Antzerki-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak. Hitzartutako zirkuitua duten proiektuak (2016)
[Antzerki - Hitzartutako zirkuitua duten proiektuak]
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
2016. urtean zehar burutuko edo hasiko diren antzerki-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak emateko arauak ezartzea eta deialdia egitea. Modalitatea: hitzartutako zirkuituetako produkzioak
-
Pertsona fisikoak
Informazio xehatua
Eskakizunak:
- Pertsona fisikoaren nortasuna
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzea
-
Pertsona juridiko pribatuak
Informazio xehatua
Eskakizunak:
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Legez eratuta egotea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzea
- Estatutuetan haien helburu edo xede sozial gisa antzerki-jarduerak garatzea izan beharko dute.
- Europar Batasuneko estatu kide batean ezarrita egotea eta behin diru-laguntza emanez gero establezimendu egonkor bat Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
- Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
- Kultura-elkarte edo fundazioaren izaera juridikoa duten eskatzaileek ezingo dituzte jaso diru-laguntza hauek.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
- Proiektuaren azalpen teknikoak egitea
- Produkzioetarako diru-laguntzak aurkeztutako proiektu edo jarduera bakoitzaren onartutako aurrekontu garbiaren (zergak kenduta) % 49ra irits daitezke, gehienez.
- Diru-laguntza koprodukzio baterako eskatzen bada, eskatzaileak gutxienez ekoizpenaren % 33ko parte-hartzea izan beharko du. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak ez du inoiz gaindituko produktore eskatzailearen parte-hartzearen % 49a.
- Herri administrazio desberdinetatik jasotako diru-laguntza guztiek ezingo dute gainditu diruz lagundutako jardueraren kostuaren % 70.
- Proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 60.000 eurokoa izango da.
- Diru-laguntzaren % 50 diruz lagundutako jarduerari dagozkion lanak hastean. Onuradunak aldez aurretik jakinarazi beharko du, berariaz, noiz hasiko diren aipatutako lanok.
- Diru-laguntzaren beste % 40, lehenengo ordainketan emandako diruari dagozkion gastuak (% 50) justifikatu ondoren eta, betiere, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera.
- Diru-laguntzaren gainerako % 10a, diru-laguntza osoa 15. artikuluan zehaztutako eran justifikatu ondoren.
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteaAurkeztu beharreko dokumentuak
-
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Lehen justifikazioa
Lehenengo ordainketan emandako diruari dagozkion gastuak (% 50) justifikazioa
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Justifikazioa
Diru-laguntza jasotzen duten pertsona/entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean eta, betiere, 2016eko abenduaren 31a baino lehen honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute, bide presentzialetik edo elektronikotik.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Eskaera zuzendu
Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula suposatuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu
- beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Jakinarazpenetarako datuak aldatzea
Espedientea ireki badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Epea luzatzea
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49. artikuluan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egin
Ebazpena eman ondoren, uko egiteko aukera dago. Uko eginez gero, babesten zaituzten eskubideak galtzen dira.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)
Aurkeztu beharreko dokumentuak