Estrategia markoen finantzaketa linearentzako (2017)

[estrategia_marco]

Deskribapena


Xedea

Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak araututako ekintza humanitariotarako laguntzen 2016. urteko ekitaldirako deialdia egitea da ebazpen honen xedea, Garapen Lankidetzarako Funtsaren kargurako ekintza humanitariotarako laguntzak arautzen baititu dekretu horrek.

Aurrekontuko zuzkidura

2.400.000

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
  • Legez eratuta egotea

  • Nagusi Egoitza

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Irabazteko asmorik ez edukitzea

  • Ekintza Humanitarioko Plan Estrategikoa

  • Eskabidea Erakundeen Partzuergoak aurkezten badu

  • Estatutuen Helburua

Betekizunak

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Diru-laguntza muga

  • Toiko erakundearen bitartez egitea

  • Dagokion deialdiaren aurrekontu-ekitaldiaren barruan hastea

  • Iraupen gehiago

  • Printzipio humanitarioak errespetatzea

  • Genero-ikuspegia

  • Giza Eskubideak babestea

  • Plan estrategikora egokitzen den proiektu bat edo, gehienez ere, bi

  • Ingurumenean kalterik ez eragiteko neurriak

  • Koherentzia eta egokitasuna

  • Adierazle kuantitatiboak-kualitatiboak

  • Aurrekontu-eskakizunak betetzeko egiaztagiriak

  • Izaera soziokulturala

  • NOLA EGIAZTATU BETEKIZUNAK

Kontaktu-informazioa


Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia

  Helbidea: Nafarroa, 2, 01007, Vitoria-Gasteiz

  Tfnoa: 945 018 087

  Faxa: 945 019 451

  E-maila: agencia@elankidetza.eus

  Web-orria: www.elankidetza.euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1029401

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Laguntzen deialdia egiten duen Agindua indarrean jartzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita sei hilabeteko epean esanbidezko ebazpena ematen ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da. Ebazpena EHAAn argitaratuz jakinaraziko da, eta era berean entitate eskatzaileari zuzenean jakinarazi ahal izango zaio, baina EHAAn argitaratu arte ez du ondoriorik izango.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Laguntza Onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

Bideoak

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Aldaketak komunikatzea


Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu ziren baldintza objektibo zein subjektiboren bat aldatu bada, horren berri eman behar diozu diru-laguntza onartu zizun entitateari.

Oharra: azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilean, 50. artikuluko 2. atalean, zehazten dira diru-laguntza eta laguntza publikoen onuradunen betebeharrak.

Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu ziren baldintzen edozein aldaketa berri emateko inprimakia.

Justifikazioa


1.– Proiektuaren azken datatik lau hilabeteko epearen barruan entitate esleipendunak azken txosten bat aurkeztu beharko du. Txostenak bi zati izango ditu:

a) Alderdi narratiboa edo gauzatzeari buruzkoa: Txosten deskribatzailea da, eta bertan adierazten da plangintza nagusian proposatutako emaitza eta helburuei lotutako adierazleen betetze maila, baita biztanleengan izan duen eragina ere.

b) Finantza-alderdia: txosten honetan barne hartuko dira egin diren gastuen ordainagiriak eta tokiko entitateari egindako intsuldaketen kopiak.

2.– Amaierako finantza-txostenean, programaren kostu guztien % 100 justifikatu beharko da.

Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk