Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuen ekipamendua erosteko 2016-2017 ikasturteko deialdia.

[FP_EKIPAMENDUA]

Deskribapena


Xedea

Behar den eta eguneratuta dagoen ekipamenduaren erosketa finantzatzea, curriculum-garapenean ikaskuntzarako metodo eta baliabide berritzaileak ezartzeko eta enplegurako prestakuntza-programak eta Informatika eta komunikazioak deritzon lanbide-arloko heziketa-zikloetako lanbide-espezializaziorako programak hedatzeko, industria-arloko heziketa-zikloez gain, oso garapen teknologiko aurreratua izaten baitute ekoizpen-sektorearen egungo garapenean.

Aurrekontuko zuzkidura

776.314 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak ordainketa bakar batean emango dira, zuzen justifikatu ostean.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimendua egotea

  • Itunpeko ikastetxe pribaturen baten titularra izatea, non 2016-2017ko ikasturtean Lanbide Heziketako erdi- eta goi-mailako heziketa-zikloren bat ematen baita (agindu honen 1. artikuluan adierazitako heziketa-zikloetariko bat).
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza / Lanbide Heziketako Sailburuordetza > Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0098605

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabetekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk