Euskal Autonomia Erkidegoan egon eta 2016-2017ko ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasuneko programak dituzten unibertsitateetarako, goi-mailako arte eta kirol irakaskuntzen ikastetxeetarako eta beste zenbait erakundetarako diru-laguntzen deialdia.

[ERASMUS]

Deskribapena


Xedea

2016-2017ko ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasuneko programak dituzten erakunde hauei diru-laguntzak ematea.

- Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateak eta goi-mailako arte eta kirol irakaskuntzen ikastetxeak.

- Euskal Autonomia Erkidegoko beste erakunde eta organismo batzuk.

Aurrekontuko zuzkidura

1.071.200 (euro)
Prestazio ekonomikoa
  • 371.200 euroko aurrekontua ezarri da Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak (SEPIE) emandako laguntzak osatzeko, eta 8.1.b) artikuluan daude ezarrita zenbatekoak.
  • 700.000 euroko aurrekontua ezarri da Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuaren (SEPIE) laguntzarik ez duten  egonaldietarako; eta 8.1.c) artikuluan daude ezarrita zenbatekoak.

Nori dago zuzenduta


  • Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza daukaten unibertsitateak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Deialdi honetan unibertsitate hauek parte hartu ahal izango dute: Euskal Herriko Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitateko Ingeniarien Goi Eskolak, egoitza Donostian daukanak (TECNUN).
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Goi-mailako arte eta kirol irakaskuntzen ikastetxeak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Goi-mailako arte eta kirol irakaskuntzen ikastetxe hauek parte hartu ahal izango dute: EASD-Vitoria-Gasteizek, Musikenek, Kirolenek eta Dantzertik.
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Euskal Autonomi Erkidegoan egoitza duten erakunde edo organismoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten beste erakunde edo organismo batzuek ere parte hartu ahal izango dute baldin eta Erasmus+ mugikortasun programetan parte hartzen badute unibertsitateko prestakuntzaren eremuan.
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Betekizunak

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

    • Erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galarazten dion zigor penalik edo administratiborik, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren araberako sexuaren ziozko bereizkeria barne dela.

    • Konpromisoa hartzea diru-laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzekin edo eskakizunekin lotutako edozein egoera aldatzen bada, edo erakundeak xede bererako beste diru-laguntza, sarrera edo baliabide batzuk eskuratzen baditu edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribaturengandik horren berri emateko.
    • Ez gertatzea azaroaren 17ko 38/2003 legeak, Diru-laguntzen lege orokorrak, 13. artikuluko 2. idatz-zatian zehaztutako egoerarik.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

    Ebazten duen erakundea

    • Hezkuntza / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza

    Kontaktu-informazioa


    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Kodea

    1017802

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta sei hilabetera ebatziko du deialdia Unibertsitateetako zuzendariak.

    Isilbidearen ondorioak

    Gaitzetsiak

    Ebazpena emana

    Justifikazioa