Lana eta familia bateragarri egiteko neurriak . 2016

[Lanbide_bateragarri ]

Deskribapena


Xedea

1. Ondoren azalduko diren pertsonak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten eta besteren kontura lan egiten duten langileak, edo kooperatiba-sozietateetako bazkide-langileak, edo lan-bazkideak ordezteko langabe gisa inskribatuta dauden pertsonak kontratatuko dira, eta horiek kontratatzeagatik diru-laguntzak emango dira. Egoera horretan dauden pertsonek honako hauek zainduko dituzte:

  • seme-alabak, 27.1 a) artikuluan aurreikusitako baldintzen arabera.
  • mendekotasun-egoerako senideak edo muturreko osasun-larritasunak, 27.1 b) artikuluan ezarritako ahaidetasun-erlazioa gordetzen dutenak

2. Era berean, eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duen langilearen lanpostua betetzeko lehendik denbora partzialeko kontratua zuen langilearen lanaldia luzatzen bada, horretarako ere diru-laguntza emango da.

Aurrekontuko zuzkidura

2.200.000 euros
Prestazio ekonomikoa
1.- Besteren kontura lan egiten duten langileak kontratatzen direnean, bitarteko kontratuak kontingentzia arruntengatik enpresak Gizarte Segurantzari egiten dion kotizazioaren % 100erainoko diru-laguntzak emango dira.
2.- Kooperatiba-sozietateek iraupen zehatzeko kontratuak egiten badizkiete bazkide langileei edo lan-bazkideei, eta sozietatearen Estatutuek erabaki badute beren bazkide langileak edo lan-bazkideak langile autonomoen parekoak izatea, Gizarte Segurantzari dagokionez, kontingentzia arruntengatik (aldi baterako ezintasuna izan ezik) gutxieneko kotizazioaren gainean kotizazio mota aplikatzearen ondorioz sortzen den kuotaren pareko zenbatekoaren araberako diru-laguntza emango da.
3.– Kooperatiba-sozietatearen Estatutuen arabera, erabaki bada bertako lankide-bazkideak edo lan-bazkideak besteren kontura lan egiten duten langileen parekoak izatea, Gizarte Segurantzari dagokionez, kontingentzia arruntengatik enpresak Gizarte Segurantzari egiten dion kotizazioaren % 100erainoko diru-laguntza emango da.
4.– Sinatutako kontratuari dagokionez, ordeztutako langilearen kontratuan azaltzen den lanaldia gainditzen badu, edo lanaldi-murrizketaren ehunekoa gainditzen badu, ordezkapenarekin bat datorren zati proportzionalaren araberako diru-laguntza emango da, ez gehiago.
  1. Besteren kontura lan egiten duten langileak kontratatzen direnean, bitarteko kontratuak kontingentzia arruntengatik enpresak Gizarte Segurantzari egiten dion kotizazioaren % 100erainoko diru-laguntzak emango dira.
  2. Kooperatiba-sozietateek iraupen zehatzeko kontratuak egiten badizkiete bazkide langileei edo lan-bazkideei, eta sozietatearen Estatutuek erabaki badute beren bazkide langileak edo lan-bazkideak langile autonomoen parekoak izatea, Gizarte Segurantzari dagokionez, kontingentzia arruntengatik (aldi baterako ezintasuna izan ezik) gutxieneko kotizazioaren gainean kotizazio mota aplikatzearen ondorioz sortzen den kuotaren pareko zenbatekoaren araberako diru-laguntza emango da.
  3. Kooperatiba-sozietatearen Estatutuen arabera, erabaki bada bertako lankide-bazkideak edo lan-bazkideak besteren kontura lan egiten duten langileen parekoak izatea, Gizarte Segurantzari dagokionez, kontingentzia arruntengatik enpresak Gizarte Segurantzari egiten dion kotizazioaren % 100erainoko diru-laguntza emango da.
  4. Sinatutako kontratuari dagokionez, ordeztutako langilearen kontratuan azaltzen den lanaldia gainditzen badu, edo lanaldi-murrizketaren ehunekoa gainditzen badu, ordezkapenarekin bat datorren zati proportzionalaren araberako diru-laguntza emango da, ez gehiago.

Nori dago zuzenduta


  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Pertsona juridiko pribatuak Informazio xehatua

    Pertsona juridiko pribatuak:

    • jarduera ekonomikoren bat egiten du
    • gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa dauka
    • legez eratuta dago, indarrean dagoen legediarekin bat etorriz.
    Eskakizunak:
    • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea:
    • Erakundea legez eratuta edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Betekizunak

    • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

    • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

    • Azken zerga-ekitaldietan minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea.

    • Ez da laguntzeko modukoa izango enpleguemailearen ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen kontratazioa, ez enplegu emailearen aurreko, ondorengo edo zeharkako ahaideena (odolkidetasunezko edo kidetasunezko lehen edo bigarren mailako ahaidea), ezta pertsona juridiko pribatuetako gobernu- eta zuzendaritza- organoetako kideen ahaideen (arestian aipatu dira) kontratazioa ere.
    • Kooperatiba-sozietateen kasuan, sozietate horiek bazkide-kontratua egin beharko dute. Kontratu hori seme- alabak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langile-bazkideak edo lan-bazkideak ordezteko iraupenekoa izango da. Kontratu horrek gutxienez egutegiko 59 eguneko segidako iraupena izango du, eta eszedentziagatiko ordezkapenaren kasuan, orsedeztutako langilearen kontratuan itundutako lanaldi bera beteko du gutxienez, eta lanaldia murrizteagatiko ordezkapenaren kasuan, lanaldi murriztapenaren ehuneko bereko lanaldia beteko du.
    • Onuradunek egunean eduki beharko dituzte zerga- betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
    • Onuradunek Minusbaliatuen Gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legearen 38. artikuluan eta Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren arloko araudian xedatutakoa bete beharko dute, Prebentzio Zerbitzuen Araudia eta gainerako lan-arauak onartzen dituen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraiki.
    • 27.2 artikuluan ezarritako lanaldi-luzapenaren kasuan izan ezik, kontratupeko langileak langabe gisa inskribatuta egon beharko du autonomia-eremuko, estatu- eremuko edo Europar Batasuneko Enpleguko Zerbitzu Publiko batean.
    • Legezko arauaren edo akordio indibidualaren edo kolektiboaren arabera bermatuko da eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duen langileari bere lanpostua gordetzea edo bere ohiko lanaldira itzultzea.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Ebazten duen erakundea

    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

    Kontaktu-informazioa


    945 181 300

    945 160 601¿

    Kodea

    1008902

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Sei hilabete, eskabidea aurkeztu zenetik kontatzen hasita.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketarik gabe

    Isilbidearen ondorioak

    Onartzea

    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan