio ekonomikoa

2017-2018 ikasturtean hamabi hileko egonaldia egiteko laguntzaren zuzkidura 75.150 eurokoa da. Kopuru hori honela banakatzen da:

  • 51.750 euro Clare Hall-i ordainduko zaizkio, College-ren zeharkako gastuak estaltzeko, Clare Hall-ek emandako laguntza teknikoa barnean dela, bai eta ikertzailearen ostatua eta mantenua ere. Ostaturako zuzkidurak hauek estaltzen ditu: pertsona batentzako estudio baten alokairua, elektrizitatea, berokuntza eta udal-tasak. Mantenuak astelehenetik ostiralera bitarteko aldia hartzen du. Kopuru horrekin, gainera, beste kontzeptu batzuk ere estaltzen dira: ikerketa-gastuak, establezimendu-gastuak eta ekitaldiak (profesionalak, harrerak, kontzertuak).
  • 4.500 euro gehienez, ikertzaile bisitariak mintegi bat antolatu eta garatzeko. Laguntza bi pertsonak jasoko balute, kopurua bikoiztuko da. Kasu horretan, hitzarmenak xedatzen du egonaldi bakoitzak sei hilabeteko iraupena izango lukeela.
  • 14.400 euro, ikertzaile bisitariari ordaintzeko (hilean 1.200 euro).

Horrez gain, onuradunak istripuen eta erantzukizun zibilaren gaineko asegurua izango du, bai eta bidaian laguntzeko asegurua ere, egonaldiak atzerrian egiten badira. Azken horren kasuan, interesdunak eskatuz gero, ezkontideak eta 25 urtetik beherako seme-alabek ere balia dezakete, egonaldian berarekin badira. Aseguru hori antolamendu juridikoak onartzen dituen edozein frogagiriren bitartez egiaztatutako izatezko bikoteentzat ere baliagarria izango da.

Ordainketa-modua:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Clare Hall-i transferituko dizkio funtsak, laguntza honen ordainketa kudeatzeko erakunde laguntzailea den heinean. Ordainketa arau hauen arabera egingo da:

  • Behin deialdia ebatzita eta onuradunak emandako laguntza onartu duenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak xedapen honen 9. artikuluan esleitutako zuzkidura osoaren % 75 emango dio Clare Hall-i.
  • Bigarren ordainketa gainerako % 25a izango da, eta emandako laguntza osoaren gastua frogatu ondoren egingo da. Egindako gastu hori frogatzeko, fakturak edo agiriak aurkeztu beharko dira. Agiri horiek ikasturte akademikoa amaitu ostean aurkeztu beharko dira, egindako ekintzei buruzko azalpen-memoriarekin eta kostuen balantze ekonomiko xehatuarekin batera.

Clare Hall-ek laguntza ordainduko dio onuradunari, arau hauen arabera:

  • Clare Hall-ek 9. artikuluaren c) letran adierazitako kopurua ordainduko dio ikertzaileari, hamabi hileko ordainketatan. Lehenengo hileko ordainketa Cambridgera iristean egingo zaio.
  • Clare Hall-ek mintegiak antolatzearen ondoriozko gastuak ordainduko dizkio ikertzaileari, horiei buruzko azalpen zehatza eman eta sortutako gastuen egiaztagiriak aurkeztu ostean.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Hartutako ebazpena interesatuei berei jakinaraziko zaie sei hilabeteko epean, deialdia argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
Ebazpena [2017/01/23]
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA