Bikaintasun akademikoko bekak, etekin handiko unibertsitate-ikasleak aintzatetsi eta saritzeko 2015-2016 ikasturtean

[BIKAINTASUN BEKA]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Argitaratze-data 2015/07/30
Eskatzaileek ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegietan egiten baldin dituzte, eskabideak aurkezteko epea 2015eko irailaren 30ean bukatuko da.
Argitaratze-data 2015/07/30
Eskatzaileek ikasketak Euskal Autonomia Erkidegokotik kanpoko ikastegietan egiten baldin dituzte, eskabideak aurkezteko epea 2015eko urriaren 15ean bukatuko da.
LABURPENA
Xedea

1.- Deialdi honen xedea 120 beka ematea da, zehazki, «bikaintasun akademikoko bekak» deiturikoak. Etekin akademiko handia duten ikasleei zuzenduta daude. Ikasleek EAEko lurraldeko edo Estatuko unibertsitateetan matrikulatuta egon behar dute, gradu-ikasketak egiteko.

2.- Beka horien helburua honako hau da: unibertsitateko ikasleen ikasketetan eta ikerketa-zereginetan bikaintasuna sustatzea, ikasle horien etekin akademikoa sarituz.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Unibertsitate mailako ikasleak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Bikaintasun-beka eskatzen dutenek 2015-2016 urterako ematen den unibertsitate-beka orokorraren onuradunak izan behar dute.
    • Jada unibertsitate-ikasketak egiten ari diren eskatzaile guztiek 2014-2015 ikasturtean maila oso batean gainditu behar izan dute (gutxienez 60 kreditu) eta batez besteko honako nota hauek lortu behar izan dituzte, jakintza zientifikoaren zer adarretan matrikulatu diren:
      • Arteak eta Giza Zientziak: 8,5.
      • Zientziak: 8.
      • Osasun Zientziak: 7,5.
      • Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak: 8,5.
      • Ingeniaritza eta Arkitektura: 7.

      Titulazio bikoitzak, bi jakintza-arlotakoak direnak, egin nahi dituzten eskatzaileek haietako bat aukeratu beharko dute.

    • Eskatzaile guztiek 2015-2016 ikasturtean matrikulatuta egon behar dute gradu-titulua lortzekoak diren ikasketen plan bateko maila oso batean.
    • Eskabideak aurkezteko epea amaitzean, atal honetan eskatutako betekizun akademikoek beteta egon beharko dute.
    • Unibertsitatera lehenengo aldiz 2015-2016 ikasturtean joan diren eskatzaileei dagokienez:

      a) Batxilergoa Espainiako Unibertsitate Sisteman ikasi duten eskatzaileen kasuan, beheragoko formula aplikatuz 9 puntuko nota edo handiagoa lortu izana. Horretarako, Batxilergoko batez besteko nota eta 2015. urteko unibertsitaterako sarbide-probaren fase orokorreko azterketen batez besteko nota hartuko dira kontuan.

      Behin betiko lehentasun-ordena ezartzen duen nota finkatzeko, honako formula hau aplikatuko da eskaera bakoitzean:

      BBHO = 0,6 x BBBN + 0,4 x FOK

      • BBHO: behin betiko lehentasun-ordena.
      • BBBN: batxilergoko batez besteko nota.
      • FOK: fase orokorreko batez besteko nota, hiru dezimalekin eta biribildu gabe.

      b) Batxilergoa atzerriko hezkuntza-sistemen arabera irakasten duten ikastetxeetan ikasi duten eskatzaileen kasuan, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren batxiler-tituluaren homologazioa eskuratu behar dute, derrigorrezkoa den kasuetan, baita Espainiako Unibertsitaterako sarbide-agiria ere, 2015eko 9 puntuko kalifikazioa edo handiagoa jasoko da.

      c) Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketak egin dituzten eskatzaileek, goi-mailako prestakuntza-zikloan batez beste 9 puntuko nota edo altuagoa lortu izana 2015ean.

Betekizunak eta merezimenduak
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Unibertsitate Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea



    6. artikulua.- Nola aurkeztu eskabidea

    1.- Bikaintasun akademikoko beka eskatzeko formularioa bete
    behar da. Formulario hori agertuko da beka orokorra eskatzeko lineako
    formularioa bete ondoren. Beka orokorreko eskabide bat baino gehiago egin
    arren, bikaintasun-beka eskatzeko eskabide bat baino ez da bete, inprimatu eta
    entregatu behar.


    2.- Eskabide-formularioa inprimatzea.

    3.- Eskabidea inprimatu ondoren, sinatu egin behar da, eta
    aurreko paragrafoetan ezarritakoarekin bat, gainerako agiriekin batera
    entregatu behar da.


    Eskabide inprimatua, sinatua eta eguna idatzita duena,
    eskatutako gainerako agiriekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitate
    Zuzendaritzara bidali behar da: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Horrez
    gain, Bizkaiko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuko bulegoetan, hots, Zuzenean
    bulegoetan, ere aurkez daiteke Bizkaian (Bide Nagusia 85, 48011 Bilbo),
    Gipuzkoan(Andia 13, 20003 Donostia) eta Araban(Ramiro Maeztu 10, etxabea, 01008
    Vitoria-Gasteiz).

    Eskaera aurkezteko lekuak izango dira, halaber, 72/2008
    Dekretuak, apirilaren 29koak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio
    Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa
    eta funtzionamenduari buruzkoak, zehaztutako erregistroak eta 30/1992 Legeak,
    azaroaren 26koak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio
    Prozedura Erkidearenak, 38. artikuluan adierazten dituen tokiak ere. Era
    berean, Euskal Autonomia Erkidegora bidaltzeko idazkiak aurkezteko
    lankidetza-hitzarmena hitzartuta duen edozein udaletxetan ere aurkez daiteke.


    8. artikulua.- Aurkeztu beharreko
    agiriak.

    Behar bezala sinatutako eskabidea.

    Unibertsitatera lehen aldiz 2015-2016 ikasturtean joaten
    den eskatzaileak, behar bezala sinatutako eskabideaz gain, honako hauek ere
    aurkeztu beharko ditu:

    a) Batxilergoa Espainiako Unibertsitate Sisteman ikasi
    bada, 2015eko unibertsitaterako sarbide-proba egin izanaren egiaztatze-agiria,
    unibertsitateak emandakoa, Batxilergoan lortutako batez besteko nota eta proba
    horren fase orokorrean lortutako batez besteko nota hiru dezimalekin eta
    biribildu gabe.

    b) Batxilergoa atzerriko hezkuntza-sistemen arabera
    irakasten duten ikastetxeetan ikasi badute, Hezkuntza, Kultura eta Kirol
    Ministerioaren batxiler-tituluaren homologazioa eskuratu behar dute,
    derrigorrezkoa bada, baita Espainiako Unibertsitaterako sarbide-agiria ere,
    Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak (UHUN) 2015ean emana.

    c) Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketak egin baditu,
    ikastetxeak emandako ziurtagiri akademikoa, non jasotzen den Goi-mailako
    prestakuntza-zikloko batez besteko nota (2014-2015 ikasturtean amaituta), hiru
    dezimalekin eta biribildu gabe.

    Aurkeztu beharreko dokumentazioa originala edo kopia
    kautotua, konpultsatua edo erkatua izango da.

    Eskaerak baldintza guztiak betetzen ez baditu,
    interesdunari 10 eguneko epean zuzenketak egin ditzan emango zaio, Herri
    Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen
    azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluari jarraituta.



    ¿

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Unibertsitateetako zuzendariak ebazpena emango du Agindu honen I. eranskinean (2015-2016 ikasturtean unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako bestelako ikasketak egiteko bekak) araututako deialdiaren ebazpena emateko epea bukatu eta hiru hilabetera gehienez.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA