Kultura-arloko jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko diru-laguntzak (2015)

[JAIALDIAK]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Agindu honen xedea da: kultura-arloko jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko, 2015eko ekitaldiko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea eta deialdia egitea, bereziki honako kultura-arlo hauetan: musika, antzerkia, dantza, liburugintza, ikus-entzunezkoak eta ikusizko arteak. Kultura-ekintzok espezializazio- edo berezitasun-maila handikoak izan beharko dute, eta interes berezia sortu, Euskal Autonomia Erkidegoko kulturaren eremuan.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Pertsona juridiko pribatuak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Legez eratuta egotea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea
  • Programak edo jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan garatu beharko dira, 2015eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.
  • Diru-laguntzen deialdi honetara aurkeztutako programek edo jarduerek ekonomikoki bideragarriak izan behar dute. Hori egiaztatzeko, aurrekontu orekatua aurkeztu beharko da, eta hartan, agindu honen 11. artikuluan ezarritako finantzazio-mugak errespetatu beharko dira.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Aurrekontuko zuzkidura
350.000
Prestazio ekonomikoa

Agindu honetara biltzen diren programek edo jarduerek jasoko duten diru-laguntzaren guztizko zenbatekoa ez da izango aurkeztutako aurrekontuaren % 50etik gorakoa.

Agindu honen babesean emandako diru-laguntzak bateragarriak izango dira beste erakunde publiko edo pribatu batzuek xede bera betetzeko ematen dituztenekin, baina ezin da inolaz ere gain-finantziaziorik gertatu; kasu horretan, bidezkoa izango da diru-laguntza murriztea, diruz lagundutako jardueraren guztizko kostuaren mugaraino.

Ordainketa-modua:
  • Emandako diru-laguntzaren %50 egiten duen zenbatekoa lehen ordainketan, emate-ebazpena jakinarazi ostean.
  • % 50 egiten duen bigarren ordainketa, Eusko Jaurlaritzaren 2016ko aurrekontuaren kontura: 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, betiere emandako diru-laguntza justifikatu ostean eta 18. artikuluan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz.
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradun diren pertsonek edo erakundeek, diruz lagundutako jarduerak amaitu ondoko bi hilabeteko epean beherago zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte, edonola ere, 2016ko martxoaren 31 baino lehen:

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Prozedura ebazteko eta ebazpena pertsona interesdunei jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA