Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Enplegua sortzeko inbertsio produktiboa egingo duten enpresentzako diru-laguntzen programa, Euskal Autonomia erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldea eta Oiartzualdea indartzeko. 2015ko Indartu programa.

[Indartu 2015]

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

LABURPENA
Xedea

Agindu honen xedea lurralde-edukiko diskriminazio positiboko ahalegin bat ezartzea da, dela krisi ekonomikoak eragin handiagoa izan duelako, dela garapena eragozten duen egiturazko hondatze-egoeran daudelako, langabezia-egoera larritasun handienarekin nozitzen ari diren eskualde jakin batzuetara bideratuta.

Enpresentzako (handiak zein ETEak) itzuli beharrik gabeko laguntzak dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean enplegua sortzen duten aktibo-inbertsioak egiteagatik.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Enpresak
Betekizunak eta merezimenduak
  • Enpresentzat Informazio xehatua

    Enpresa onuradunak

    Agindu honetan jasotako diru-laguntzak enpresa hauek lortu ahal izango dituzte: enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE), baldin eta erauzketa, eraldaketa edo produkzioko industria-enpresak badira edo zerbitzu teknikoak egiten badituzte era horretako enpresentzat (produktu-prozesuari lotuak); horrez gain, diruz lagundu beharreko inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean edo Oiartzualdean kokatu behar dira. Alde horiek Espainiarako 2014-2020 Eskualdeko Diru-laguntzen Mapa onesten duen Estatu Laguntzari buruzko Batzordearen 2014-05-21eko SA 38472 (2014/N) zenbakiko Erabakian identifikatuta daude.

     

    Enpresa baztertuak

    Krisian dauden enpresak. Enpresa bat krisialdian egongo da, Krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Gidalerroetan xedatutakoaren arabera (2014-07-31ko 2014/C 249/01). 

    Salbuespenen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluak baztertutako sektoreetako enpresak; erregelamendu horren bidez, Ituneko 107. eta 108. artikuluak aplikatuta (2014-06-26ko AO, L 187), barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira zenbait kategoria.

    Enpresari dagokion eskatzaileak eskaeraren aurreko bi urteetan Europako Esparru Ekonomikoan jarduera berdin edo antzekoari amaiera eman badio edota, laguntzaren eskaera aurkezteko unean, jarduera horri amaiera emateko plan zehatzak baditu bi urteko gehieneko epean inbertsioa osatu eta gero.

    Autonomia-erkidegoko erakunde-administrazioa osatzen duten erakundeak.

    Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuta ez dituzten enpresak.

    Berreskuratzeko agindu baten mende dauden enpresak, Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.

     

    Udalerriak

    Esklusiboki, Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldea eta Oiartzualdea osatzen duten udalerriak, honako hauek alegia:

    Oiartzualdea (Gipuzkoa), udalerri hauek osatua: Errenteria, Pasaia, Lezo, Oiartzun, Hondarribia, Irun eta Hernani.

    Nerbioi itsasadarra (Bizkaia), udalerri hauek osatuta: Sestao, Ortuella, Trapagaran, Abanto, Muskiz, Zierbena, Portugalete, Santurtzi, Barakaldo, Alonsotegi eta Erandio. 

Aurrekontuko zuzkidura
8.000.000,00 euro
Prestazio ekonomikoa

Laguntza-modalitateak

ONDORIO SUSTATZAILEA: Ezin izango da hasi eskabidea aurkezteko data baino lehen.

DENBORA HORIZONTEA: Eskabidea aurkezten den urtean gauzatu beharko da, aurkezpen datatik hasita, eta hurrengo bi urte naturaletan, bere ezaugarrien eta enpresa-planen arabera.

GUTXIENEKO INBERTSIO ONARTUA: Enpresa handiek, gutxienez, 3.000.000 euroko inbertsio onartua egin beharko dute, eta, gutxienez, 20 lanpostu garbi sortu beharko dituzte; ETEek, aldiz, gutxienez 750.000,00 euroko inbertsio onartua egin beharko dute, eta gutxienez 5 lanpostu garbi sortu beharko dituzte. Enpresa hauen inbertsioak ere onartuko dira: aurreko paragrafoan adierazitako gutxieneko inbertsio onartura iritsi ez arren, gutxienez 100 lanpostu sortzen badituzte (enpresa handien kasuan) edota gutxienez 25 lanpostu garbi sortzen badituzte (enpresa txiki eta ertainen kasuan).

 

ENPRESAREN BALIABIDE PROPIOAK, diru-laguntzak kanpoan utzita, gutxienez laguntza jaso dezakeen inbertsioaren zenbatekoaren % 25 izatea.

 

ENPRESA edo ENPRESA-TALDEA. Kontuan hartu beharreko enplegu-sorkuntza zein inbertsioak erakunde juridiko bakarrak egin beharko ditu, eta, enpresa-taldeen kasuan, % 100eko akzio-partaidetzarekin, zenbait produkzio-zentro badituzte, arau honetako irizpideak betetzen dituzten eta inbertsioen xede diren produkzio-zentroetan edo produkzio-zentroan baino ez.

 

Laguntza-mota

Agindu honen esparruan emango diren diru-laguntzak itzuli beharrik gabekoak izango dira, eta lagunduko den inbertsioaren % 10 izango dira.

Diru-laguntzek gehieneko muga izango dute; zian ere, ezin izango dira 3.000.000,00 eurotik gorakoak izan enpresako.

Ituneko 107. eta 108. artikuluak aplikatu (2014-06-26ko 187 AO, L), eta zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dituen Salbuespenei buruzko 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendu Orokorraren 4. artikulua aplikatuz, 100 milioi eurotik gorako diru-laguntza kostuekin inbertsiorako ematen diren eskualde mailako diru-laguntzak Europako Batzordeari jakinarazi beharko zaizkio.

Deitzen duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna > Industria Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Industria Sailburuordetza > Industria Garatzeko Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Ebazpen hau 2015eko irailaren 8ko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta 2015eko urriaren 15ean amaituko da, 12:00etan.

     

    Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
6 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

EUSKO JAURLARITZA 

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

Industria Garatzeko Zuzendaritza

Donostia kalea 1

01010 Gasteiz

Telefonoa: 945 01 82 63 - 945 01 82 14

e-mail: d-industria@euskadi.eus; agus-garcia@euskadi.eus

Kodea
1027901