Desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzat enplegurako orientazio-ekintzak egiteko eta orientazio-zerbitzuak emateko laguntzen 2015 deialdia
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Deialdi honen xede dira desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonei zuzentzen zaizkien enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzeko 2015. urtean Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak ematen dituen laguntzak. Laguntza horien hartzailea, berriz, jarduera hori Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera gauzatzeko baldintzak betetzen dituzten erakundeak izango dira.
Aurrekontuko zuzkidura
2.924.340,00Prestazio ekonomikoa
Deialdi honen xede diren laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 2.924.340,00 eurokoak dira, horietatik 1.462.170,00 euro Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2015eko aurrekontuko ordainketa-kreditukoak, eta 1.462.170,00 euro 2016ko konpromisozko kreditukoak.
Orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatzeko diru-laguntzen zenbatekoa gehienez orduko 34 eurokoa izango da; kopuru hori jarduerari lotutako gastu arruntak-zuzenekoak edo zeharkakoak-estaltzera bideratuko da; betiere honako taula honetan ageri diren mugak kontuan hartuta
- Ekintza indibidualak: Gehieneko arreta-denbora pertsonako eta eguneko: 2 ordu.
- Taldeko ekintzak: Gehieneko iraupena eguneko: 4 ordu.
- Gehieneko arreta-denbora pertsonako eta urteko: 22 ordu.
Langileen zuzeneko gastuen %140 lagunduko dira diruz gehienez.
Azken diru-laguntza baldintzatuta egongo da: lan-munduan txertatutakoen ehuneko betetzearen araberakoa izango da (lan-kontratuak edo autonomoen jardueran hastea,) deialdiko II.eranskinean adierazitako ehunekoari erreparatuko baitzaio.
Halako gastutzat hartuko dira diruz lagundutako orientazio-ekintzak egiten dituzten langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak; horretarako muga lanaldi osorako kontatutako langile bat izango da, 1.500 orduko.
Ordainketa-modua:
Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da:
- Lehen ordainketa 2015. urtean egingo da, ebazpena argitaratu ondoren, eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoaren % 50,00 ordainduko da.
Ordainketak 180.303,63 euroko kopurua gainditzen badu, erakundek banku-abala aurkeztu beharko dute, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak ezarritakoari jarraituz; dekretu horrek arautzen du Euskadiko Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren diru-laguntzak bermatu eta itzultzeko erregimen orokorra eta bertan ezartzen dira diru-laguntza horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde lankideen baldintzak, araubidea eta betebeharrak. Abalaren eredua eta hura egiteko jarraibideak Lanbidek emango ditu.
Edonola ere, ez da bermerik eratu beharra eskatuko, baldin eta diru-laguntzen onuradunak tokiko erakundeak edo haien mendeko erakunde edo organismoak badira.
- Bigarren ordainketa 2016.urtean egingo da, eta gainerako % 50,00 ordainduko da, edo egindako ekintzak eta erdietsitako laneratze-helburuak justifikatu eta egiaztatu ondoren (Gizarte Segurantzan alta eman izana ofizioz egiaztatuko da) ordaindu beharreko zenbatekoa. Horretarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dira diruz lagundutako ekintzak amaitu ondorengo bi hiletan:
- Emandako diru-laguntzarekin egin den jardueraren azalpen-memoria zehatza.
- Erantzukizunpeko adierazpena, non adierazten baita egiazkoa dela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren informazio-zerbitzu mekanizatuan ageri den informazioa, hartutako pertsonei eta egindako ekintzei buruzkoa (eman diren zerbitzu zehatzak, abiarazi diren enplegu-politiken iraupena eta ekintzak).
- Diruz lagundutako ekintzak egin dituzten langileen nominen eta Gizarte Segurantzako kotizazio-agirien (TC1 eta TC2 ereduak) kopiak, eta ekintzetan egindako gastuen egiaztagiriak.

Nori dago zuzenduta
Elkarteak
Halaber, enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatu eta deialdi honek arautzen dituen diru-laguntzak eskuratzeko aukera izango dute 5 artikuluaren 1. puntuak adierazten diren enpresen edo erakundeen elkarte eta taldeek, nortasun juridikorik duten ala ez kontuan hartu gabe.
Pertsona fisiko edo juridiko publiko eta pribatuek egin eta eman ditzakete deialdi honen xede diren enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak, eta horiek egin eta emateko arautzen diren diru-laguntzen onuradun izan daitezke, baldin eta haien sozietate- edo fundazio-xede edo -objektuetako bat gizarte-bazterketako egoeran dauden edo egoera horretan izateko arriskua duten pertsonak eta/edo ezintasunak dituzten pertsonak eta/edo gizarte- edo lan-arloetan desabantaila-egoerak bizi dituzten pertsonak eta/edo ijitoen komunitateko pertsonak eta/edo pertsona espetetxeratuak edo expetxean izandakoak laneratzea bada haien sozietate –edo fundazio-xedeetako bat, eta, betiere, enplegurako-ekintzak egiteko eta zerbitzuak emateko esperientzia, giza baliabideak eta baliabide materialak baldin badituzte, 5 artikuluaren 3. eta 4.paragrafoetan arautzen den moduan.
Eskakizunak:
-
Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du eskaera egiten duten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela, eta, horretarako, ez du eskatzaileen baimenik beharko, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.3 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.
-
Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | .- Pertsona fisiko edo juridiko publiko eta pribatuek egin eta eman ditzakete deialdi honen xede diren enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak, eta horiek egin eta emateko arautzen diren diru-laguntzen onuradun izan daitezke, baldin eta haien sozietate- edo fundazio-xede edo -objektuetako bat gizarte-bazterketako egoeran dauden edo egoera horretan izateko arriskua duten pertsonak eta/edo ezintasunak dituzten pertsonak eta/edo gizarte- edo lan-arloetan desabantaila-egoerak bizi dituzten pertsonak eta/edo ijitoen komunitateko pertsonak eta/edo pertsona espetetxeratuak edo expetxean izandakoak laneratzea bada haien sozietate¿edo fundazio-xedeetako bat, eta, betiere, enplegurako-ekintzak egiteko eta zerbitzuak emateko esperientzia, giza baliabideak eta baliabide materialak baldin badituzte, 5 artikuluaren 3. eta 4.paragrafoetan arautzen den moduan.
Erakundearen edo enpresaren IFKren kopia edo, pertsona fisikoen kasuan, NANaren kopia –non eta eta ez den baimendu Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan nortasun-datuen egiaztapen elektronikoa egitea-; halaber, eskabidea sinatzen duen pertsonak duen ordezkaritzaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.
Eraketako edo sorrerako eskrituren zatiaren kopia, non, deialdi hau EHAAn argitaratzen den eguna baino lehenago, erakundeak 5. artikuluko 1. paragrafoan adierazitako sozietate- edo fundazio-xedea duela adierazten baita.
-
Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
Elkarteek, federazioek eta konfederazioak hau egin behar dute:
- legez eratuta daudela egiaztatu
- ordezkariaren nortasuna egiaztatu
- ordezkariak behar adina ordezkaritza-eskumen duela frogatu
- hala badagokio, Elkarteen Erregistroan inskribatuta egon
Ordezkariaren ordezkaritza-eskumena eta nortasuna nola egiaztatzen diren jakiteko, ikus: “Nola egiaztatu ordezkariak legezko ordezkaritza-eskumen nahikoa duela”.
-
Diruz lagundutako proiektua egin izana egiaztatzeko | Deialdi honetan arautzen diren diru-laguntzak eskuratzeko behar den aurretiazko esperientzia
Amaierako ebaluazio-memoriaren bidez egiaztatu behar duzu diruz lagundutako proiektua egin izana. Amaierako ebaluazio-memoriak hau jaso behar du:
- Programaren bilakaeraren laburpena, bai eta diruz lagundutako proiektuaren oinarrian eginiko aldaketen laburpena ere.
- Zer helburu lortu diren, proiektuan ezarritako helburuak erreferentziatzat hartuta.
- Emaitzen azterketa, ikusteko ea proiektua eta proiektuan egin beharreko aldaketak egokiak diren.
Hau da deialdi honetan arautzen diren diru-laguntzak eskuratzeko behar den aurretiazko esperientzia:
Oro har, jarraian adieraziko den ibilbidea izan behar da honako atal hauetan:
a) Gutxienez bi urteko esperientzia 2007-2010 epean enplegurik gabeko pertsonei orientazio-ekintza zuzenak eta subkontrataziorik gabeak ematen, jarduera hauetakoren bat eginez:
- Enplegua lortzeko orientazioa eta enplegurako eta/edo autoenplegurako motibazioa.
- Laneratzean laguntzeko prozesuak.
Jarduera horiek diru-laguntzen programa hauetakoren baten laguntzarekin eginak izan behar dute:
- Lan-aukerak areagotzeko eta laneratzea sustatzeko neurriak arautzen dituen abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuko I. kapitulua.
- Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren 1994ko martxoaren 9ko Agindua, irabazi-asmorik gabeko erakunde kolaboratzaileek profesionaltasuna, lanbide-informazioa, lanbide-orientazioa eta enplegu-bilaketa aktiboa egiaztatzeko ekintzak egiteko Enpleguko Institutu Nazionalak eman beharreko laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena.
- Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren 1998ko urtarrilaren 20ko Agindua, enplegu-orientaziorako eta autoenplegurako diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena.
-TAS/2643/2003 Agindua, irailaren 18koa, enpleguaren gai-alorrean programa esperimentalak abian jartzeko diru-laguntzak emateko oinarriak arautzen dituena.Halaber, baldintza hori beteko dute enplegurako orientazio-jarduerak egin dituzten erakundeek, baldin eta jarduera horiek abenduaren 16ko 56/2003 Legeak, Enpleguari buruzkoak, 25. artikuluan adierazitako moduan egin badituzte, enplegu-zerbitzu publikoek kudeatuta. Deialdi honen 7.2.d) artikuluak arautzen duen moduan egiaztatu behar dute eskakizun hori betetzen dutela.
b) Gutxienez urtebeteko esperientzia 2011-2014 epean enplegurik gabeko pertsonei orientazio-ekintza zuzenak eta subkontrataziorik gabeak ematen, honako arau hauek beteta:
- Diru-laguntzen deialdia, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2011ko martxoaren 31ko erabakiaren bitartez onartua (EHAAn argitaratua, 2011ko apirilaren 27an).
- Diru-laguntzen deialdia, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2013ko urtarrilaren 21eko erabakiaren bitartez onartua (2013ko martxoaren 27an argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2013ko martxoaren 20an emandako ebazpenaren bitartez).
- Enplegurako orientaziorako beste programa batzuk, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak sustatu eta finantzatuak.Deialdiaren 4.1. artikuluko a) eta b) letretan adierazten diren kolektiboen arreta emateko, berariaz izan behar dute esperientzia diru-laguntza eskatzen den kolektiboari enplegurako orientazioa emateko alorrean eta lankidetzan jardunda enplegu-zerbitzu publikoekin edo estatuko, autonomia-erkidegoko edo tokiko administrazio publikoren batekin. Esperientzia hori egiaztatzeko, berariazko ziurtagiriak eman behar dituzte zerbitzu edo administrazio horiek, eta ziurtagirietan adierazi behar da erakundeak haiekin lan egin duela kolektibo horientzat berariaz zuzendutako orientazio-ekintzak egiten. Ekintzak zer epe edo epetan egin diren zehaztuko dute ziurtagiriek.
-
Diruz lagundutako proiektua egin izana egiaztatzeko | Enplegurako ekintzak egiteko eta zerbitzuak emateko, materialak eta giza baliabideak edukitzea

Baliabide materialak eta giza baliabideak edukitzeko baldintza betetzat emango da honako eskakizun hauek egiaztatuz gero:
a) Lokalen eta ekipamenduen egitura egokia izatea, banaka edo taldeka egin eta emateko enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak, eskatu den diru-laguntzari dagokion eremuko lurralde osoan edo lurralde historikoetan. Baldintza hau betetzeko, kolektibo eta lurralde historiko bakoitzerako III. eranskinean adierazten diren lantokien kopurua izan behar du han adierazten diren kokagune konkretuetan, eta behar bezala beti, aintzat hartuta IV. eranskinak deialdi honetarako ezartzen duen udalerrien eskualdekako banaketa.
Lantoki horietako bakoitzak baliabide hauek izan behar ditu gutxienez:
- Bulego bat, gainerako ataletatik bereizia, banakako arreta eskaintzeko, erakundeak bakarrik erabiliko duena horretarako eta ez beste ezein jardueratarako. Bulegoak gutxienez 6 metro koadroko azalera izango du.
- Gutxienez 10 lagunekin jarduteko moduko talde-arretarako gela bat, gainerako ataletatik bereizia, orientazioko beste entitateren batekin partekatzen ez dena eta lanerako mahaiak, apalategiak eta altzari lagungarriak dituena. Bulegoak gutxienez 18 metro koadroko azalera izango du.
- Interneterako sarbide eraginkorra (gutxienez 5 megako banda zabala), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren informazio-sistemarekin konektatzeko.
- Jarduerei ekitean, taula grafikodun periferiko bat izatea, sinadura biometrikoa biltzeko euskarri, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren informazio-zerbitzura konektatuta eta haren betekizun teknikoak dituena (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak jakinaraziko du zein diren betekizunok).
- Bulegoak irisgarritasuna sustatzeko arauak bete beharko ditu: 20/1997 Legea eta hura garatzeko arau teknikoak.
b) Jarduerei ekitean, giza baliabide propioak izatea: gutxienez kontratupeko teknikari bat, unibertsitate-ikasketak amaituta dituena, urtebetetik gorako esperientzia eta enplegurako orientazio-lanen arloan curriculum egiaztatua duena, bai eta ofimatika, internet eta lan-merkatuari buruzko jakintza ere. Diruz laguntzen diren ekintzak egiteko langile propio nahikoak dituztelako konpromisoa hartuko dute entitateek, eta langile horiek gai izan behar dute erabiltzaileentzako arreta EAEko bi hizkuntza ofizialetan eskaintzeko.
c) Desgaitasunen bat duten pertsonei arreta emateko orduetarako diru-laguntza eskatzen duten erakundeek, berriz, orientazio-materialak ezintasun-mota guztietara egokitzen adituak diren giza baliabideak izan beharko dituzte, eta, hala badagokio, zeinu-mintzaira dakiten orientazioko profesionalak izango dituzte.
Enpresa- edo erakunde-elkarteen eta -taldeen kasuan, kide guztiek bete behar dituzte paragrafo honetako a) eta b) idatzi-zatietan arautzen diren baldintzak, haiei dagokien kokagunerako.
Betekizunak
-
Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zehapen penalik edo administrazio zehapenik, edo ez egotea horretarako desgaitzen dituen debeku baten pean, sexuagatiko bereizkeriagatik sortutakoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraikiz.
Zinpeko Adierazpena
-
Erakunde onuradunei diru-laguntzak emateko eta ordaintzeko, ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo haren erakunde autonomiadunen antzeko diru-laguntzen edo laguntzen karietara bideratzen hasitako itzulera- edo zigor-prozedurak amaituta egotea.
Zinpeko Adierazpena
-
Honako pertsona hauek izan daitezke enplegurako orientazio-ekintzen eta -zerbitzuen hartzaileak:
Enplegurik gabeko pertsonak.
Langabezian erortzeko arriskuan edo enplegua hobetu nahian ari diren langileak.
Eta, oro har, lan egiteko adina duen eta, edozein egoeratan egonik ere, enplegua modu aktiboan bilatzeko interesa duen edonor.
Ezinbestekoa izango da baldintza hauetako bat betetzea gutxienez:
a) Espetxeratutako pertsona izatea, baina haren egoera penalak aukera ematea erakunde laguntzaileren baten orientazio-zerbitzura joateko aukera izatea. Edo zerbitzua abiarazi baino 6 hilabete lehenago espetxeratze-egoeran egondako pertsona izatea.
b) Ijitoa izatea.
c) Gutxienez %33ko ezintasun-maila aitortua duten pertsona izatea.
d) Gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonak, baldin eta azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuak, laneratzeko enpresen kalifikazioa arautzen duena, horietan sartzeko prozedura eta horien erregistroa ezartzen dituenak, 5. artikuluko b) letratik h) letran adierazitako kolektiboren bateko kideak, edo gizarte-bazterketako egoera edo egoera horretan izateko arriskua behar bezala egiaztatuta duten pertsonak.Ibilbide pertsonalizatu bat egin nahi duten pertsonek ibilbide horretan modu aktiboan parte hartzeko konpromisoa adierazi behar dute. Horretarako, 3.2. artikuluko c) letran adierazten den enplegurako akordio pertsonala izenpetu beharko dute.
Enplegurako orientazio-ekintza eta -zerbitzuen hartzaileek aldez aurretik Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta eta altan edo etenduran egon behar dute.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Finantzatzen duen erakundea
- Europako Gizarte Funtsa (EGF)
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Orientazioko ekintzek eta zerbitzuek jaso ditzakete deialdi honetako laguntzak, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak erakunde laguntzaileen premia baldin badu haiek emateko. Laguntzak I. eranskinean adierazitako eran emango dira, han zehazten baita zenbat orientazio-ordu eman behar diren kolektibo eta lurralde historiko bakoitzeko.
Diruz lagundutako orientazio-ekintzak eta –zerbitzuak hasteko epea hilabetekoa izango da, deialdiaren ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita. Zerbitzuak 12 hilabeteko epean emango dira, deialdiaren ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, 8.6 artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Enpresa edo erakunde onuradunak egin behar ditu diruz laguntzen diren orientazioko ekintzak eta -zerbitzuak, eta ezin dira haiek hirugarrenekin kontratatu. Enpresen edo erakunde- elkarte edo -talde bat baldin bada onuraduna, ez da kontrataziotzat hartuko haien kideek osorik edo zati batean gauzatzea ekintzak edo zerbitzuak.
Erakunde onuradunek, betiere, artatutako pertsonak laneratzeko helburu zehatzak (lan-kontratua izatea edo autonomo-jarduera bati ekitea) lortzeko gauzatuko dituzte orientazio-ekintza eta zerbitzuak, deialdi honetako II. eranskinean ezarritako betetze-era eta -ehunekoei jarraituz.
Eskaerak ebaluatzeko eta diru-laguntza esleitzeko irizpideak.
1.- Horrela jokatuko da araututako baldintzak betetzen dituzten eskabideak ebaluatzeko eta orientaziorako ekintzei eta zerbitzuei dagozkien diru-laguntzak esleitzeko:
1.1.- Lurralde historiko eta kolektiboren baterako erakunde eskatzaile bakar bat baldin badago, erakunde horri esleituko zaio diru-laguntza, deialdian jasotako ordu guztietarako.
1.2.- Eskaera bat baino gehiago egiten baldin bada lurralde historiko eta kolektibo bakoitzerako, horrela jokatuko da eskaerak ebaluatu eta diru-laguntzak esleitzeko:
a) Deialdiaren 5.3.1. artikuluan arautzen diren eskakizunekin lotuta, 2,5 puntu emango dira erakundeek froga dezaketen ibilbide-urte bakoitzeko, aintzat hartuta erakundeak zer lan egin duen, azken 5 urteetan, gutxienez eskatzen den urte-kopurutik gora, diru-laguntzaren xede izango den kolektiboarekin. Gehienez, 7,5 puntu emango dira.
b) Prozesuan, 2,5 puntu emango dira erakundeak orientazio-zerbitzua eman nahi duen lurralde historikoan duen bulego bakoitzeko, 5.4 a) artikuluak gutxienekotzat eskatzen eta III. eranskinean zerrendatzen diren kopuruetatik gora. 15 puntu emango dira gehienez.
c) Ebaluazioan, 5 puntu emango zaizkie desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko diru-laguntzak eskatzen dituzten erakundeei edo erakunde-taldeei, baldin eta enplegu-zentro bereziak badira, enplegu-zentro berezien jabeak badira edo enplegu-zentro bereziaren kalifikazioa duten enpresetan kapital sozialaren gehiengoa badute harpidetua, eta, gainera, diru-laguntza zein lurralde-historikotarako eskatzen duten, lantokiak lurralde hartantxe badituzte. Eskaera erakunde-elkarte edo -talderen batek egiten baldin badu, puntuazio hori emango zaio baldin eta, eskaeran adierazten diren datuen arabera, baldintza hori betetzen badute haren barruko erakundeen erdiek gutxienez. Horrez gainera, diru-laguntzen xede diren jarduera guztiak edo haien zati bat egiteko konpromisoa hartu behar dute baldintza hori betetzen duten erakunde horiek.
d) Ebaluazioan, 5 puntu emango zaizkie bazterketa-egoeran dauden edo bazterketa-egoeran izateko arriskuan dauden pertsonei (deialdiko 4.1 artikuluan adierazten den kolektiboari) arreta emateko diru-laguntzak eskatzen dituzten erakundeei edo erakunde-elkarteei, baldin eta EAEn lantokiak dituzten laneratze-enpresak badira edo laneratze-enpresen sustatzaile badira. Eskaera erakunde-elkarte edo -talderen batek egiten baldin badu, puntuazio hori emango zaio baldin eta, eskaeran adierazten diren datuen arabera, baldintza hori betetzen badute haren barruko erakundeen erdiek gutxienez. Horrez gainera, diru-laguntzen xede diren jarduera guztiak edo haien zati bat egiteko konpromisoa hartu behar dute baldintza hori betetzen duten erakunde horiek.
2.- Lurralde historiko eta kolektibo baterako diru-laguntzen esleipenean berdinketarik ematen baldin bada guztirako puntuazioetan, lehentasun-ordena honetan egingo da esleipena:
a) Lehentasuna izango dute puntuazio altuena lortu dutenak artikulu honetako 1.2.a. atalean.
b) Puntu-berdintasunak bere horretan badirau aurreko irizpidea bete ondoren, 1.2.b. atalean puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Eskatzailea: zure izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Titularra aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean titularrari dagozkion datuak bete.
- Eskabidea titular gisa sinatu.
Beste norbaiten izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Ordezkaria aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean, ordezkatzen duzun pertsonaren datuak bete Titularra jartzen duen lekuan eta zureak Ordezkaria jartzen duen lekuan.
- Eskabidea ordezkari gisa sinatu.
Erakundeak beti ordezkari baten bidez aritzen dira, hortaz:
- Eskatzailea atalean, aukeratu ezazu Ordezkaria.
- Datu pertsonalak atalean, bete ezazu Titularra atala erakundearen datuekin eta Ordezkaria atala zure datuekin.
- Sina ezazu eskabidea.
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Beste laguntzarik ez duzula jaso aitortzen baduzu, ez daukazu dokumenturik aurkeztu beharrik.
- Beste finantziazio-iturriren bat baldin baduzu edo eskatu baduzu, “Beste finantziazio-iturriak” inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Minimis erregimenari atxikitako laguntzarik ez duzula jaso adierazten baduzu, ez daukazu agiririk aurkeztu beharrik.
- Minimis erregimenari atxikitako laguntzaren bat jaso baduzu edo eskatu baduzu, “Mínimis laguntzen adierazpena" inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zerga-betebeharrak betetzearen jatorrizko ziurtagiria edo ziurtagiriaren kopia konpultsatua, Foru Ogasunak egina.
-
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia, notarialki legitimatutako sinadura duena.
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
-
Zure elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Eratze-aktaren eta estatutuen kopia konpultsatua.
Zure elkartea, federazioa edo konfederazioa EAEko Erregistro Ofizialean inskribatuta badago, Administrazioak ofizioz kontsultatuko ditu datuak.
Zure elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatze aldera, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Elkarteen Erregistroko jatorrizko ziurtagiria edo kopia konpultsatua, erakundea erregistroan dagoela frogatzen duena.
Zure elkartea, federazioa edo konfederazioa EAEko Erregistro Ofizialean inskribatuta badago, Administrazioak ofizioz kontsultatuko ditu datuak.
-
Bete "Amaierako ebaluazio-memoria" inprimakia eta erantsi eskabideari.

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentralak. José Atxotegi, 1 -01009 Vitoria-Gasteiz.
Lanbideko enpleguko lurralde-bulegoak.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
-
Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zehapen penalik edo administrazio zehapenik, edo ez egotea horretarako desgaitzen dituen debeku baten pean, sexuagatiko bereizkeriagatik sortutakoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraikiz.
Zinpeko Adierazpena
-
Erakunde onuradunei diru-laguntzak emateko eta ordaintzeko, ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo haren erakunde autonomiadunen antzeko diru-laguntzen edo laguntzen karietara bideratzen hasitako itzulera- edo zigor-prozedurak amaituta egotea.
Zinpeko Adierazpena
-
Honako pertsona hauek izan daitezke enplegurako orientazio-ekintzen eta -zerbitzuen hartzaileak:
Enplegurik gabeko pertsonak.
Langabezian erortzeko arriskuan edo enplegua hobetu nahian ari diren langileak.
Eta, oro har, lan egiteko adina duen eta, edozein egoeratan egonik ere, enplegua modu aktiboan bilatzeko interesa duen edonor.
Ezinbestekoa izango da baldintza hauetako bat betetzea gutxienez:
a) Espetxeratutako pertsona izatea, baina haren egoera penalak aukera ematea erakunde laguntzaileren baten orientazio-zerbitzura joateko aukera izatea. Edo zerbitzua abiarazi baino 6 hilabete lehenago espetxeratze-egoeran egondako pertsona izatea.
b) Ijitoa izatea.
c) Gutxienez %33ko ezintasun-maila aitortua duten pertsona izatea.
d) Gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonak, baldin eta azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuak, laneratzeko enpresen kalifikazioa arautzen duena, horietan sartzeko prozedura eta horien erregistroa ezartzen dituenak, 5. artikuluko b) letratik h) letran adierazitako kolektiboren bateko kideak, edo gizarte-bazterketako egoera edo egoera horretan izateko arriskua behar bezala egiaztatuta duten pertsonak.Ibilbide pertsonalizatu bat egin nahi duten pertsonek ibilbide horretan modu aktiboan parte hartzeko konpromisoa adierazi behar dute. Horretarako, 3.2. artikuluko c) letran adierazten den enplegurako akordio pertsonala izenpetu beharko dute.
Enplegurako orientazio-ekintza eta -zerbitzuen hartzaileek aldez aurretik Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta eta altan edo etenduran egon behar dute.
-
Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du eskaera egiten duten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela, eta, horretarako, ez du eskatzaileen baimenik beharko, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.3 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.
-
Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | .- Pertsona fisiko edo juridiko publiko eta pribatuek egin eta eman ditzakete deialdi honen xede diren enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak, eta horiek egin eta emateko arautzen diren diru-laguntzen onuradun izan daitezke, baldin eta haien sozietate- edo fundazio-xede edo -objektuetako bat gizarte-bazterketako egoeran dauden edo egoera horretan izateko arriskua duten pertsonak eta/edo ezintasunak dituzten pertsonak eta/edo gizarte- edo lan-arloetan desabantaila-egoerak bizi dituzten pertsonak eta/edo ijitoen komunitateko pertsonak eta/edo pertsona espetetxeratuak edo expetxean izandakoak laneratzea bada haien sozietate¿edo fundazio-xedeetako bat, eta, betiere, enplegurako-ekintzak egiteko eta zerbitzuak emateko esperientzia, giza baliabideak eta baliabide materialak baldin badituzte, 5 artikuluaren 3. eta 4.paragrafoetan arautzen den moduan.
Erakundearen edo enpresaren IFKren kopia edo, pertsona fisikoen kasuan, NANaren kopia –non eta eta ez den baimendu Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan nortasun-datuen egiaztapen elektronikoa egitea-; halaber, eskabidea sinatzen duen pertsonak duen ordezkaritzaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.
Eraketako edo sorrerako eskrituren zatiaren kopia, non, deialdi hau EHAAn argitaratzen den eguna baino lehenago, erakundeak 5. artikuluko 1. paragrafoan adierazitako sozietate- edo fundazio-xedea duela adierazten baita.
-
Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
Elkarteek, federazioek eta konfederazioak hau egin behar dute:
- legez eratuta daudela egiaztatu
- ordezkariaren nortasuna egiaztatu
- ordezkariak behar adina ordezkaritza-eskumen duela frogatu
- hala badagokio, Elkarteen Erregistroan inskribatuta egon
Ordezkariaren ordezkaritza-eskumena eta nortasuna nola egiaztatzen diren jakiteko, ikus: “Nola egiaztatu ordezkariak legezko ordezkaritza-eskumen nahikoa duela”.
-
Diruz lagundutako proiektua egin izana egiaztatzeko | Deialdi honetan arautzen diren diru-laguntzak eskuratzeko behar den aurretiazko esperientzia
Amaierako ebaluazio-memoriaren bidez egiaztatu behar duzu diruz lagundutako proiektua egin izana. Amaierako ebaluazio-memoriak hau jaso behar du:
- Programaren bilakaeraren laburpena, bai eta diruz lagundutako proiektuaren oinarrian eginiko aldaketen laburpena ere.
- Zer helburu lortu diren, proiektuan ezarritako helburuak erreferentziatzat hartuta.
- Emaitzen azterketa, ikusteko ea proiektua eta proiektuan egin beharreko aldaketak egokiak diren.
Hau da deialdi honetan arautzen diren diru-laguntzak eskuratzeko behar den aurretiazko esperientzia:
Oro har, jarraian adieraziko den ibilbidea izan behar da honako atal hauetan:
a) Gutxienez bi urteko esperientzia 2007-2010 epean enplegurik gabeko pertsonei orientazio-ekintza zuzenak eta subkontrataziorik gabeak ematen, jarduera hauetakoren bat eginez:
- Enplegua lortzeko orientazioa eta enplegurako eta/edo autoenplegurako motibazioa.
- Laneratzean laguntzeko prozesuak.
Jarduera horiek diru-laguntzen programa hauetakoren baten laguntzarekin eginak izan behar dute:
- Lan-aukerak areagotzeko eta laneratzea sustatzeko neurriak arautzen dituen abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuko I. kapitulua.
- Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren 1994ko martxoaren 9ko Agindua, irabazi-asmorik gabeko erakunde kolaboratzaileek profesionaltasuna, lanbide-informazioa, lanbide-orientazioa eta enplegu-bilaketa aktiboa egiaztatzeko ekintzak egiteko Enpleguko Institutu Nazionalak eman beharreko laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena.
- Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren 1998ko urtarrilaren 20ko Agindua, enplegu-orientaziorako eta autoenplegurako diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena.
-TAS/2643/2003 Agindua, irailaren 18koa, enpleguaren gai-alorrean programa esperimentalak abian jartzeko diru-laguntzak emateko oinarriak arautzen dituena.Halaber, baldintza hori beteko dute enplegurako orientazio-jarduerak egin dituzten erakundeek, baldin eta jarduera horiek abenduaren 16ko 56/2003 Legeak, Enpleguari buruzkoak, 25. artikuluan adierazitako moduan egin badituzte, enplegu-zerbitzu publikoek kudeatuta. Deialdi honen 7.2.d) artikuluak arautzen duen moduan egiaztatu behar dute eskakizun hori betetzen dutela.
b) Gutxienez urtebeteko esperientzia 2011-2014 epean enplegurik gabeko pertsonei orientazio-ekintza zuzenak eta subkontrataziorik gabeak ematen, honako arau hauek beteta:
- Diru-laguntzen deialdia, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2011ko martxoaren 31ko erabakiaren bitartez onartua (EHAAn argitaratua, 2011ko apirilaren 27an).
- Diru-laguntzen deialdia, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2013ko urtarrilaren 21eko erabakiaren bitartez onartua (2013ko martxoaren 27an argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2013ko martxoaren 20an emandako ebazpenaren bitartez).
- Enplegurako orientaziorako beste programa batzuk, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak sustatu eta finantzatuak.Deialdiaren 4.1. artikuluko a) eta b) letretan adierazten diren kolektiboen arreta emateko, berariaz izan behar dute esperientzia diru-laguntza eskatzen den kolektiboari enplegurako orientazioa emateko alorrean eta lankidetzan jardunda enplegu-zerbitzu publikoekin edo estatuko, autonomia-erkidegoko edo tokiko administrazio publikoren batekin. Esperientzia hori egiaztatzeko, berariazko ziurtagiriak eman behar dituzte zerbitzu edo administrazio horiek, eta ziurtagirietan adierazi behar da erakundeak haiekin lan egin duela kolektibo horientzat berariaz zuzendutako orientazio-ekintzak egiten. Ekintzak zer epe edo epetan egin diren zehaztuko dute ziurtagiriek.
-
Diruz lagundutako proiektua egin izana egiaztatzeko | Enplegurako ekintzak egiteko eta zerbitzuak emateko, materialak eta giza baliabideak edukitzea
Amaierako ebaluazio-memoriaren bidez egiaztatu behar duzu diruz lagundutako proiektua egin izana. Amaierako ebaluazio-memoriak hau jaso behar du:
- Programaren bilakaeraren laburpena, bai eta diruz lagundutako proiektuaren oinarrian eginiko aldaketen laburpena ere.
- Zer helburu lortu diren, proiektuan ezarritako helburuak erreferentziatzat hartuta.
- Emaitzen azterketa, ikusteko ea proiektua eta proiektuan egin beharreko aldaketak egokiak diren.
Baliabide materialak eta giza baliabideak edukitzeko baldintza betetzat emango da honako eskakizun hauek egiaztatuz gero:
a) Lokalen eta ekipamenduen egitura egokia izatea, banaka edo taldeka egin eta emateko enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak, eskatu den diru-laguntzari dagokion eremuko lurralde osoan edo lurralde historikoetan. Baldintza hau betetzeko, kolektibo eta lurralde historiko bakoitzerako III. eranskinean adierazten diren lantokien kopurua izan behar du han adierazten diren kokagune konkretuetan, eta behar bezala beti, aintzat hartuta IV. eranskinak deialdi honetarako ezartzen duen udalerrien eskualdekako banaketa.
Lantoki horietako bakoitzak baliabide hauek izan behar ditu gutxienez:
- Bulego bat, gainerako ataletatik bereizia, banakako arreta eskaintzeko, erakundeak bakarrik erabiliko duena horretarako eta ez beste ezein jardueratarako. Bulegoak gutxienez 6 metro koadroko azalera izango du.
- Gutxienez 10 lagunekin jarduteko moduko talde-arretarako gela bat, gainerako ataletatik bereizia, orientazioko beste entitateren batekin partekatzen ez dena eta lanerako mahaiak, apalategiak eta altzari lagungarriak dituena. Bulegoak gutxienez 18 metro koadroko azalera izango du.
- Interneterako sarbide eraginkorra (gutxienez 5 megako banda zabala), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren informazio-sistemarekin konektatzeko.
- Jarduerei ekitean, taula grafikodun periferiko bat izatea, sinadura biometrikoa biltzeko euskarri, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren informazio-zerbitzura konektatuta eta haren betekizun teknikoak dituena (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak jakinaraziko du zein diren betekizunok).
- Bulegoak irisgarritasuna sustatzeko arauak bete beharko ditu: 20/1997 Legea eta hura garatzeko arau teknikoak.
b) Jarduerei ekitean, giza baliabide propioak izatea: gutxienez kontratupeko teknikari bat, unibertsitate-ikasketak amaituta dituena, urtebetetik gorako esperientzia eta enplegurako orientazio-lanen arloan curriculum egiaztatua duena, bai eta ofimatika, internet eta lan-merkatuari buruzko jakintza ere. Diruz laguntzen diren ekintzak egiteko langile propio nahikoak dituztelako konpromisoa hartuko dute entitateek, eta langile horiek gai izan behar dute erabiltzaileentzako arreta EAEko bi hizkuntza ofizialetan eskaintzeko.
c) Desgaitasunen bat duten pertsonei arreta emateko orduetarako diru-laguntza eskatzen duten erakundeek, berriz, orientazio-materialak ezintasun-mota guztietara egokitzen adituak diren giza baliabideak izan beharko dituzte, eta, hala badagokio, zeinu-mintzaira dakiten orientazioko profesionalak izango dituzte.
Enpresa- edo erakunde-elkarteen eta -taldeen kasuan, kide guztiek bete behar dituzte paragrafo honetako a) eta b) idatzi-zatietan arautzen diren baldintzak, haiei dagokien kokagunerako.
Laguntza hau eskuratzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- beharrezko dokumentazioa prestatu
- egongo balira, formularioak bete
- eskaera bete
- eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztu adierazitako aurkezpen-lekuetan
Oharra: Zure eskubidea da ez aurkeztea eskatzen den dokumentazioa, baldin eta Administrazioak dagoeneko bere esku badauka edota ez bada eskatzen prozedurari aplika dakizkiokeen arauetan (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako "emandako dokumentazioa" atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen egoeraren segimendua Nire Kudeaketaken egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
1.- Lana Aktibatzeko Zuzendaritza izango da eskaerak kudeatu eta izapidetzeaz arduratuko den organoa, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia horiek ebazteko eskuduna.
2.- Lehiaketa-sistemaren bidez esleituko dira diru-laguntzak; hala, hurrengo artikuluan adierazten diren ebaluazio- eta esleipen-irizpideen arabera ebaluatuko dira aurkezten diren eskabideak. Horri dagokionez, kide anitzeko organo bat eratuko da.
3.- Aurreko paragrafoan adierazten den kide anitzeko organoak behin-behineko ebazpen-proposamen bat emango du eta han adieraziko zer nolako diru-laguntzak ematea proposatzen dituen. Proposamen horretan, halaber, arreta jasoko duten kolektiboak, lurralde historikoak eta diru-laguntzen zenbatekoak adieraziko dira, bai eta ukatzea proposatzen direnak eta ukatze horien arrazoiak ere. Interesdunei jakinaraziko zaie behin-behineko ebazpen-proposamen hori, Lanbideren web-orrian argitaratuta: www.lanbide.net. Pertsona interesdunek egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, eta, horretarako, 10 egun balioduneko epea izango dute, behin-behineko ebazpen-proposamena Lanbideren web-orrian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
4.- Epe hori igarota eta, halakorik izan bada, interesdunek aurkeztutako alegazioak aztertuta, kide anitzeko organoak behin betiko ebazpen-proposamena egin eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari helaraziko dio, hura baita deialdi hau ebazteko organo eskuduna. Ebazpen-proposamenak ez die proposatutako onuradunei eskubiderik sortuko Administrazioarekiko.
5.- Prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea lau hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunetik hasita. Epe hori igarota, esanbidezko ebazpenik jakinarazi ez bada, eskabidea baztertutzat jo ahal izango da.
6.- Prozedurari buruzko ebazpena pertsona interesdunei jakinaraziko zaie, Lanbideren webgunean argitaratuz: www.lanbide.net.
7.- Ebazpenean adieraziko dira erakunde onuradunak, erakunde horiek hartu behar dituzten kolektiboak eta lurralde historikoak, diru-laguntzen zenbatekoa, haiek ordaintzeko modua eta epeak, eta diru-laguntzak justifikatzeko modua. Era berean, ukatuak izan diren eskaeren zerrenda jasoko du, horretarako arrazoiak adierazita. Ebazpenean, gainera, espresuki aipatuko da EGIFek finantziazioan parte hartzen duela EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren eta 2014-2020 Gazte Enpleguko Programa Operatiboaren esparruan.
8.- Prozeduraren ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Lanbideren webgunean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Zure izenean ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukeratu ezazu Titularra.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu titularrari dagozkion datuak.
- Sina ezazu eskabidea.
Beste pertsona baten ordezkari gisa ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukeratu ezazu Ordezkaria.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu ordezkatzen duzun pertsonaren datuak Titularra atalean, eta zureak Ordezkaria atalean.
- Sina ezazu eskabidea.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentralak. José Atxotegi, 1 -01009 Vitoria-Gasteiz.
Lanbideko enpleguko lurralde-bulegoak.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu inprimakia, eta aurkeztu adierazitako lekuetako batean.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
Hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.
A: Pertsona fisiko edo juridikoa identifikatzeko datuak, ondoren adierazten denaren arabera.
- Pertsona fisikoa: NAN edo AIZ zenbakia.
- Pertsona juridikoa: identifikazio fiskaleko zenbakia.
- Pertsona fisikoa: izena eta bi abizenak.
- Pertsona juridikoa: sozietatearen izena.
B: Bankuaren datuak.
IBAN karaktere alfanumeriko segida bat da, bankukontu bat nazioarte mailan identifikatzeko balio duena. 24 karakterez osatzen da:
- Lehenego 2 karaktere alfabetikoek lurraldea adierazten dute.
- Hurrengo 2 karaktereak IBANaren kontrol digituak dira.
- Hurrengo 20 karaktereek, bezero-kontuaren kodea (BKK) adierazten dute:
- 4 karaktere: banku-kodea
- 4 karaktere: agentzia-kodea
- 2 karaktere: kontuaren kontrol-digitua
- 10 karaktere: kontu-zenbakia
Kontu korrontearen titularrak doakion hirugarrena bera behar du izan.
C: Izenpea eta hirugarrenaren zigilua, baimena ematen diona Ogasun eta Finantzak Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari bankentxekoak zein nortasun datuak egiaztatzeko.
D: Sail edo Erakunde Autonomoak betetzeko.
-
Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.
A. Pertsona fisiko edo juridikoaren identifikazio-datuak:
- Pertsona fisikoak: nortasun agiri nazionalaren zenbakia, identifikazio fiskaleko zenbakia edo, atzerritarren kasuan, pasaporte-zenbakia.
- Pertsona juridikoak: identifikazio fiskaleko kodea.
- Pertsona fisikoak: izena eta bi abizen.
- Pertsona juridikoak: izena edo izen soziala.
B. Bankuaren datuak:
- Banku-kontuaren nazioarteko kodea (IBAN). Lehendabiziko bi karaktereek herrialdea adierazten dute, hurrengo biak kontrol-digituak dira eta gainontzekoak kontu-zenbakiak.
- Bankua identifikatzeko nazioarteko kodea (BIC) eta haren izena. BIC delakoa banku bakoitzaren identifikazio bakarrerako nazioarteko kodea da.
- Izena eta bi abizen, pertsona fisikoen kasuan, eta izena edo izen soziala, pertsona juridikoen kasuan.
- Banku-kontuaren titularrak eta hirugarren interesdunak berbera izan behar dute.
C. Bankuaren sinadura eta zigilua, bankuaren datuak ziurtatzeko.
- Bankuaren sinadura eta zigiluaren ordez, bankuaren dokumentu bat aurkez daiteke, hirugarren interesduna eta banku-kontuaren titularra pertsona bera dela egiaztatzen duena.
D. Hirugarren interesdunaren sinadura eta zigilua, dokumentuan azaltzen diren datuak zuzenak direla ziurtatzeko.
E. Administrazioak beteko du atal hau.
-
Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.
A. Pertsona fisiko edo juridikoaren identifikazio-datuak:
- Pertsona fisikoak: nortasun agiri nazionalaren zenbakia, identifikazio fiskaleko zenbakia edo, atzerritarren kasuan, pasaporte-zenbakia.
- Pertsona juridikoak: identifikazio fiskaleko kodea.
- Pertsona fisikoak: izena eta bi abizen.
- Pertsona juridikoak: izena edo izen soziala.
B. Bankuaren datuak:
- Banku-kontuaren nazioarteko kodea (IBAN). Lehendabiziko bi karaktereek herrialdea adierazten dute, hurrengo biak kontrol-digituak dira eta gainontzekoak kontu-zenbakiak.
- Bankua identifikatzeko nazioarteko kodea (BIC) eta haren izena. BIC delakoa banku bakoitzaren identifikazio bakarrerako nazioarteko kodea da.
- Izena eta bi abizen, pertsona fisikoen kasuan, eta izena edo izen soziala, pertsona juridikoen kasuan.
- Banku-kontuaren titularrak eta hirugarren interesdunak berbera izan behar dute.
C. Bankuaren sinadura eta zigilua, bankuaren datuak ziurtatzeko.
- Bankuaren sinadura eta zigiluaren ordez, bankuaren dokumentu bat aurkez daiteke, hirugarren interesduna eta banku-kontuaren titularra pertsona bera dela egiaztatzen duena.
D. Hirugarren interesdunaren sinadura eta zigilua, dokumentuan azaltzen diren datuak zuzenak direla ziurtatzeko.
E. Administrazioak beteko du atal hau.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentralak. José Atxotegi, 1 -01009 Vitoria-Gasteiz.
Lanbideko enpleguko lurralde-bulegoak.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Aurrez aurreko kanala erabiliz hirugarren interesdunaren zure datuei alta emateko edo datuok aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.
Beste tramite batzuk
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Zure izenean ari bazara:
- Datu personalak atalean, bete itzazu titularrari dagozkion datuak.
- Sina ezazu eskabidea.
Beste pertsona baten ordezkari badiharduzu:
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu ordezkatzen duzun pertsonari dagozkoin datuak. Titularra atalean, eta zureak Ordezkaria atalean.
- Sina ezazu eskabidea.
Oharra: Erakundeak ordezkari baten bidez aritzen dira beti.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentralak. José Atxotegi, 1 -01009 Vitoria-Gasteiz.
Lanbideko enpleguko lurralde-bulegoak.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez ba ditu, órgano eskudunak 10 eguneko epea emango dizu zuzentzeko. Hala egin ezean, eskabidean atzera egin duzula joko du Administrazioak.
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukera ezazu Titularra.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu titularrari dagozkion datuak.
- Sina ezazu eskabidea.
Beste pertsona edo entitate baten ordezkari gisa ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukera ezazu Ordezkaria.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu ordezkatzen duzun pertsonari dagozkion datuak Titularra atalean, eta zureak, Ordezkaria atalean.
- Sina ezazu eskabidea.
Oharra: Erakundeak ordezkari bidez aritzen dira beti.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentralak. José Atxotegi, 1 -01009 Vitoria-Gasteiz.
Lanbideko enpleguko lurralde-bulegoak.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Ebazpena eman ondoren, edozein momentuan Uko egin dezakezu
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukera ezazu Titularra.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu titularrari dagozkion datuak.
- Sina ezazu eskabidea.
Beste pertsona edo entitate baten ordezkari gisa ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukera ezazu Ordezkaria.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu ordezkatzen duzun pertsonari dagozkion datuak Titularra atalean, eta zureak, Ordezkaria atalean.
- Sina ezazu eskabidea.
Oharra: Erakundeak ordezkari bidez aritzen dira beti.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentralak. José Atxotegi, 1 -01009 Vitoria-Gasteiz.
Lanbideko enpleguko lurralde-bulegoak.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Espedientean uko egiteko, bete ezazu inprimakia eta aurkeztu adierazitako lekuetako batean.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukera ezazu Titularra.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu titularrari dagozkion datuak.
- Sina ezazu eskabidea.
Beste pertsona edo entitate baten ordezkari gisa ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukeratu ezazu Ordezkaria.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu ordezkatzen duzun pertsonari dagozkion datuak Titularra atalean, eta zureak, Ordezkaria atalean.
- Sina ezazu eskabidea.
Oharra: Erakundeak ordezkari bidez aritzen dira beti.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentralak. José Atxotegi, 1 -01009 Vitoria-Gasteiz.
Lanbideko enpleguko lurralde-bulegoak.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Jakinarazpenetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu inprimakia bete eta aurkeztu adierazitako lekuetako batean.
Jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Titularra aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean titularrari dagozkion datuak bete.
- Eskabidea titular gisa sinatu.
Beste norbaiten edo erakunderen baten izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Ordezkaria aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean, ordezkatzen duzun pertsonaren edo erakundearen datuak bete Titularra jartzen duen lekuan eta zureak Ordezkaria jartzen duen lekuan.
- Eskabidea ordezkari gisa sinatu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentralak. José Atxotegi, 1 -01009 Vitoria-Gasteiz.
Lanbideko enpleguko lurralde-bulegoak.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko kanal presentzialaren bidez , inprimakia bete, eta seinalatutako aurkezpen-lekuetan eman ezazu.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49. artikuluan)
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Titularra aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean titularrari dagozkion datuak bete.
- Eskabidea titular gisa sinatu.
Beste norbaiten edo erakunderen baten izenean badiharduzu:
- Eskatzailea atalean Ordezkaria aukera markatu.
- Datu pertsonalak atalean, ordezkatzen duzun pertsonaren edo erakundearen datuak bete Titularra azpiatalean eta zureak Ordezkaria azpiatalean.
- Eskabidea ordezkari gisa sinatu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentralak. José Atxotegi, 1 -01009 Vitoria-Gasteiz.
Lanbideko enpleguko lurralde-bulegoak.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Espedientean atzera egiteko, inprimakia bete eta aurkeztu seinalatutako aurkezpen-lekuetako batean.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.