Ikus-entzunezkoen garapen eta produkzioaren alde diru-laguntzak: film laburrak produkzioa (2016)

[Ikus-entzunezkoa - Film laburrak]

Deskribapena


Xedea

2016ko ekitaldian zehar ikus-entzunezkoen garapen eta produkzioaren alde diru-laguntzak

Aurrekontuko zuzkidura

120.000
Prestazio ekonomikoa

1.- Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira ehun eta hogei mila (120.000,00) eurokoa da.

2.– Proiektu zehatz batera zuzendutako kopuruak ezingo du inoiz filmaren gastu-aurrekontuaren %60 gainditu, ezta hogei mila (20.000,00) euroko gehienezko zenbatekoa ere.

3.– Laguntza koprodukzio baterako denean, koprodukzio-kontratuaren kopia konpultsatua ekarriko da eta eskatzaileak emaitzazko ikus-entzunezko produkzioan gutxienez %20ko partaidetza izan beharko du. Produkzio bat 24. artikuluaren arabera onuradun gerta daitekeen enpresa batek baino gehiagok koproduzitzen badute, enpresa bakoitzak izan duen partaidetza batu eta hori hartuko da kontuan.

4.– Filmaren kostua gutxienez honako partida hauen batura izango da:

  • Zuzendaritza-kostua, filma egiteko egon diren gastu guztiak barne.
  • Produktore exekutiboaren soldata, gutxi gorabehera egite-kostuaren %5ari dagokiona gehienez.
  • Hala badagokio, internegatibo baten segurtasun-banda lortzea.
  • Gastu orokorrak.
  • Interes pasiboak eta kredituen negoziazioaren gastuak (egite-kostuaren %10eraino).
  • Filmaren kopiak.
  • Bikoizketa egiteagatik edo azpitituluak jartzeagatiko gastuak.
  • Publizitate- eta promozio-gastuak.
Ordainketa-modua:

Film laburrak egiteko emandako laguntzaren ordainketa honela banatuko da:

  1. Laguntza emateko unean lehenengo %50 ordainduko da. Pertsona juridikoen kasuan, Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izatea egiaztatzen duen agiria aurkeztu ondoren egingo da ordainketa.
  2. %30, produkzio-etxeak filmaketa hasi dela egiaztatzen duenean eta beti 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera.
  3. Gainerako kopurua (% 20) ere 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, justifikazio osoa jaso eta gehienez hamabost egunera.

Nori dago zuzenduta


  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua

    Pertsona fisiko independenteak

    Hauek joko dira pertsona pribatu independentetzat: ikus-entzunezkoen komunikazio/zabalkunde zerbitzuak ematen dituen entitate baten edo telebista-kanal pribatu baten titular baten eragin menderatzailearen agindupean ez dauden pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta, aldi berean, beraiek eragin menderatzaile hori inongo kasutan erabiltzen ez badute: ez jabetza arrazoiengatik, ez finantza-partaidetzagatik, ez eta, aldez edo moldez, kasuan kasuko administrazio- edo kudeaketa-organoen erabakimena baldintzatzeko ahala edukitzeagatik ere.

    Eskakizunak:
    • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren nortasuna
    • Eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko | Pertsona eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzea
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria
  • Pertsona juridiko pribatuak Informazio xehatua

    Pertsona juridiko pribatuak:

    • jarduera ekonomikoren bat egiten du
    • gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa dauka
    • legez eratuta dago, indarrean dagoen legediarekin bat etorriz.

    Pertsona juridiko pribatu independenteak

    Hauek joko dira pertsona pribatu independentetzat: ikus-entzunezkoen komunikazio/zabalkunde zerbitzuak ematen dituen entitate baten edo telebista-kanal pribatu baten titular baten eragin menderatzailearen agindupean ez dauden pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta, aldi berean, beraiek eragin menderatzaile hori inongo kasutan erabiltzen ez badute: ez jabetza arrazoiengatik, ez finantza-partaidetzagatik, ez eta, aldez edo moldez, kasuan kasuko administrazio- edo kudeaketa-organoen erabakimena baldintzatzeko ahala edukitzeagatik ere.

    Eskakizunak:
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Erakundea legez eratuta edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria.
  • Betekizunak

    • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

    • Proiektuaren deskribapena | Proiektuaren azalpen teknikoak egitea
    • Europar Batasuneko estatu kide batean ezarrita egotea eta behin diru-laguntza emanez gero establezimendu egonkor bat Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
    • Ezin izango dira onuradun izan dena delako enpresak, laguntzaren bat itzultzeko agindua jaso badute, aldez aurretik Europako Batzordeak hala erabaki duelako, laguntza hori legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela iritzita; beste horrenbeste gertatuko da krisian dauden enpresekin ere, hain zuzen ere krisian dauden enpresa ez finantzarioak salbatu eta berregituratzeko estatu-laguntzei jarraibideetan xedatutakoaren arabera (AO, C249, 2014.07.31).
    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza

    Ebazten duen erakundea

    • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

    Kontaktu-informazioa


    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Kodea

    0246202

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Ebazpena sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie banan-banan interesdunei. Horretaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Ez onartzea

    Ebazpena emana

    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


    Produkzio-etxeak filmaketa hasi dela egiaztatzea


    Justifikazio osoa