2015. Lurzoru kutsatuak: Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, tokiko organismo autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak.

[herrijasangarriak_sue]

Deskribapena


Xedea

Diruz lagundu ahalko dira kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak jasan dituzten lurzoruak ikertzeko ekintzak eta kutsatutako lurrak berreskuratzeko ekintzak, bai industria-jarduerak eduki dituzten lurzoruetan egiten direnak, bai jarduteari 1994ko abenduaren 20a baino lehen utzi zioten antzinako hondakinen kontrolatu gabeko biltegietan egiten direnak ere (aipatutako data horretan, Hondakin geldoen eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretua jarri zen indarrean); betiere, berreskuratze-ekintzak aurretiazko ikerketa-fasea bukatu ondoren hasten badira, eta lurzorua berreskuratzearen helburua bada lurzoruaren kalitatea kokalekuak izango duen erabilerarekin bateragarri izatea. Diruz laguntzeko modukoak izango dira, halaber, zabortegia zigilatu eta gehienez 5 urteko epean Ingurumen Sailburuordetzak sustatutako proiektuen esparruko ingurumen-jarraipenerako ekintzak.

Zabortegiak berreskuratzeko ekintzetan, ingurunearen biodibertsitatea aintzat hartzen duten irizpideak aplikatu beharko dira, berau areagotzeko xedez betiere, eta, landare-estaldura hobetzen duten materia organikoak gehitu behar izanez gero, materia bioegonkortua edo konposta lehenetsiko da; kasu bietan, kokapenerako aurreikusitako erabilera aintzat hartuta, materia egokia dela egiaztatu beharko da.

Aipatutako ekintzek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, diru-laguntza jasotzeko:

1) Toki-titulartasuneko lurretan egitea. Betiere, besteren bat behartuta ez badago diru-laguntzaren xede den jarduera egitera, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko legeriaren arabera; salbuespen izango da behartuta dagoenak jarduera betetzerik ez duen kasua, lehiaketa-egoeran egoteagatik. Titulartasun partekatuko lurretan gauzatu beharreko proiektuen kasuan, diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, udalaren edo erakunde eskatzailearen titulartasunaren ehunekoa hartuko da kontuan.

2) Erakunde eskatzaileak 2005eko maiatzaren 16a baino lehen formalizatzea jardueraren xede diren lurren eskuratzea; hots, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea indarrean sartu baino lehen, salbu eta udalak bere aldeko kreditu bat nahitaez betearaztean eskuratu badu lurraren titulartasuna.

Aipatutako baldintzak ez dira nahitaez bete beharko, baldin eta lurzorua ikertzeko edo berreskuratzeko neurriak hartzera behartuta dagoena udala bada, edota horretara behartuta dagoena jarduera hori egitetik salbuetsita badago, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko araudiaren arabera.

Lurzoruak berreskuratzeko ekintzak ez dira diru-laguntzen xede izango, ekintza horien helburua etxebizitzak eraikitzea edo lurzorua industrial bihurtzea bada.

Aurrekontuko zuzkidura

550.000 eur

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzen zenbatekoak ezin izango ditu ondokoak gainditu:

 

Ingurumen-ikerketa eta -jarraipena

Leheneratzea

35.000 biztanletik gorako udalerriz gaindiko eremuak edo toki-entitateak

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 60

35.000 biztanletik beherako udalerriz gaindiko eremuak edo toki-entitateak

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 95

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 95

Ikerketa-proiektu bakoitzak 60.000 euro jaso ahalko ditu gehienez diru-laguntza gisa; berreskuratze-proiektu bakoitzak, berriz, 200.000 euro, gehienez.

Zabortegietan egiten diren ingurumen-jarraipeneko proiektuen kasuan, diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 15.000 eurokoa izango da.

Diru-laguntzak esleitzeko eta kuantifikatzeko irizpideak:

a) Jardunaren izaera berritzaile eta estrategikoa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren estrategia, plan eta programekin bat. Gehienez, 15 puntu.

Estrategikotzat joko dira, besteak beste, honako hauek:

- Tokiko Agenda 21eko tokiko ekintza-planaren onespena osoko bilkuraren erabakiz (edo baliokidea), eta TA21 prozesuaren ebaluazio- eta jarraipen-txostena. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da Udalsarea 21eko kide diren udaletan.

- Erosketa eta kontratazio publiko berdearen irizpideak txertatzea.

b) Kokalekuan eta inguruko lurretan, gizakien osasunaren edo/eta ingurumenaren gainean izan daitezkeen eraginak. Gehienez, 60 puntu.

c) Jardunaren kalitatea, bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta finantzazkoa, eraginkortasuna, eta izaera estrapolagarria. Gehienez, 25 puntu.

 

 

 

Ordainketa-modua:

a) Ordainketaren lehen aurrerakina, diru-laguntzaren % 25, diru-laguntza onartu ostean.

b) Ordainketaren bigarren aurrerakina, diru-laguntzaren % 25, 2016ko urriaren 31 baino lehen.

Bigarren ordainketa egin aurretik, erakunde onuradunak diru-laguntzaren bigarren ordainketa agintzeko inprimakia behar bezala beteta igorri beharko du; aipatutako inprimakia Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri. Diruz lagundutako jardunaren betetze-maila jasoko du aipatutako agiriak, eta egoitza elektronikoaren «Nire Kudeaketak» atalaren bidez igorriko da Ingurumen Sailburuordetzara (https://euskadi.eus).

c) Hirugarren ordainketa, diru-laguntzaren % 50, 2017ko ekitaldian egingo da, ezarritako frogagiriak aurkeztu eta aztertu ondoren.

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


EAEko udalak

Eskakizunak:

  • Euskal autonomia-erkidegoko udaletxea izatea egiaztatzeko | Euskal autonomia-erkidegoko udaletxea izatea

Mankomunitateak

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

Eskualdeak edo beste toki-erakundeak

Toki-erakunde autonomoak

Tokiko garapen-agentziak

TRADUCIR -Entidades dedicadas fundamentalmente a las tareas de intermediación y de promoción y apoyo al desarrollo económico.

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Erakundea legez eratuta edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Sozietate anonimoa

Eskakizunak:

  • Merkataritza-sozietateak legez eratuta daudela edo dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea:

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Erantzukizun mugatuko sozietatea

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Merkataritza-sozietateak legez eratuta daudela edo dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Diru-laguntzaren xede den jarduna egitea onartzen duen erabakia | Diru-laguntzaren xede den jarduna egitea onartzen duen erabakia

  • Erantzukizunpeko adierazpena | Erantzukizunpeko adierazpena bete

  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua egiaztatzeko | Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriak akreditatzea

  • Eskatutako diru-laguntzaren oinarrizko datuak | Eskatutako diru-laguntzaren oinarrizko datuak

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriak akreditatzea

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Ingurumen Sailburuordetza > Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


IHOBE line 900 15 08 64

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0121202

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaera egiten duen erakundearen ezaugarriak eta burutu nahi den ekintza kontutan harturik, eskaera guztiekin batera, ezinbestez, jarraian adieraziko diren agiriak aurkeztu beharko dira:

a) «Erantzukizunpeko adierazpena» inprimakia, behar bezala beteta.

b) «Aurrekontua» inprimakia, behar bezala beteta. Aurrekontua kontu-sailen arabera banakatu beharko da, kontzeptuak argi bereizita.

c) Laguntza eskatzen den jardun-lerroari dagokion «Proiektuaren memoria» inprimakia.

d) Erakundeko idazkariak emandako ziurtagiria, diru-laguntzaren xede den jarduna egitea onartzen duen erabakia jasotzen duena.

Eskualde-erakundeek egiaztatu beharko dute udaletako alkateek diru-laguntza eskatu den jarduera gauzatzeko berariaz izendatu dituztela.

Lurzoru kutsatuen lerroaren kasuan, erakunde eskatzaileak kokalekua titulartasun publikokoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du. Halaber, titulartasun publiko hori noiz eskuratu zen argitu beharko du, bai eta kokalekuaren zer ehuneko den udalaren titulartasuna ere. Aurreko baldintzak, baita, hala badagokio, Aginduan aurreikusitako salbuespenak ere, horien berri ematen duen egiaztagiriaren bidez (edo egiaztatzeko balio duen beste edozein dokumenturen bidez) justifikatu ahal izango dituzte.

Martxan jarritako ekintzek aurrezkia sortzen badute, jakinarazitako aurrezkiak zehazteko egindako hipotesien eta kalkuluen frogagiria atxiki beharko da.

Eskatzaileek, borondatez, eta puntuazio handiagoa lortze aldera, honako agiri hauek aurkeztu ahalko dituzte eskaerarekin batera:

a) Proiektua, aurreproiektua eta/edo eskaintza teknikoa, jardunen xehetasuna eta faseen arabera banakatutako aurrekontua jasota.

b) Hala badagokio, Tokiko Agenda 21en Tokiko Ekintza Plana eta/edo Tokiko Ekintza Planaren Ebaluazio eta Jarraipen txostena.

c) Zehaztutako balorazio-irizpide guztiak behar bezala aplikatzeko beharrezkotzat jotzen diren argibideak.

 

 
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ingurumeneko sailburuordeak ebazpena emango du, eta interesdunei jakinaraziko zaie, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, gehienez sei hilabeteko epean, agindu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Bigarren ordainketaren agindua


Bigarren ordainketa egin aurretik (diru-laguntzaren % 25ekoa) erakunde onuradunak (2016ko urriaren 31 baino lehen) "bigarren ordainketa agintzeko" inprimakia behar bezala beteta aurkeztu beharko du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Entitate onuradunek jasotako diru-laguntza betearazi eta justifikatu beharko dute, 2017ko abenduaren 31 baino lehenago, salbu eta Eskolako Agenda 21eko proiektuen kasuan. Azken horiei dagokienez, proiektuaren amaierako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte bitarteko elektronikoz https://euskadi.eus/nirekudeaketak webgunean:

a) Toki-erakundearen idazkariak egindako ziurtagiria, non diru-laguntzaren xedea eta helburua bete direla adierazten den.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen laguntza eskatzen den jardun-lerroari dagozkion ekintzak azaltzen dituen memoria, haien ezaugarri nagusiak eta ingurumen-arloko helburuen betetze-maila azalduta. Ingurumen-onurei dagokienez, a priori jarritako helburuak kontuan hartuta ingurumenaren gaineko eraginak eta presioak benetan zenbateraino gutxitu diren zehaztuko da, baldintza-agirian adierazitakoaren arabera.

c) Lurzoruen gaineko proiektuen kasuan, diruz lagundutako jarduera garatzen den kokapenari dagokion lurzoruaren kalitatea deklaratzeko espedientea hasteko eskaeraren kopia.

d) Diruz lagundutako gastua benetan egin dela egiaztatzen duten fakturak edo ordainagiriak.

e) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda, eta, izanez gero, helburu bererako beste diru-laguntza, laguntza edo sarrera batzuk jaso izanaren adierazpena.

f) Diruz lagundutako ekimenaren berri emateko egindako komunikazio- eta publizitate-ekintzei buruzko memoria deskriptiboa.

g) Proiektuan sortutako materialen kopia.


 

 
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk