Kultura eta Sormen Industrien sektoreko I+G+B proiektuetarako diru-laguntzak (2016)
[KSI - I+G+b]
Hezkuntza
Eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat behar izango duzu.
Pertsona fisikoek, entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
2016. urtean KSI sektoreko I+G+B proiektuetarako diru-laguntzak, bereziki honelako proiektuetarako:
- Produktuak, zerbitzuak eta merkatua berritzeko proiektuak, merkatu globaletarako moduko eskaintza taxutzeko helburua dutenak.
- Bideragarritasun-azterketako edo prototipoko fasean dauden I+G+B proiektu traktoreak.
- Sektore bateko ikerketa-lerro estrategikoak identifikatzera eta garatzera bideratutako proiektuak.
- KSIra teknologia transferitzeko proiektuak, eta merkatu globaletarako moduko produktu eta zerbitzu berritzaileak taxutzeko helburua dutenak.
- Euskadi 2020 ZTBPean definitutako Euskadiko espezializazio adimentsurako beste alorrekin lotutako I+G+B proiektu traktoreetan kultura eta sormen industrien parte hartzea sustatzen dutenak.
- Sektore horietan negozio-eredu berriak garatzeari buruzko proiektuak.
-
Enpresak
Informazio xehatua
Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekono¬mikoko estatu kideren batean egoitza duten enpresek
Eskakizunak:- Legez eratuta egotea
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideren batean egoitza izatea, eta haien jarduera nagusia azpisektoreren bati badagokio: arkitektura, diseinua, moda, bideo-jokoak, ikus-entzunezkoa, musika, arte eszenikoak, ikusizkoa arteak, esku-langintza, kultura-ondarea, hizkuntzaren industriak, argitalpenak, publizitatea eta marketina, eta gastronomia.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Ezingo dituzte deialdi honetako diru-laguntzak jaso:
Informazio xehatua
- Beren kapital sozialaren, fundazio-ondarearen edo gobernu-, administrazio- edo zuzendaritza-organoen partaidetza gehiengoduna administrazio publiko edo instituzional baten edo sektore publikoko entitate baten edo finantza- edo kreditu-entitate baten esku duten enpresek.
- Laguntzaren bat itzultzeko agindua jaso duten enpresak, aldez aurretik Europako Batzordeak hala erabaki duelako, laguntza hori legez kan¬pokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela adierazita.
- Krisian dauden enpresak, hain zuzen ere krisian dauden enpresa ez finantzarioak salbatu eta berre¬gituratzeko estatu-laguntzei buruzko jarraibideetan xedatutakoaren arabera (AO, C249, 2014-07-31).
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Informazio xehatua
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Bestalako diru-lgauntzak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
Diru-laguntzen zenbatekoak eta mugak.
Proiektu bakoitzari esleitutako laguntzaren zenbateko maximoa ez da 75.000 euro baino handiagoa izango.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak.
Agindu honetan ezarritako ondorioetarako, honako gastuak lagun daitezke diruz: diruz lagundutako jarduera motari erantzuten diotenak, baldin eta ezinbestekoak badira eta oinarri arautzailea hauetan eta laguntzak emateko ebazpenean ezarritako epearen barruan burutzen badira. Diruz lagun daitezkeen gastuen kontua ez da izango, sekula ere, merkatuan duten baliotik gorakoa.
Aurkeztutako jarduera-proiektuaren barruan sorturiko honako gastu hauek izango dira diru-laguntza jasotzeko modukoak:
- Pertsonal-kostuak, enpresa eskatzailearen beraren plantilako pertsonal-kostu zuzenak (zuzendaritzako langileak, teknikariak eta laguntzaileak). Enpresa eskatzailearen beraren plantilako pertsonal-kostuak, diruz lagundutako proiektuaren helburuak betetzera zuzenduak egon beharko dute. Langile bakoitzaren baterako kostua egiaztatu beharko da, nomina edo TC10 bidez.
- Kanpo-lankidetza eta aholkularitzak eta zerbitzu baliokideek eragindako kostuak, proiektuaren atalen azpikontzatazio espezializatua, esklusiboki proiektuaren garapenerako erabiltzen bada eta horretarako beharrezkoa den ezagutza teknikoak eskuratzea barne.
- Prototipoaren saiakera teknikoek eragindako kostuak eta prototipo estadarren kanpo homologazio kostuak.
Ezin izango da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartu BEZaren zenbateko kengarria, erakunde eskatzaileak zerga horren aitorpena egin beharra duenean. Halako kasuetan egotzi ahal izango den gastu kopurua, justifikazio-agirien zerga oinarriari dagokiena izango da.
Diru-laguntzaren % 75 esleipen-ebazpena eman ondoren eta handik hamabost egun balioduneko epea igaro ondoren ordainduko da, berariaz uko egiten ez bazaio.
Gainerako % 25a, diru-laguntza justifikatu eta gero ordainduko da, lagundutako jarduera bukatu eta bi hilabeteko epean eta, betiere, 2017ko otsailaren 28an beranduenez.
- Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
- Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteaAurkeztu beharreko dokumentuak
-
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Justifikazioa
Diru-laguntza honen onuradunek, diruz lagundutako programako jarduerak bukatzen diren egunetik hasi eta bi hilabeteko epean gehienez ere, eta nahitaez 2017ko otsailaren 28 baino lehen, diru-laguntza justifikatzeko dokumentazioa.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Dokumentazioa zuzentzea
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatzea
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Epea luzatzea
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egitea
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Aurkeztu beharreko dokumentuak