Eukal Turismo sariak - 2016 urteko deialdia

[Euskal turismo sariak 2016]

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

LABURPENA
Xedea

Ebazpen honen xedea da Euskal Turismo sariak arautzen dituen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016 maiatzaren 7ko Aginduan aurreikusitako sarien 2016ko deialdia egitea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsonak (fisikoak edo juridikoak), Udalak eta Erakunde Profesionalak, korporatiboak edo gremio-arlokoak, publikoak nahiz pribatuak
Betekizunak eta merezimenduak
  • Eskakizunak: Informazio xehatua

    Onuradunak honako hauek izan daitezke: turismo-sektorearekin lotuta Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen den jarduera ekonomiko motaren bat gauzatzen duten pertsonak – fisikoak edo juridikoak –, zuzendariak edo kudeatzaileak eta udalak, erakunde profesionalak, korporatiboak edo gremio-arlokoak – publikoak nahiz pribatuak eta haien jardun-eremua ere Euskal Autonomia Erkidegoan badago.

Prestazio ekonomikoa

3 sari emango dira, bakoitza kategoria hauetako bati dagokiona:

  • Berrikuntza bultzatzea.
  • Dena delako arloan lehiatzeko gaitasuna.
  • Laneko ibilbidea.

Deialdi honen bidez deitzen diren sarien irabazleek ez dute dirurik jasoko. Adierazitako hiru eremu horietako bakoitzean, aipamen edo aintzatespen publiko bat ezarriko da. Sari horien pertsona edo erakunde saridunek inprimaki profesionaletan adierazi ahal izango dute esanbidez sari hori jaso dutela, eta beren establezimenduetan jarri ahal izango dute agerian.

Deitzen duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza > Turismo Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza > Turismo Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Eskabideak aurkezteko epea: 2016ko maiatzaren 31tik, ekainaren 30ra arte.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

 

Arabako Lurralde Ordezkaritza

Samaniego, 2

01008 Vitoria-Gasteiz

Tfl.: 945 01 70 55

Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza

General Concha, 23

48010 Bilbo

Tfl. 94 403 14 81

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza

Easo, 10

20006 Donostia

Tfl. 943 02 25 64

Turismo Zuzendaritza

Donostia – San Sebastian 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tfl.: 945 01 99 84