Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskal kirol-federazioen 2016ko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzak

[2016 kirol-federazioak diru-laguntzak]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Abenduaren 26ko 287/2000 Dekretuaren xedea da kirol-federazioen finantzaketa arautzea, itzulgarriak ez diren diru-laguntzak emanez urteko kirol-programetarako (EHAA, 249 zk., 2000ko abenduaren 30ekoa).

Aipatutako 287/2000 Dekretuaren 3. artikuluak dioenez, Kulturako sailburuaren Aginduz –gaur egun Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua da– , urtero egingo da Dekretu horretan araututako laguntzak eskatzeko deialdia, bertan zehaztuko dira aurrekontuaren zenbatekoa, eskabideak aurkezteko lekua eta epeak, laguntzak eskatzen dituzten erakundeek aurkeztu beharreko dokumentazioa, laguntzak neurtzeko irizpideen ponderazioa, bai eta laguntza justifikatzeko epea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa ere.



 

 

 



Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Euskal kirol-federazioak
Aurrekontuko zuzkidura
2.350.000
Prestazio ekonomikoa


Agindu honetan araututako deialdian sartzen diren federazioei emateko laguntzen zenbatekoa kalkulatuko da kopuru hauen batuketa eginez:

1.- 2015eko euskal kirol-federazioen kirol-programak finantzatzeko laguntzen deialdia arautzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko abenduaren 9ko Aginduari jarraituz, 2015eko kirol-programak finantzatzeko jasotako laguntzaren ehuneko berrogeita hamar (% 50).

2.- Federazio bakoitzari dagokion zenbatekoa zehaztu ondoren, eta aurreko atalari jarraituz, Agindu honen 4. artikuluan adierazitakotik kendu, eta era honetan banatuko da hortik ateratako kopurua:

a) Kirol-programa (puntuen % 75).

Kirol-proiektuaren interesa balioetsiko da, kontuan hartuz:

- Federazioak antolatutako kirol-lehiaketa ofizialak.

- Kirol-prestakuntzarako jarduerak.

- Zuzendari tekniko bat egotea.

- Parte-hartzeko kirolera bideratutako jarduerak (jolas-, aisia- eta osasun-kirola).

- Kirol-selekzioen jarduerak.

- Kirol-modalitatearen izaera autoktonoa.

b) Lizentzia federatua duten kirolarien kopurua (puntuen % 5).

c) Euskararen erabilera (puntuen % 10). Puntu bat ematen da guztiz euskaraz egindako jarduera hauetako bakoitzeko, eta puntu erdi bat zati bat euskaraz egindako bakoitzeko.

- Euskaraz emandako prestakuntza-ikastaroak.

- Euskararen erabilera federazioko agirietan eta argitalpenetan.

- Euskarazko web orria.

- Jendeari arreta euskaraz eskaintzea.

- Euskararen erabilera federazioaren kanpo-harremanetan.

- Euskararen erabilera federazioko kideekiko harremanetan.

- Euskararen erabilera federazioaren hizkuntza-paisaian.

d) Autofinantzaketa-maila (puntuen % 5), era honetan banaturik:

% 0,00 - % 49,99: 0 puntu

% 50,00 - % 74,99: 2 puntu

% 75etik gora: 5 puntu

e) Kirol Kontseilu Gorenak eta/edo Eusko Jaurlaritzak goi mailako kirolaritzat jotako kirolarien
kopurua (puntuen % 5), era honetan banaturik:

Kirolarien kopuruaPuntuak
1-32
4-64
6tik gora5

3.- Aurreko atalean adierazitako balorazioa egin ondoren, federazio guztiek batera lortutako puntuaziotik federazio bakoitzak duen puntuazioaren ehunekoa aplikatuko zaio artikulu honen 2. puntuan aipatzen den zenbatekoari, federazio bakoitzari diru-laguntzatik zenbat dagokion erabakitzeko.

Ordainketa-modua:

1.- Laguntza-eskabidea eta Agindu honen 3. artikuluan eskatutako agiri guztiak aurkeztu ondoren, lehen aurre-ordainketa bat egingo da, Gazteria eta Kiroletako zuzendariaren ebazpen bidez, eta bertan agertuko da onuradun bakoitzak aurretiaz jasoko duen zenbatekoa, euskal kirol-federazioen kirol-programetarako diru-laguntzak ematea arautzen duen abenduaren 26ko 287/2000 Dekretuaren 5. artikuluko ordainketa-araubideari jarraituz.

2.- Gazteria eta Kiroletako zuzendariaren ebazpen bidez egingo da bigarren aurre-ordainketa, aurreko urtean emandako laguntzaren justifikazioa aurkeztu eta onartu ondoren (emandako laguntza haren % 25).

3.- Gainerako diru-laguntza emango da aurre-ordainketetan emandako zenbatekoak justifikatzean, eskatutako urterako onartutako laguntza osora iritsi arte.



Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza > Gazteria eta Kirol Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Hiru hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA