[Antzerkiko profesionalak prestakuntza integrala]  Dirulaguntzak, antzerkiko profesionalak prestatzeko programa eta jarduerak 2015.urtean garatzeko. Prestakuntza integrala.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Agindu honen xedea, 2015. urtean zehar burutuko diren antzerkiko profesionalak prestatzeko programa eta jarduerei diru-laguntzak emateko arauak ezartzea eta deialdia egitea da

Ez dira diruz lagunduko, goi mailako hezkuntzaren arloren bateko edozein eremuri atxikitako programa erregelatuak aurkezten dituzten proiektuak, zentro publikoetako zein pribatuetakoak izan.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Enpresaburu indibiduala edo autonomoa Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Pertsona fisikoaren identitatea
    • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Pertsona juridiko pribatuak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Legez eratuta egotea
    • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea:
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua izatea.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Bestalako diru-lgauntzak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Proiektuaren azalpen teknikoak
Aurrekontuko zuzkidura
83.000
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Emandako diru-laguntzen ordainketa honako modu honetan gauzatuko da:

  1. Diru-laguntzaren zenbatekoaren % 75 esleipen-ebazpena egin eta 16.a) artikuluan ezarritako epearen ondoren ordainduko da.
  2. Gainontzeko % 25a diruz lagundutako jarduera burutu eta jarduera osoa 18. artikuluan aurreikusitako moduan erabat justifikatu ondoren.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Diru-laguntza jasotzen duten pertsona/entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean eta, betiere, 2015eko abenduaren 31a baino lehen justifikazioa aurkeztu beharko dute.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Sei hilabeteko epean deialdi-agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Kodea
0278601