[gba_2015 ]  2015 Genero berdintasunaren aldeko antolamendu aldaketako prozesuak sustatzeko lankidetza erakundeei zuzendutako laguntzen eskabidea

Jaurlaritzaren Lehendakaritza

LABURPENA
Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Elkarteak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Legez eratuta egotea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Fundazioak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Legez eratuta egotea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Legez eratuta egotea
    • Sozietatearen helbidea EAE-an izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Erakundearen Antolaketa Egitura
  • Aurrez egindako lana
  • Funtzioak liberalizatzeko sistema
  • Proposatu den pertsona fisiko edo juridikoak prozesua gainditu du
  • Diagnostikoa Bideratzeko Zerbitzuei egotzitako gastuak
  • Plana Bideratzeko Zerbitzuei egotzitako gastuak
  • Berdintasunaren aldeko Ekintza Plan Estrategikorako finantzaketa esklusiboa
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura
132.000 euros
Prestazio ekonomikoa

Diru-hornidura.

Deialdi honetara bideratutako diru-zuzkiduraren zenbateko orokorra 132.000,00 eurokoa da.

Zenbateko hori aldatu ahal izango da, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta, eta laguntza horiek ebatzi aurretik Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren beste laguntza-programa batzuk gauzatzearen ondorioz amaitu gabeko beste diru-iturririk dagoen ikusita. Halakorik gertatuz gero, EHAAri jakinaraziko zaio horren berri, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren ebazpen bidez.

Ordainketa-modua:

1.- Emandako diru-laguntza genero-berdintasunaren aldeko erakunde-aldaketako prozesuaren diruz lagun daitezkeen bi faseetarako, hau da, Diagnostikorako eta Planerako bada, diru-laguntza honako epe hauetan ordainduko da:

a) Lehenengo ordainketa, diru-laguntzaren zenbatekoaren % 60raino, hitzarmena sinatzen denean.

b) Bigarren eta azken ordainketa, diru-laguntzaren guztizko zenbatekoaren % 40raino, emandako diru-laguntzaren % 40 gauzatu dela adierazten duen txostenaren eta dokumentuen bitartez justifikatu ondoren.

2.- Emandako diru-laguntza erakunde-aldaketako prozesuaren faseetako baterako bada, hau da, genero-berdintasunaren aldeko Ekintza Plan Estrategikorako soilik, diru-laguntza ordainketa bakar batean ordainduko da, hots, onartutako diru-laguntza osoa ordainduko da hitzarmena sinatzen den egunean.

Aplikatu beharreko araudia
Deitzen duen erakundea
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
  • Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia > Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Ebazpen honek bukaera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia

Nafarroa kalea, 2, 01007, Vitoria-Gasteiz

Tfno: 945018087; Fax: 945017808

Posta: agencia@elankidetza.es