Kongresuak eta zientzia-bilerak egiteko diru-laguntzak. 2016ko lehen seihilabetekoa.

[IKERBILERAK 1SEMENTRE]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Argitaratze-data 2016/02/18
Hutsen zuzenketa Informazio gehiago
Berriari/oharrari buruzko informazioa:
Zuzentzeko espedienteen zerrenda
LABURPENA
Xedea

1.– Agindu honen helburua da diru-laguntzak arautzea eta dei egitea, zientzia-ikerketaren eremuan kongresuak eta bilerak antolatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan, beti ere, 2016ko lehen seihilabetekoan zehar aurrera eramango diren jarduerak.

2.– Batez ere prestakuntza-izaera duten ikastaro eta jarduerak deialditik at geratzen dira, ondorengoak esate baterako: prestakuntzari buruzko jardunaldiak, irakasleak eta ikasleak gaitzeko tailer eta mintegiak, doktoretza-programei, masterrei edo gradu-ondoko ikastaroei lotutako bilerak eta ikerketa zientifikoaren esparruarekin zuzenean lotuta ez dauden etengabeko prestakuntza-jarduerak

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea:

      Urriaren 1eko 221/2002 Dekretuaren 2. artikuluaren arabera Teknologiarako Euskal Sarearen oinarri-arauak eguneratu zituena, parke teknologikoenak eta CEISenak izan ezik.

    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura
250.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa

La cuantía máxima de las ayudas que al amparo de esta Orden se concedan será de:

  1. cuando se trate de congresos, 20.000 euros o 10.000 euros, en función de que el congreso tenga carácter internacional o estatal.
  2. en el caso de reuniones científicas, hasta, 7.500 euros ó 4.000 euros, en función de que la reunión tenga carácter internacional o estatal.
  3. La cantidad máxima a conceder para pausas café no excederá en ningún caso del 10% del total concedido.

En ningún caso la cuantía concedida podrá exceder de lo solicitado, ni de un tercio del presupuesto de las actividades subvencionables, tal como se definen en el artículo 4 de la presente disposición. Tampoco se concederán cantidades que superen la diferencia entre los gastos e ingresos estimados en la solicitud.

Ordainketa-modua:

Emandako laguntzak zatika ordainduko dira, bi alditan.

Lehen zatia, emandako laguntzaren % 75a, aurretiaz ordainduko da kontuan 13.a) artikuluan adierazitako epea amaitzen denean, baldin eta laguntzari ukorik egin ez bazaio.

Bigarren zatia 2017. urtean ordainduko da, jarduera bukatutakoan, laguntzaren likidaziotik ateratzen den zenbatekoaz; ordaintzeko, ordea, datorren artikuluan adierazten diren agiriak aurkeztu beharko dira.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Sei hileko epean agindua EHAAn argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
Ebazpena [2016/03/17]
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA