Ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programa laguntza berriak emateko 2015-2016 deialdia. BEKA BERRIAK

[POSDOC BERRI]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Agindu honen bidez, EAEko ezarpen-zentroetan hobekuntza gauzatzen ari diren eta 2015/2016 ikasturtean atzerrira joango diren ikertzaile doktoreentzako laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia ezarri nahi da.

Programaren xedea ikertzaile doktoreen hobekuntza sustatzea da.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Ikerlariak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • EAEko udalerri batean erroldatuta egotea
      • Eskabidea aurkezten den unean, EAEko udalerri batean erroldatuta egotea, eta gutxienez 2010eko urtarrilaren 1az geroztik.
      • Hala ere, onartu egingo dira, aurretik EAEn erroldatuta egonda, doktoretza-tesia doktoretza-programa batean egiteagatik baldintza hori betetzen ez duten eskatzaileak, bai eta, egoera horretan egonda, doktoretza-titulua eskuratu ostean beren ikerketa eten ez dutenak ere.
    • Sozietatearen egoitza EAEn duen unibertsitate, ikerketa-zentro, osasun-ikerketako zentro batekin edo Ikerbasque fundazioarekin obra edo zerbitzu jakin bateko lan-kontratua sinatzea
    • Egoitza-baimena

      Europar Batasunetik kanpoko pertsonek aurkeztu beharreko agiria.

    • Doktoretza-titulua edukitzea

      Doktoretza-titulua edukitzea, 2012ko urtarrilaren 1ean edo geroago lortutakoa, honako salbuespen hauekin:

      a) Salbuespen gisa, eskatzailea doktorea ez bada, baina titulu hori 2015eko urrirako lortzekotan badago, onartu egingo zaio eskabidea, eta behin-behinean ebaluatu ahal izango da, baldin eta gainerako agiriekin batera aurkezten badu tesia deposituan erregistratu delako ziurtagiria, edo proiektuaren zuzendariaren gutuna, eskatzailea doktore-titulua 2015eko urriaren 23rako ateratzeko moduan egongo dela ziurtatzen duena. Aipatutako titulua lortu dela ziurtagiria aurkezteko epea 2015eko urriaren 30ean amaituko da, mugaeguna barne. Laguntza jasotzea eskatzaileak aipatutako titulua lortu duelako egiaztagiria aurkeztearen mende dago. Horretarako, doktoretza-tituluaren eskubideen ordainagiria edo kopia konpultsatua aurkeztu beharko du.

      b) Doktoretza 2011 urtean zehar ere eskuratu ahalko da, betiere, honakoei zor zaizkien etenaldiak egiaztatzen badira:

      1. Amatasun edo aitatasun-atsedenaldiagatik; Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean jasotako babespeko egoeren arabera.
      2. Eskatzailearen gaixotasun edota istripu larriagatik; hiru hilabete edo gehiagoko baja medikoarekin.
      3. Mendeko pertsonak zaindu izanagatik, betiere, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legean adierazitakoaren arabera.

      Betiere, 2011ko urtarrilaren 1aren eta eskabideak aurkezteko mugaegunaren artean gertatu badira etenaldi horiek. Era horretako etenaldirik gertatu bada, eskabidea aurkezteko unean hura jakinarazi eta egiaztatu beharra dago. Eskatzaileak doktoretza eskuratu zuenetik igarotako epearen zenbaketa soilik behin eta urtebetez atzera daiteke hizpide dugun etenaldiagatik.

Betekizunak eta merezimenduak
  • Proiektuaren azalpen teknikoak
  • Doktoreen hobekuntzarako programetako laguntzarik jasotzen ez egotea edo ez jaso izatea 2015eko ekainaren 1a baino lehenago, atzerriko ikerketa-zentroetan bi urteko edo denbora gehiagoko egonaldirik barne hartzen duenik.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko

Aurrekontuko zuzkidura
939.700
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Ezarpen-zentroei zenbait zatitan odainduko zaie laguntza: % 10 jasoko dute kontzesioa ebatzi, eta laguntza onartu ostean; % 30, 2016ko otsailean, % 30, 2016ko maiatzean; eta gainerako % 30, 2016ko irailean.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da gehienez ere, deialdi-agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
Ebazpena [2016/01/14]
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak