Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekak, 2015-2016 ikasturtea.

[GOI-MAILAKO BEKA OROKORRA]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Argitaratze-data 2015/07/30
ESKAERAK EGITEKO EPEA Informazio gehiago

HASIERA -> 2015eko uztailaren 31a

 AMAIERA

 1.- Eskatzaileek ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegietan egiten baldin dituzte, unibertsitatean edo goi-mailako ikastegian eskabideak aurkezteko epea 2015ko irailaren 30ean bukatuko da.

2.- Eskatzaileek ikasketak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko ikastegietan egiten baldin dituzte, unibertsitatean edo goi-mailako ikastegian eskabideak aurkezteko epea 2015ko urriaren 15ean bukatuko da.

3.- Ikasleek Euskal Autonomia Erkidegoan ikasketak egin nahi badituzte, eta ikasketa horietarako matrikula-epea irailaren 25a igaro ondoren hasten bada, edo gainerako Estatuan bada, urriaren 10a igaron ondoren, matrikula egunetik zenbatuta, bost asteguneko epea izango dute beka-eskaera egiteko. 2015ko abenduaren 31 igaro ondoren ez da eskabiderik onartu inola ere.

LABURPENA
Xedea

2015-2016 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekak.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Unibertsitate mailako ikasleak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Eskatzaile atzerritarrek, erroldarekin batera, Espainian egoiliar izateko lege-baimena eduki behar dute.
    • Ikasleek ez izatea bekarekin egin nahi dituzten ikasketen maila bereko edo handiagoko titulurik, eta ez betetzea horrelako tituluren bat eskuratzeko legezko baldintzak. Ondorio horietarako, Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoko edo Arkitektura Teknikoko titulazioa lortzeko moduan daudenek edo jada lortu dutenek ez dute bekarik lortuko ez gradu-ikasketak egiteko (edo graduari egokitzeko), ezta lizentzia-, ingeniaritza- edo arkitektura-ikasketak egiteko ere, bigarren zikloko ikasketak egin ezean, ikasketa horietan aurretiko titulazio horietatik sartzen baita.
    • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea, 2014ko abenduaren 31n.
    • Bizikidetza- edo familia-unitateko kideek 2014an zergak ordaintzeko duten betebeharrari dagokionez,ekonomia-sostengatzaile nagusietako batek behintzat Euskal Autonomia Erkidegoko foru-aldundi batean ordaindu behar ditu zergak.
    • Matrikula egitea eta 2015-2016 ikasturtean 1. artikuluan zehaztatuko ikasketetako bat egitea. Aldi berean ikasketa batzuk egiten baldin badira, ikasketa bat egiten laguntzeko beka baino gehiago ezin da jaso.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Ez jasotzea unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekarekin bateraezina den bekarik edo laguntzarik. Informazio xehatua

    1.- Beste erakunde batzuek edo erakunde pribatuek edo publikoek emandako bekak jasotzen baldin badira, aitortu egin behar dira, baldin eta goi mailako ikasketak egiteko edo ikasketei lotutako gastuak ordaintzeko jaso badira (matrikula, garraioa edo egoitza ordaintzeko). Horrela, diru-laguntzen zenbatekoak azalpen horiengatik eskatzaileak ordain beharreko benetako kostua gainditzen ez duela egiaztatuko da.

    Unibertsitate-ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko bekak eta master ofiziala egiten ari diren ikertzaileentzako bekak bateraezinak dira, edozein erakundek emanda ere.

    Unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko eskuratutako laguntza guztien zenbatekoak ezingo du gainditu ikasketen kostu erreala.

    2.- Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko beka bateragarria da EAEko ikastegietara joan behar duten eta mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleentzako garraiorako bekarekin. Nolanahi ere, garraio-laguntza guztien zenbatekoa ezin da izan garraio-gastuaren %100 baino handiagoa. Hala gertatzen bada, laguntza murriztuko da, dagokion gehienezko mugaraino.

  • Ez izatea diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko zehapenik zigor- eta administrazio-arloan, eta ez izatea laguntzak jasotzeko legezko debekurik, ezta sexua bereiztearren eragindakorik ere, betiere otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.
  • DEIALDIKO 30. ARTIKULUAN ZEHAZTEN DEN DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA
Aurrekontuko zuzkidura
25.780.000 EURO
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Unibertsitate Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • NOLA AURKEZTU ESKAERA ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

     

    Hau berbera, kanal presentzial atalean ere zehazten da.

    Laburtuz, honako urrats hauek egin behar dira, eskabideak aurkezteko:

    1. Eusko Jaurlaritzaren webguneko eskabide-formularioan sartzeko, eskatzaileak identifikazio-datuak bete behar ditu egoitza elektronikoan. (egin klik azpimarratutako testuan)
    2. Eskabide-formularioa betetzea eta inprimatzea. (egin klik azpimarratutako testuan)
    3. Eskatzaileak inprimatutako eskabide-orria sinatu beharko du, baita bizikidetza- edo familia-unitateko gainerako kideek ere, eta eskatutako agiriekin batera aurkeztu.
    4. Inprimatutako eskabidea, gainerako agiriekin batera, aurkeztu behar da eskatzaileak 2015-2016 ikasturteko matrikula egin duen unibertsitateko edo goi-mailako ikastegiko beka-unitatean.

    Goiko loturak ez badabiltza probatu web helbide honetan klik egiten: http://www2.hezkuntza.net/o10ConsultasWar/comunJSP/o10Login.do?aplic=X75&idioma=eu

    Hauxe da aurkeztu beharreko dokumentazioa:

    1.- Eskabide-inprimakia, behar bezala beteta, inprimatuta eta sinatuta, aurreko artikuluan zehazten den bezala. Inprimakia behar bezala bete eta sinatu behar du eskatzaileak, eta bizikidetza- edo familia-unitatea osatzen duten gainerako pertsonek ere sinatu behar dute.

    2.- Bizikidetza- edo familia-unitateari dagokion errolda kolektiboa. Bertan, 2014ko abenduaren 31ko egoerak agerian egon behar du.

    3.- Familia-liburua, eskatzailea barne hartuta duena.

    4.- Banku-ziurtagiria, eskatzailearen libretako edo kontu korronteko IBAN adierazita (eskatzaileak titularra edo titularkidea izan behar du). Ziurtagiri horren ordez, libretaren kopia edo banku elektronikoko inprimaki bat entrega daiteke. Bertan libretaren edo kontu korrontearen titularrek eta IBAN zenbakiak agerian egon behar dute.

    5.- Bizikidetza- edo familia-unitatearen diru-sarrera guztiak, 2014. ekitaldikoak, egiaztatzeko agiriak. Zehazki, honako hauek:

    a) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) aitorpena –aitorpen hori egin duten kide konputagarriena–. Aitorpena aurkeztu ez bada, Ogasun Sailaren frogagiria, aitorpenik ez dela aurkeztu ziurtatzeko.

    b) PFEZtik salbuetsita dauden errenten eta pentsioen ziurtagiriak, hala nola Gizarte Segurantzaren pentsioen eta Lanbidek kudeatutako diru-sarrerak bermatzeko errentaren edo/eta etxebizitzarako diru-laguntza osagarriaren ziurtagiriak.

    c) Lan-etekinen egiaztagiria (10T), 2014an PFEZ aitorpena egin ez bada.

    d) Sostengatzaileren bat autonomoa baldin bada, ekonomia-jardueren gaineko zerga.

    fe) Dibortzioa, banaketa, izatezko bikotekideen banaketa edo antzeko egoerak egonez gero, hitzarmen arautzailearen edota ebazpen judizialaren edota notario-hitzarmena, adostutako baldintzak zehazten dituena.

    f) Bizikidetza- edo familia-unitatearen diru-sarrerak eta ekonomia-egoera adierazteko, eskatzaileak garrantzitsutzat jotzen dituen edozein agiri: esate baterako, lanetik botatzea, enplegu-erregulazioko espedienteak, ikasketarako maileguak, dohaintzak (behar bezala erregistratuak), etab.

    g) ikasketa-laguntzen ziurtagiriak, unibertsitateak berak edo beste erakunde batzuek emandakoak.

    6.- Bizikidetza- edo familia-unitatearen errentan kenkari bat egiten baldin bada, egoera horiek ziurtatzeko agiriak:

    a) Familia ugariko tituluaren kopia.

    b) Foru Aldundiaren Balioespen eta Orientazio Unitateak eman duen ebazpena, desgaitasun-maila aitortzen duena.

    c) Matrikula egiaztatzeko agiriak, eta ikasturtean ohiko bizilekutik kanpo biziko dela ziurtatzeko agiriak.

    7.- Eskabidea pertsona independente gisa egiten baldin bada:

    a) Eskatzailea alokatutako etxe batean bizi bada, alokatzailearen alokairuko kontratua eta NAN/AIZ agiriaren kopia.

    b) Jabetzako etxe batean bizi bada, ez da agiririk aurkeztu behar, katastro-ziurtagirian jasota egongo baita.

    c) Diru-sarreren eta gastuen balantzea.

    d) Lanbidek antolatutako gizarte-laguntzei dagokienez, norberaren egoera ziurtatzeko agiriak.

    e) Zerga-ziurtagiria, gurasoek zerga-arinketarik ez dutela egiten egiaztatzeko.

    f) Emantzipazio-programa batean egonez gero, hori ziurtatzeko agiriak.

    8.- Eskatzailea, ikasketak direla-eta, 2014-2015 ikasturtean ohiko bizilekutik kanpo biziko bada, eta egoitzari buruzko osagaia eskatzen baldin badu, egoitza hori eta ikasturteko gastuak egiaztatzeko honako agiri hauetako batzuk aurkeztu behar ditu:

    a) Alokairuko kontratuaren kopia + alokatzailearen NAN agiriaren kopia + fidantza-ordainketaren eta lehen hileko ordainketaren frogagiriaren kopia.

    b) Egoitzan edo antzeko leku batean toki bat erreserbatu dela egiaztatzeko agiria, zenbatekoa jasota.

    9.- Eskatzaileak nazioarteko edo Estatuko mugikortasun-programetan parte hartzen baldin badu, parte-hartzea ziurtatzeko agiria, egunak eta egoitza-lekua adierazita.

    10.- Master ofizialeko ikasketak egiteko beka bat eskatu baldin badu, eta ttulazioa master-ikasketetarako matrikula egin duen unibertsitatean lortu ez bazuen, ikasketa-espedientearen ziurtagiria, master-ikasketetara sartzeko titulazioarena, aurkeztu beharko du.

    11.- Matrikula partziala eskatzen baldin badu, ikasketak lan-jarduerarekin bateratzen direla egiaztatzeko agiriak (lan-kontratuak, lan-bizitza...).

    12.- Osasunari buruzko edo segurtasun pertsonaleko arazoak direla-eta, etekin akademikoan salbuespen bat egiteko eskatzen baldin bada, mediku-ziurtagiria edota ziurtagiri judiziala edota Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoena.

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
1.- Diru-laguntzak ebazteko prozedura eskaera bakoitzaren berariazko azterketa izango da, eranskin honetan ezarritako irizpideekin alderatuz, laguntza dagokion edo ez dagokion erabakitzeko. Diru-laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, deialdi honen bidez. 2.- Unibertsitateetako zuzendariak ebatziko ditu eskaerak sei hileko epean. Epe hori eskaerak egiteko azken epealdia amaitu eta handik sei hilabetetara amaituko da. 3.- Epe hori igarotzen baldin bada, eta eskaeraren ebazpena jasota ez badago, eskaera ukatu duela joko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 44.1 artikuluak ezarritako ondorioetarako. Hala eta guztiz ere, geroago, berariaz ebatz daiteke. 4.- Kopuru horiek, dena den, handitu egin ahal izango dira, baldin eta eskatutako laguntzen zenbateko osoa aurrekontua baino txikiagoa bada eta aurrekontu-baliabideak agortu gabe geratzen badira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren honen edo beste laguntza-programa batzuk bete ondoren. Laguntzak ebatzi baino lehenago aldatu beharko dira kopuru horiek. Kopuru horiek aldatu edo deialdi horietarako funtsak agortzen badira, horren berri emango da Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren ebazpen baten bidez. Azken egoera honetan, deialdi honetarako aurrekontu baliabideak agortuz gero, momentu horretatik aurrera ez dira diru-laguntza gehiago emango.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gorako errekurtsoa

    Gorako errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Eredua

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38