2016ko bigarren seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntzak.

[IKERBILERAK-2SEMESTRE]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen helburua da diru-laguntzak arautzea eta dei egitea, ikerketa zientifikoaren arloko kongresu eta bilera presentzialak antolatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan, 2016ko bigarren seihilekoan.

Aurrekontuko zuzkidura

250.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Emandako laguntzak zatika ordainduko dira, bi ordain-aginduren bidez.

Lehenengoan, aurretiaz eta kontura ordainduko da, eta emandako laguntzaren % 75 izango da; 13.a) artikuluan adierazitako epea amaitzen denean ordainudko da baldin eta laguntzari uko egin ez bazaio.

Bigarrenean, 2017. urtean, jarduera bukaktutakoan, laguntzaren likidaziotik ateratzen den zenbatekoa ordainduko da,  betierer hurrengo artikuluan eskatutako agiriak aurkeztu ostean.

Nori dago zuzenduta


  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • | Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea:
    • | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Betekizunak

    • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Memoria

    • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

    Ebazten duen erakundea

    • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

    Kontaktu-informazioa


    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Sei hileko epean agindua EHAAn argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

    Isilbidearen ondorioak

    Ez onartzea

    Ebazpena emana

    Justifikazioa