[PRO-2014]  2014rako Proiektuetarako Laguntzetarako Deialdia

Jaurlaritzaren Lehendakaritza

LABURPENA
Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeak Informazio xehatua
    Ekakizunak:
    • Legeen arabera eratuta eta dagokion erroldan inskribatuta egotea, eskaerak aurkezteko epea amaitu baino gutxienez bi urte lehenagotik, eta irabazi-asmorik gabeko erakundea dela egiaztatzea.
    • Estatutuetan esanbidez aipatzea bere helburuetako bat Hegoaldeko herrialde pobretuak garatzera bideratutako proiektuak gauzatzea dela, edo, dokumentazio fidagarriak aurkeztuz, alor horretan gutxienez bi urte lanean daramala egiaztatzea.
    • EAEn egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra edukitzea.
    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

      Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

      Markatu eskabidean dagokion laukia "Erantzukizunpeko adierazpenak" atalean.

      Hala ez bada, betekizun hori egiaztatzen duen jatorrizko ziurtagiria aurkeztu beharko du.

    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Entitate Patzuergoa Informazio xehatua
    Ekakizunak:
    • Betekizunak proiektua Partzuergo batek aurkezten badu

      Erakundeek eratutako partzuergo batek aurkeztutako proiektuek ere diru-laguntzak lortu ahal izango dituzte. Kasu horretan, partzuergoa osatzen duten erakundeetako bakoitzak erakunde eskatzailearentzat aurreikusitako baldintza berak bete beharko ditu, honako hauek salbuetsita:

      a) Gutxienez partzuergoko buruak Euskadin izan beharko du gizarte-egoitza edo ordezkaritza iraunkorra; partzuergoa osatzen duten gainerako erakundeek, aldiz, ez dute baldintza hori bete beharrik izango.

      b) Gutxienez partzuergoko burua irabazi-asmorik gabeko erakundea izango da; gainerakoek, aldiz, ez dute baldintza hori bete beharrik izango. Kasu horretan, irabazi-asmorik gabeko erakundeek proiektuan zuzeneko edo zeharkako irabazi-asmorik gabeko interesa dutela bermatu beharko dute, eta esku-hartzearen nondik norako teknikoak direla-eta parte hartzen dutela justifikatu.

Aurrekontuko zuzkidura
25.000.000,00 euros
Prestazio ekonomikoa

Deialdi honetara guztira bideratu den diru-hornidura 25.000.000 eurokoa da. Laguntza-mota bakoitzerako honako diru-hornidura hau kalkulatu da:

a) Garapen-lankidetzako proiektuentzako laguntzetara 21.000.000 euro bideratutako dira.

b) Ekoizpen-garapeneko, prestakuntzako eta laguntza teknologikoko proiektuentzako laguntzetara 750.000 euro bideratuko dira.

c) Garapenerako hezkuntzarako proiektuentzako laguntzetara 3.250.000 euro bideratuko dira.

Zenbateko horiek aldatu ahal izango dira, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta, eta laguntza horiek ebatzi aurretik, baldin eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren beste laguntza-deialdi batzuk gauzatzearen ondorioz amaitu gabeko diru-iturririk badago. Zenbateko berriek errespetatu egin beharko dituzte Garapen Lankidetzarako Funtsaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituen otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuan jasotako laguntza-mota bakoitzerako ezarritako mugak, betiere modalitate horietako bakoitzean horretarako behar adina eskabide aurkeztu badira (aipatutako dekretua uztailaren 23ko 390/2013 Dekretuaren bidez aldatu zen). Hala gertatzen bada, EHAAn emango da horren berri, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Proiektu bakoitzeko ezin izango da 600.000 euro baino laguntza handiagoa eskatu.

Ordainketa-modua:

Emandako diru-laguntza honako epe hauetan ordainduko da:

a) Lehenengo ordainketa, onartutako diru-laguntzaren % 20, diru-laguntza onartu dela dioen ebazpena jakinarazi ondoren.

b) Bigarren ordainketa, diru-laguntzaren % 40, dagoeneko ordainduta dagoen diru-laguntzaren % 80, behintzat, gauzatu izana justifikatu ondoren.

c) Hirugarren ordainketa, diru-laguntzaren % 40, dagoeneko ordainduta dagoen diru-laguntzaren % 80, behintzat, gauzatu izana justifikatu ondoren.

ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide horiek ez dira beharrezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Dokumentazioa zuzentzea

    Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Uko egitea

    Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?

    Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.

    Zer gertatzen da nire eskubideekin?

    Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako datuak aldatzea

    Jakinarazpenetarako datuak eta hizkuntza alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Deitzen duen erakundea
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia
Ebazteko epea
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Harremanetarako datuak

Garapenerako Lankidetzraen Euskal Agentzia

   Nafarroa,2, 01007 Vitoria-Gasteiz

   Tfno: 945018087; Fax: 945017808

   Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00etara