[NBE]  Nazio Batuen sistemako Nazioarteko Erakundeei eta horiei atxikitako pertsona juridikoei esleitzen zaizkien laguntzak. Helburua: Nazioarteko Erakunde horiek herrialde txirotuetan garatzen dituzten garapen proiektuetan parte hartzen duten borondatezko lankideei bekak ematea.

Jaurlaritzaren Lehendakaritza

LABURPENA
Xedea

Deialdi honen helburua da: Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeetarako eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzako laguntzak ematea, 2015eko ekitaldirako, erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Nazio Batuen Nazioarteko Erakundeetako Komite Nazionalek eta/edo autonomikoek Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Erregistroan eratuta eta inskribatu egotea
    • Egoitza zentrala
    • Zerga-betebeharrak
    • Gizarte Seguratzarekiko betebeharrak
  • Pertsona juridikoek Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Erregistroan eratuta eta insskribatu egotea
    • Estatutuen helburua
    • Egoitza Zentrala
    • Erabki, hitzarmen eta/edo protokoloak
    • Zerga-betebeharrak
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak
Betekizunak eta merezimenduak
  • Kandidatura betebeharrak
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura
300.000 euros
Prestazio ekonomikoa

1.– Deialdi honetako laguntzak finantzatzeko ezarritako dotazio ekonomikoa 300.000 eurokoa izango da.

2.– Luzapenetara zuzendutako zenbatekoa 240.000 eurokoa izango da. Luzapenak emateko, kreditu egokia eta nahikoa izan beharko da Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren

2016rako aurrekontuan.

Luzapenetarako eskabide kopuruaren ondorioz zenbateko hori agortzen bada, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak horren berri eman beharko du, luzapen gehiagorik

onar ez dadin. Edonola ere, luzapenetarako zenbatekoak ezingo du laguntza berriei zuzendutako zenbateko osoaren % 80 gainditu.

Ordainketa-modua:

1.– Hautagai bakoitzaren oinarrizko dotazioa 18.000 eurokoa izango da.

2.– Herrialde hartzaileen bizi-mailaren ondoriozko osagarria kalkulatzeko, kontuan hartuko da Nazio Batuen Garapenerako Programako bidekoen eskala. Informazio hori Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren www.elankidetza.euskadi.net webgunean egongo da; eta agendan bertan emango zaio eskatzen duen orori. Edonola ere, osagarri horretarako osagarriak ezin izango du gainditu hautagai bakoitzaren oinarrizko dotazioaren % 5, hau da, 900 euro.

3.– Lankide boluntarioak agentzia multilateralen eremuan jasotako prestakuntza espezifikoak –erakunde eskatzaileak antolatua edo emana denak– eragindako gastuek ezin izango dute gainditu hautagai bakoitzari emandako laguntzaren oinarrizko zenbatekoaren % 2, hau da, 360 euro.

4.– Era berean, erakunde eskatzaileek hautagaien aurretiazko hautaketa eta beken jarraipena egiteko administrazio-lanek eragindako gastuek ezin izango dute gainditu hautagai bakoitzari emandako laguntzaren oinarrizko zenbatekoaren % 1, hau da, 180 euro.

5.– Aurretik esandakoa gorabehera, otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuaren 6.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, Agentziako Artezkaritza Kontseiluak proposatu ahal izango du, txosten arrazoitua jaso ondoren, 6. artikuluko 1. idatzi-zatian berariaz jasota ez dagoen beste edozein kontzeptu onartzea.

Aplikatu beharreko araudia
Deitzen duen erakundea
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako datuak aldatzea

    Jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Epea luzatzea

    Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49. artikuluan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Uko egitea

    Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?

    Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.

    Zer gertatzen da nire eskubideekin?

    Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Gehitu informazioa

    Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa ba du, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen  baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Errekerimendua

    Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa ba da, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer ez aurkezten ez ba duzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Dokumentazioa zuzentzea

    Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
2 meses aprox.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia

Nafarroa, 2, 01007, Vitoria-Gasteiz

Tel: 945 018 087

Fax: 945 017 808

Ordutegia: 8:30-14:00 (astelehenetik ostiralera)