Gobernu Irekia, Gardentasuna eta Herritarren Interneteko Parte Hartzearen arloko bekak

[herritarren_parte_hartzea_2016]

Jaurlaritzaren Lehendakaritza

LABURPENA
Xedea

Gobernu Irekia/Open Governmenten alorrean profesionalen espezializazioa eta prestakuntza bultzatzea eta, bereziki, herritarren parte hartzea bultzatzea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Pertsona fisikoaren nortasuna kreditatzea.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Administrazio-auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea bekaren deialdia egiten den urtearen urtarrilaren 1a baino lehen.
  • Gehienez 40 urte izatea deialdiaren ebazpena argitaratzen den egunean.
  • Hizkuntzen ezagutza: Euskera B2
  • Prestakuntza eta lan esperientzia egiaztatzea
  • Titulazioa: Lizentzia edo gradua izatea Kazetaritzan, Publizitate eta Harreman Publikoetan, Ikus-entzunezko Komunikazioan, Giza zientzietan, Komunikazio espezializazioarekin, Soziologian, Gizarte eta Kultura Antropologian, Politika edota Administrazio Zientzietan, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Enpresa Zientzietan, Merkatu Ikerketa eta Tekniketan.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura horrelako bekarik ez antzekorik ez eskuratu izana aurretik. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

Aurrekontuko zuzkidura
14.280 (Euro)
Prestazio ekonomikoa

Gobernu Irekia, Gardentasuna eta Herritarren Interneteko Parte Hartzearen arloko bat beken deialdia egiten da, 12 hilabeteko iraupenarekin eta honako hauentzako izango da:

  • Herritarrek egindako iruzkinak aztertzea, horiek tipologiaren eta informazio fluxuen arabera sailkatzea, iturriari jarraiki. Hainbat esparrutako parte hartze prozesuak ezartzea, hala herritarrei begira zein administrazio publikoaren barruan edota beste erakundeekin.
  • Gizarte sareak eta horiek Gobernu Irekian nola aplikatu aztertzea, erabilpenen arabera eta herritar edota eduki multzoen arabera.
  • Sarea behatzea, iritzietan liderrak direnak identifikatzea, horien motibazioak eta horien idazkiek sarean dute eragina ezagutzea, Irekia proiektuan dituzten erabilpenak ere ezagutzea.
  • Gobernu Irekiaren doktrina beste herrialde batzuetan eta beste administrazio publikoetan nola ezarri den aztertzea. Batez ere, herritarren parte hartzearekin lotutakoak nola ezarri diren. Horiek Eusko Jaurlaritzak ezarri edo erabili ditzakeen ebaluatzea.
  • Herritarrak nahiz beste administrazio publikoak eta bestelako erakundeak tartean sartzeko formulak aztertzen eta horietan parte hartzen internautek duten inplikazioa ebaluatzea.
  • Herritarren parte hartzea sustatzeko lankidetza tresnak ikertzea.
  • Zenbait web gune (Irekia eta gizarte sareak) eta horietako jokabidearen jarraibideak aztertzea.
Ordainketa-modua:

Beka dotazio ekonomikoa 14.280,00 euro izango da.
OHARRA: Zenbateko horri dagokion atxikipena egingo zaio (fiskala eta gizarte segurantzakoa), egindako jardueraren arabera

Ordainketak honela egingo da:

  • Bekaren hasieran diru kopuru guztiaren %20a ordainduko da.
  • 2016ko urriaren 31 baina lehen %30a ordainduko da.
  • Gainerako % 50a 2017an ordainduko da, beka amaitzean.
Deitzen duen erakundea
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Eskabideak ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango ebazpena argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Aurrez aurreko harremana:

Inmaculada Corral

Lehendakaritza (Gobernu Irekiko Zuzendaritza)

Telefono bidezko harremana:

Inmaculada Corrral: 945 017 900

Kodea
0093104