2015. Agindua, 2012ko urriaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuena; honen bidez, gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzeko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzen dira.
[HEZIBI-zentroak]
- Erakundea:
- Enplegua eta Gizarte Politikak Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Prestakuntza eta Laneko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzea, alternantziako lanbide-heziketa eredua garatuta. Lanbide-heziketako ikasleei eta langabezian dauden pertsonei zuzendua dago, lanbide-gaitasunak hobe ditzaten. Horretarako, profesionaltasun-ziurtagiri bat edo lanbide-heziketako titulu bat eskuratzen dute, enpresan ordainpean egiten duten lan-jarduerarekin txandakatuta. Era horretan, enpresen beharrak eta langileek hartutako gaitasunak bat etor daitezen laguntzen da.
Aurrekontuko zuzkidura
400.000 eurosBetebeharrak betetzen dituzten eskabideak espedientea osatzen den neurrian ebatziko dira diru-baliabideak agortzen diren arte.
Diruz lagundutako jardunei dagozkien laguntza-eskabideei erantzuterik ez badago ekitaldi horren aurrekontu-kredituak kontuan hartuta, eskabide horiek hurrengo ekitaldiko aurrekontu-kredituei esleitu ahal izango zaizkie, eskabidea berriz ere aurkeztu gabe, baldin eta jardun horiek agindu honetan laguntzak lortzeko ezarritako eskakizunak betetzen badituzte.
Profesionaltasun-ziurtagiria lortzera bideratutako ikas-ekinezko prestakuntza-proiektu bat onartuz gero, diru-laguntza bat emango zaio prestakuntza-zentroari,. Diru-laguntza 400 eurokoa izango da, parte hartzen duen ikasle bakoitzeko bitartekotza, kudeaketa eta tutoretza-jarduera osagarriak finantzatzeko.
Profesionaltasun-ziurtagiriari lotutako prestakuntza emateko ematen den diru-laguntza ordainketa bakarrean ordainduko da hura eman ondoren, txandakatzean oinarritutako prestakuntza-proiektua onartzen den aribideko ekitaldiko programa honetarako aurrekontu-zuzkiduraren kargura
Nori dago zuzenduta
Profesionaltasun Ziurtagiriak lortzera bideratutako prestakuntza ematen duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden titulartasun pribatu edo publikoko prestakuntza-zentroak.
Eskakizunak:
- Prestakuntza Proiektu bat edukitzea
Betekizunak
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
- Hezibi modalitatekoa den enpleguarekin txandakatutako profesionaltasun-ziurtagiri bat emateko Lanbidek onartu duen Prestakuntza Proiektu bat edukitzea.
-
Prestakuntza
Prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuari datxekion prestakuntza martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak aldatutako lanbide-heziketaren eta kualifikazioen ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren bosgarren xedapen gehigarrian aipatutako eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lanbide-heziketako zentro batek emango du zuzenean.
Prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuari datxekion prestakuntza emateko, lanbide-heziketako irakaskuntzak emateko baimenduta edo profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera zuzendutako prestakuntza emateko edota profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera zuzendutako enplegurako prestakuntzaren urteko programazioan parte hartzeko egiaztatuta egon beharko dute prestakuntza-zentroek, horretarako aplikatu beharreko araudiari jarraiki.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Enplegua eta Gizarte Politikak > Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Finantzatzen duen erakundea
- Europako Gizarte Funtsa (EGF)
Kontaktu-informazioa
- LH Álava-Araba: Pedro Lasagabaster 945 181 380
- LH Bizkaia: Carmen Mateos 944 985 710
- LH Gipuzkoa: Elena Odriozola 943 596 202
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Agindu honen baldintzak betetzen dituzten eskaerak espedientea osatu ahala ebatziko dira, profesionaltasun-ziurtagiriei lotutako prestakuntza-proiektuak onartzeko baliabide ekonomikoak agortu arte. Prozeduraren ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da gehienez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistroan sartzen den egunetik aurrera kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Onartzea