Hazitek 2016 . Enpresa I+G bultzatzeko programa

[Hazitek 2016 ]

Deskribapena


Xedea

Laguntza-erregimen hau itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak ematean datza Ikerketa Industrialeko edo Garapen Esperimentaleko Proiektuak egin daitezen, lehia arloan bezala estrategia arloan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean, bai eta 2020rako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren barruko espezializazio esparruetan ere.

Laguntza hauek Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera (EGEF) finantzatzen dira.

Aurrekontuko zuzkidura

68.000.000,00 Euro

Prestazio ekonomikoa

Baliabide ekonomikoak hirurogeita zortzi milioi (68.000.000,00) eurokoak dira: 38.000.000,00 euro izaera lehiakorra duten I+G proiektuetarako eta 30.000.000,00 euro izaera estrategikoa dutenetarako.

Nori dago zuzenduta


Onuradunak

  • Enpresak: enpresa handiak eta ETEak
  •  
  • Enpresa-taldeak eta enpresa-elkarteak, legezko forma bat edo beste badute ere.
  •  
  • Oinarri zientifiko eta teknologikoa duten enpresa berriak merkaturatzeko proiektuen kasuan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteak ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren arabera akreditatuak, ere onuradunak izan daitezke.
  •  

Betekizunak

  • Dokumentazioa | Entitate Onuradunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


 

SPRI

Tfno.: 94 403 70 43

e-mail: mgarcia@spri.eus         

Tfno: 94 403 70 30

e-mail: mhernandez@spri.eus

 

GOBIERNO VASCO

Tfno: 945 01 82 08

e-mail: l-segurola@euskadi.eus

Tfno: 945 01 65 70

e-mail: ja-martinez@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

10308

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak egiteko epea 2016ko martxoaren 18ko eguerdiko hamabietan bukatuko da.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskaera-modeloa lortu daiteke hurrengo helbidean:

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak