2014. Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak. EAEko dibertsitate biologikoari eusteko eta berau leheneratzeko edo hobetzeko ekintzak
[herrijasangarriak_bio]
Deskribapena
Xedea
Diruz lagunduko dira biodibertsitateari eustea eta berau leheneratzea edo hobetzea zuzenean sustatzen duten honako ekintza hauek:
1) Komunitatearentzat eta eskualdearentzat interesekoak diren habitat naturalak kontserbatzeko egiten diren leheneratze-, hobetze- edo kudeatze-ekintzak. Kontserbatzeko interes handiagoa duten edo kontserbazio-egoera hobea duten habitaten gainean egindako ekintzak lehenetsiko dira, hala nola erriberako basoak, bertako basoak, padurak, eta abar. Alderdi hori egoki justifikatu beharko da proiektuaren memorian.
2) Maila komunitarioan edo eskualdekoan babestutako basa flora eta fauna espezieak babesteko eta kontserbatzeko proiektuak. Horrez gain lurraldeko lotura ekologikoa hobetzen laguntzen duten proiektuak lehenetsiko dira.
3) Flora exotiko inbaditzaileko espezieak desagerrarazteko proiektuak, narriatuta dauden habitat naturalak leheneratzea ere jasotzen badute.
4) Faunarentzako urmaelak eta hezeguneak sortu eta leheneratzea.
5) Lurraldearen lotura ekologikoari laguntzen dioten jardunak.
Zehazki, lehentasunezkoak izango dira aurreko ataletan dauden eta, gainera, Natura 2000 eremuen kontserbazio-neurrien agirietan (edo kudeatzeko planetan) ere jasota dauden ekintzak (hemen eskuragarri: www.euskadi.net/natura2000).
Diruz lagunduko dira, halaber, aurreko ataletan jasota dauden eta administrazio-baimena behar duten ekintzak gauzatzeko behar diren lizentziak eta baimenak lortzeko idatzitako proiektuak.
Diruz lagundu ahal izango dira, orobat, erribera eta ibilguetako hondakinak garbitzeko jardunak, betiere udal eskatzailearen eta Uraren Euskal Agentziaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmenen esparruan egiten badira. Horrelako hitzarmenek nahitaez bete beharreko baldintza batzuk bilduko dituzte biodibertsitatea kontserbatzeko eta babesteko.
Ez dira diruz lagunduko, berriz, ezagupenak eskuratzeko azterlanak edo argitalpenak idaztea edo sentsibilizatze-ekintzak egitea beste helbururik ez daukaten eskaerak.
Ezta edozer obraren edo proiekturen administrazio-baimenean ezarritako zuzenketa- edo konpentsazio-neurrien ondorioz gauzatutako ekintzak ere.
Aurrekontuko zuzkidura
550.000 eurDiru-laguntzen zenbatekoak ezin izango ditu ondokoak gainditu:
| Natura 2000 eremuak kudeatzeko planetan jasotako jardunak | Gainerako jardunak |
7.000 biztanletik gorako udalerriz gaindiko eremuak edo toki-entitateak | Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 70 | Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 50 |
7.000 biztanletik beherako udalerriz gaindiko eremuak edo toki-entitateak | Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90 | Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 70 |
Diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 100.000 euro da proiektu bakoitzeko; hala ere, lizentziak eta baimenak lortzeko proiektuak idazteko, gehieneko zenbatekoa 10.000 euro da.
Erriberetan eta ibilguetan hondakinak garbitzeko proiektuen kasuan, diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 10.000 eurokoa izango da.
Diru-laguntzak esleitzeko eta kuantifikatzeko irizpideak:
a) Jarduna non gauzatuko den, 35 puntu, gehienez:
a.a.–Naturagune babestuen barruko lurrak, EAEko Natura Zaintzeko Legean xedatutakoaren arabera (Natura 2000 Sarea, Natura Parkeak edo Biotopo Babestuak), gehienez 35 puntu.
a.b.– EAEko hezeguneetarako LAP Lurraldearen Arloko Planaren II. eta III. taldeen hezeguneetan sartuta dauden lur-sailak: 30 puntu, gehienez.
a.c.– Aurreko epigrafeetan sartuta ez dauden lur-sailak, komunitatearentzat edo eskualdearentzat interesa duten basa flora eta fauna espezieak barne hartzen dituztenak –espezie horiek sartuta egon behar dute hegaztiei eta habitatari buruzko zuzentarauen eranskinetan, edo basa fauna eta flora espezie mehatxatuen EAEko katalogoan–, gehienez 25 puntu.
a.d.– Konektibitate ekologikorako, garrantzizkoak diren eremuak, gehienez 20 puntu.
Jardun-eremu baten gainean hainbat kalifikazio egiten baldin badira, puntu gehien duena balioetsiko da.
b) Proiektuaren kalitate teknikoa eta bideragarritasuna, betiere biodibertsitateari eusteko eta berau leheneratzeko eta hobetzeko egiten dituen ekarpenei dagokienez: 15 puntu, gehienez.
c) BZG Bereziki Zaindu beharreko Guneei buruzko agirietan jasotako neurriak –izan izendatutako BZGak, izan izapidetze-aldian daudenak–: 20 puntu, gehienez.
d) Jarraipen-planaren kalitate teknikoa eta proiekzioa: 10 puntu, gehienez.
e) Komunikazio- eta difusio-jardunek gizartean izan dezaketen eragina: 5 puntu, gehienez.
f) Jardunaren kalitatea, bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa: 15 puntu, gehienez.
a) Ordainketaren lehen aurrerakina, diru-laguntzaren zenbatekoaren % 20koa, diru-laguntza onartu ostean, 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
b) Ordainketaren bigarren aurrerakina, diru-laguntzaren % 20koa, 2015eko urriaren 31 baino lehen.
Bigarren ordainketa egin aurretik erakunde onuradunak diru-laguntzaren bigarren ordainketa agintzeko inprimakia behar bezala beteta igorri beharko du; aipatutako inprimakia Euskal Autonomia Erkidegoaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri. Diruz lagundutako jardunaren betetze-maila jasoko du aipatutako agiriak, eta egoitza elektronikoaren «Nire Kudeaketak» atalaren bidez igorriko da Ingurumen Sailburuordetzara: https://euskadi.net
c) Hirugarren ordainketa 2016ko ekitaldian, diru-laguntzaren % 60koa, ezarritako frogagiriak aurkeztu eta aztertu ondoren.
Informazio gehigarria
Nori dago zuzenduta
- Euskal autonomia-erkidegoko udaletxea izatea egiaztatzeko | Euskal autonomia-erkidegoko udaletxea izatea
- Udaletako alkateek izendatuta beharko dute izan, diruz lagundu nahi den jarduera burutzeko
- Erakunde eskatzaileak badu diruz lagundu gabeko gastua estaltzeko adinako gaitasun finantzarioa
- Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Udaletako alkateek izendatuta beharko dute izan, diruz lagundu nahi den jarduera burutzeko
- Udaletako alkateek izendatuta beharko dute izan, diruz lagundu nahi den jarduera burutzeko
- Udaletako alkateek izendatuta beharko dute izan, diruz lagundu nahi den jarduera burutzeko
TRADUCIR -Entidades dedicadas fundamentalmente a las tareas de intermediación y de promoción y apoyo al desarrollo económico.
Eskakizunak:- Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Erakundea legez eratuta edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Udaletako alkateek izendatuta beharko dute izan, diruz lagundu nahi den jarduera burutzeko
- Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea:
- Merkataritza-sozietateak legez eratuta daudela edo dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
- Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Beraien kapital soziala titulartasun publikokoa izatea
- Bazkide gehienak udalak izatea
- Udaletako alkateek izendatuta beharko dute izan, diruz lagundu nahi den jarduera burutzeko
- Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
- Merkataritza-sozietateak legez eratuta daudela edo dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
- Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Udaletako alkateek izendatuta beharko dute izan, diruz lagundu nahi den jarduera burutzeko
- Beraien kapital soziala titulartasun publikokoa izatea
Betekizun orokorrak
-
Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Aurrekontua" inprimakian bete. Aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriak akreditatzea
Gauzatuko duzun proiektuaren deskribapen teknikoa aurkeztu behar duzu
Inprimaki hauen bidez:
- «aurrekontu»-inprimakia behar bezala beteta.
- Laguntza eskatzen den jarduna azaltzen duen memoria.
-
Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua egiaztatzeko | Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriak akreditatzea
Proiektuaren aurrekontu zehaztua aurkeztu behar duzu:
Inprimaki hauen bidez:
- «aurrekontu»-inprimakia behar bezala beteta.
- Laguntza eskatzen den jarduna azaltzen duen memoria.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatzen da.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Ingurumen Sailburuordetza > Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpena eta errekurtsoak
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea