Informazio geografikoa hobetzeko eta udal-mapak egiteko diru-laguntzak arautzekoa

Ingurumena eta Lurralde Politika

LABURPENA
Xedea

Agindu honen xedea udal-mugarteko mapa digitala egiteko gastuetarako diru-laguntzak ematea da. Horrez gain, nahi izanez gero, mapa paperean ere egin daiteke; horretarako, mapa topografikoan jarri ohi diren elementu guztiak batu, berrikusi eta kokatu behar dira, eta honako hauek agertu behar dira, gutxienez: toponimia, kale-izendegia eta interes publikoko zerbitzuak, instalazioak eta hiri elementuak.

Informazio hori udalaren web-orrialdean argitaratu behar da, bertako mapa-bisorea erabilita, edo bestela, udalak halakorik ez badu, www.geo.euskadi.net atariko mapa-bisorea baliatuta; Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritzak du atari horren ardura, eta udalen web-orrialdean txertatu ahal izateko moduan dago eginda.

Batu beharreko elementuak eta euren formatu eta betekizunak agindu honen eranskineko diruz lagundutako lanen betekizun teknikoetan zehazten dira. Horiek lanen betearazpena arautuko dute.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Euskal Autonomia Erkidegoko udala izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Aurreko urteko deialdian laguntza hori jaso ez izana, laguntza horri berariaz uko egin ezean. Informazio xehatua

    Aurreko urteko deialdian laguntza hori jaso ez izana, laguntza horri berariaz uko egin ezean.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

Aurrekontuko zuzkidura
200.100 euros
Prestazio ekonomikoa

– Diruz laguntzeko moduko gastuak eta diru-laguntzen zenbatekoa.

1.- Diruz laguntzeko moduko gastuak mapa digitala egiteko gastuak dira eta, horrez gain, paperean nahi izanez gero, udal-mugarteko mapa ere egin daiteke; horretarako, mapa topografikoan jarri ohi diren elementu guztiak batu, berrikusi eta kokatu behar dira, eta honako hauek ere agertu behar dira, gutxienez: toponimia, kale-izendegia eta interes publikoko zerbitzuak, instalazioak eta hiri elementuak.

2.- Honako formula hau erabiliko da udal bakoitzari gehienez ere zenbateko diru-laguntza emango zaion zehazteko:

«H» gehienezko diru-laguntza da eurotan, eta «P» udalerriko biztanle kopurua, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) emandako biztanleriari buruzko azken datuaren arabera, eskaerak aurkezteko epea amaitzeko egunean.

H = 8.000 + (P/100)

Udalak maparen paperezko kopiak ere egitea aukeratu badu, formula horren bidez lortutako H kopurua % 20 gehituko da.

Diru-laguntza ez da inoiz 12.000 € baino gehiagokoa izango.

3.- Agindu honetako 8. artikuluan jasota datorren hainbanaketaren irizpidea edo proportzio-araua dela-eta, baliteke, azkenean, artikulu honetako formulak aplikatuz lortzen diren kopuruak baino txikiagoak izatea emango diren diru-laguntzen zenbatekoak.

- Diru-laguntza esleitzeko, 9. artikuluan jasota datorren kudeaketa-organoak honako irizpide hauek izango ditu kontuan:

1.- Agindu honetako 5. artikuluan zehaztutako baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiak hartuko dira aintzat, baldin eta epearen barruan jaso badira.

2.- 7.2. artikuluan jasotakoarekin bat kalkulatutako kopuruen bolumen osoa deialdiaren zuzkidura ekonomikoaren kopurutik gorakoa balitz, hainbanaketaren irizpidea edo proportzio-araua erabiliko litzateke eman beharreko kopurua kalkulatzeko.

- Gehienezko epeak honako hauek dira, hain zuzen ere:

a) Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak diru-laguntza esleitzeko emandako ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik gehienez bi hilabeteko epean, erakunde onuradunak Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritzari bidaliko dio diruz laguntzeko moduko lanen hasieraren ziurtagiria eta, hala badagokio, baita kontratazioarena ere, eta bertan beren-beregi azaldu behar da gehienezko epea bederatzi hilabetekoa dela lanak egiteko.

b) Lanak amaitzeko 9 hilabeteko gehienezko epea Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren zuzendariaren ebazpenaren bidez luza daiteke. Horretarako, erakunde onuradunak luzapena eskatzeko idazkia aurkeztu beharko du lanak atzeratzen ari direla atzematen denean, eta betiere epea amaitu baino lehen. Idazkiarekin batera, eskaeraren zioak azaltzeko justifikazio memoria eta dagokion agiria aurkezteko aurreikusitako epearen proposamena aurkeztu behar dira.

c) Epea luzatzea erabakitzen bada, lau hilabetez luzatu ahal izango da, non eta erakunde onuradunak ez duen gutxiago luzatzeko eskatu.

Ordainketa-modua:

1.- Baldin eta diru-laguntza mapa paperean argitaratzeko ere bada, diruz lagundutako lanak amaitzeko epea bukatu baino bi hilabete lehenago, eta, edonola ere, mapa paperean argitaratu baino lehen, erakunde onuradunak informazio digitala igorriko du Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritzara, diruz lagundutako lanen betekizun teknikoetara -agindu honen eranskinean- egokitzeko txostena egiteko. Txosten hori hilabeteko epean emango da, eta, akatsik atzemanez gero, txostenean jasotako epean zuzendu beharko da.

2.- Emandako diru-laguntza dena batera ordainduko da, ordainketa-agindu bakar baten bidez, eta ordainketari ekingo zaio, hain zuzen ere, diru-laguntza jaso behar duen erakundeak aurkeztuta dituenean diruz lagundutako lanak eginda daudela egiaztatzeko agiriak eta lan horien benetako kostua egiaztatzekoak.

3.- Diruz lagundutako lanak benetan eginda daudela egiaztatzeko, erakunde onuradunak zenbait entregagai bidali beharko ditu Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritzara, lanak guztiz amaitzen dituenetik gehienez ere hilabeteko epean, eta denek ere bat etorri beharko dute Agindu honi eranskin gisa gehitutako baldintza teknikoen agirian jasota dauden betekizun eta formatuekin. Honako hauek dira entregagaiak:

a) Udalerrian dauden interes publikoko hiri-elementuekin, zerbitzuekin eta instalazioekin lotutako elementuei buruzko informazioa.

b) Toponimiari buruzko informazioa.

c) Kale-izendegiari buruzko informazioa.

d) Oinarrizko kartografiari buruzko informazioa.

e) Mapa web bidez zabaltzeko fitxategi konprimitua, PDF formatuan, eta mapa digitalaren irudi georreferentziatua.

f) Paperean inprimatzeagatik % 20ko finantzaketa gehigarria eskuratzen bada, 50 ale paperean entregatu beharko dira, eta inprimategirako prestatutako materiala duen azken fitxategi digitala.

g) Udalaren Interneteko atariaren barruan bisore kartografikoa izango duen kokalekuaren URL helbidea.

4.- Ondoren, eta modu elektronikoan, aurreko ataleko dokumentazioa aurkeztu zeneko data eta erregistro-zenbakia adieraziko dira. Horrez gain, modu presentzialean aurkeztutako dokumentuen zerrenda adieraziko da, eta diruz lagundutako lanen ondorioz eginiko gastua egiaztatuko duten fakturak erantsiko dira, banakatuta. Hala badagokio, xede berdinarekin jasotako laguntza guztien ziurtagiriak ere erantsiko dira.

5.- Ordaindutako kopuruak ezin du, inoiz ere ez, diruz lagundutako lanak egitearen kostu garbiaren % 80 (BEZa eta gainerako zergak kenduta) baino handiagoa izan. Eta diruz lagundutako lanen faktura banakatuaren bidez egiaztatu behar da hori.

6.- Diruz lagundutako lanak behar bezala egin direla egiaztatu ondoren, gehienez ere hiru hilabeteko epea egongo da erakunde onuradunari diru-laguntza ordaintzeko, hark artikulu honetako orain arteko ataletan zehaztuta dauden agiriak aurkezten dituenetik aurrera.

Aplikatu beharreko araudia
BOPV Nº 03003/2015 Deialdiaren araudia BOPV Nº 00271/1998 Araudia
Deitzen duen erakundea
  • Ingurumena eta Lurralde Politika > Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Ingurumena eta Lurralde Politika > Administrazio eta Lurralde Plangintzaren Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Bi hilabeteko epean eskaerak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita emango du ebazpena.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
BOPV Nº 04776/2015 (PDF) [2015/10/20]
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritza.

Lurralde Informazio Zerbitzua

Tfnoa: 945.01.98.10

e-maila: m-vicuna@euskadi.eus