Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntzako eta Enplegu eta Gizarte-gaietako sailburuen 2012ko urriaren 3ko baterako agindua, gazteen prestakuntzarako eta txandakako enplegurako HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezarri zituena.2016

[HEIZBI-enpresa]

Enplegua eta Gizarte Politikak
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

2016ko berritasuna: Informazio gehiago

Hezibi proiektuaren eskaera egiteaz gain, aldi berean eskatu beharko da Prestakuntza eta Ikaskuntza kontratuaren prestakuntza-jarduerarako baimena www.sepe.es https://sede.sepe.gob.es/contenidosSede/generico.do?pagina=/proce_dual/index.html web-orriaren bitartez.

LABURPENA
Xedea

Prestakuntza eta Laneko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzea, alternantziako lanbide-heziketa eredua garatuta. Lanbide-heziketako ikasleei eta langabezian dauden pertsonei zuzendua dago, lanbide-gaitasunak hobe ditzaten. Horretarako, profesionaltasun-ziurtagiri bat edo lanbide-heziketako titulu bat eskuratzen dute, enpresan ordainpean egiten duten lan-jarduerarekin txandakatuta. Era horretan, enpresen beharrak eta langileek hartutako gaitasunak bat etor daitezen laguntzen da.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • ETEak (enpresa txiki eta ertainak) Informazio xehatua

    Proiektu honetan parte hartzen duten enpresek, pertsona fisikoek edo juridikoek Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokiak izan beharko dituzte, eta horietan lan egin beharko dute ikasleek, programa honen babesean.

    Prestakuntza- eta datxekion prestakuntza martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak aldatutako lanbide-heziketaren eta kualifikazioen ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren bosgarren xedapen gehigarrian aipatutako eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lanbide-heziketako zentro publiko edo pribatuak profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera zuzendutako prestakuntza ematen dituztenak.

    Eskakizunak:
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Merkataritza-sozietateak legez eratuta daudela edo dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
    • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafe honetan inskribatuta egotea:
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).
  • Azken zerga-ekitaldietan minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea.
  • Prestakuntza
  • Diru-laguntzaren xede den lan-kontratuaren kopia
  • Enpresak
  • Memoria
  • Hezibi proiektuaren eskaera egiteaz gain, aldi berean eskatu beharko da Prestakuntza eta Ikaskuntza kontratuaren prestakuntza-jarduerarako baimena www.sepe.es
Aurrekontuko zuzkidura
1.200.000
Prestazio ekonomikoa

2.000 euro programaren babespean sinatutako prestatzeko eta ikasteko kontratu-urte bakoitzeko.

Guztira 1.200.000 euroko kontratua du. Horietatik 500.000 euro 2016ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 700.000 euro 2017ko konpromiso-kredituari.

Baldintzak betetzen dituzten eskaerak ebatziko dira espedientea osatzen den neurrian, harik eta baliabide ekonomikoak amaitzen diren arte

Diruz lagundutako jardunei dagozkien laguntza-eskabideei erantzuterik ez badago ekitaldi horren aurrekontu-kredituak kontuan hartuta, eskabide horiek hurrengo ekitaldiko aurrekontu-kredituei esleitu ahal izango zaizkie, eskabidea berriz ere aurkeztu gabe, baldin eta jardun horiek agindu honetan laguntzak lortzeko ezarritako eskakizunak betetzen badituzte»

Ordainketa-modua:

Eman ondoren, honela gauzatuko da diru-laguntzaren ordainketa:

– % 30 kontratua hasteko urtean

– gainontzeko % 70a hurrengo ekitaldian, kontratuaren azken hilabetearen barruan.% 70a hurrengo ekitaldian, behin kontratuaren lehenengo urtea igarota, dagokion justifikazio-txostena aurkeztu ondoren.

Kasu bakoitzean, kontratuaren jarraipena eta amaiera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatuko ditu

Deitzen duen erakundea
  • Enplegua eta Gizarte Politikak > Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Lanbide Heziketako Sailburuordetza
Finantzatzen duen erakundea
  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Hasiera-data: Lan- harremanaren lehen eguna

    Amaiera-data: Lan- harremanaren hasieratik hilabete batera

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Agindu honen baldintzak betetzen dituzten eskaerak espedientea osatu ahala ebatziko dira, profesionaltasun-ziurtagiriei lotutako prestakuntza-proiektuak onartzeko baliabide ekonomikoak agortu arte. Prozeduraren ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da gehienez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistroan sartzen den egunetik aurrera kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Onartzea
Errekurtsoak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoari buruzko informazioa

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    • Hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

     Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

- TH Álava-Araba: Ana Jauregui (945.181374)

- TH Bizkaia: Carmen Mateos (944.985710)

- TH Gipuzkoa: Elena Odriozola (943.596206)

Kodea
10381