2014. Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak. Inguruneko airearen kalitatea hobetzea sustatzen duten ekintzak, zarataren inguruko ekintzak, eta EAEn negutegi-efektuko gasen isurpena eta klima-aldaketaren ondorioak murrizten dituzten ekintzak

[herrijasangarriak_at]

Deskribapena


Xedea

Honako ekintza hauek jasoko dituzte diru-laguntzak:

1) Inguruneko airearen kalitatea hobetzea, partikulei dagokienez (PM10, PM2.5) eta nitrogeno dioxidoari dagokionez (NO2).

2) Inguruneko airearen kalitatea hobetzea animalienak ez diren errausketa-labeetan iragazketa-ekipoak ipiniz.

3) Zarata-mapak egitea, 100.000 biztanletik beherako udalerrietan, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko kutsadura akustikoari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, eta zarata murrizteko proiektuak prestatzea.

4) Berotegi-efektuko gas-isuriak arintzea.

5) Klima-aldaketaren ondorioak gutxiagotzea (egokitzea) eta ekosistemen erresilientzia hobetzea, «Udalsarea 21 Lan-koadernoa 12. zenbakia: Klima Aldaketara egokitzeko udal-programak egiteko gidaliburua» eta «Euskadiko hirigintzaren plangintzari buruzko eskuliburua klima aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko» argitalpenetan bildutakoen tankerako ekintzen bitartez, hala nola:

5.1.– Bero-uharteen fenomenoak murriztea.

5.2.– Gaur egun guztiz artifizializaturik dauden ibaiertzak leheneratzea, helburutzat ibaiertzeko landaredia leheneratzea eta ibaiaren inguruko lurzoruaren egoera eta iragazkortasuna hobetzea edukita, epe luzeko uholdeak prebenitzeko, betiere ekintza horiek aldez aurretik adostu badira Uraren Euskal Agentziarekin dagokion lankidetza-hitzarmena sinatuz.

6) Klima-aldaketara egokitzeko ekintza-planak egitea; plan horien emaitzetan udalerrian epe luzeko agertoki batean (gutxienez 20 urtera) urrakortasun-egoerak murrizteko ezarri beharreko egokitze-ekintza zehatzak xehe-xehe definitu beharko dira.

7) Entitate eskatzaileak 5 urte baino gutxiagoko epean azpiegitura edo hirigintza-plan berriak gauzatzea aurreikusten badu, diruz lagundu ahal izango da klima-aldaketarekin lotuta urrakortasuna murrizteko neurri zuzentzaileak ezartzeko egin beharreko afekzio-azterketa.

8) Udal-eraikinen etorkizuneko birgaikuntzan gauzatu beharreko ekintzen azterlan zehatzak egitea, 8/2013 Legearen, birgaitzeari eta hiri-berroneratzeari eta berritzeari buruzkoaren, zuzentarauak betetzeko. Aurretiazko planek honako atalase hauek bete beharko dituzte:

  • Gutxienez orokorrean 57 puntu eta energiaren kapituluan zehazki 57 puntu lortzea, eraikinaren eraikuntza-tipologiara gehien egokitzen den eraikuntza eta birgaitze jasangarriko gidaren arabera.
  • Inguratzailearen osaerak eraikinaren itxituren transmisio-faktorea hobetu beharko du araudiak eskatutakoaren aldean (C1:0,73Wm2/K, D1: 0,66Wm2/k) % 20tik % 50era).
  • Inguratzailearen osaerak bermatu beharko du eraikinaren berokuntzaren energia-eskaera % 10etik % 20ra hobetzen dela araudiak eskatutakoarekiko.

Kontuan hartutako neurri/jarduera bakoitzari lotutako kronogramak eta irizpide teknikoak, ingurumenekoak, ekonomikoak eta prestakuntzakoak zehaztuko dira planak egiteko orduan. Horrez gain, gauzapenean parte hartzeko gehien komeni den erakundeen arteko eta/edo arlo publiko-pribatuaren lankidetza- eta koordinazio-formularen planteamendu justifikatua jaso beharko dute.

Honako ekintza hauek, berriz, ezin izango dira diruz lagundu:

  • Klima-aldaketan eta aire-kalitatean eragin txikia duten ekintzak, adibidez: bizikleten aparkalekuak, bidegorriak jartzea (bizitegi-eremuak ikastetxeekin eta/edo industrialdeekin eta/edo udal kirol-instalazioekin lotzea lehenesten badute izan ezik) edo bideak oinezkoentzat jartzeko ekintzak eta energia-eraginkortasuneko proiektuak (hala nola argiak ordeztea, ikuskaritza energetikoak eta argiztapena eguneratzea).
  • Galdarak ezartzea edo ordeztea, lehen zeudenak baino isurpen gutxiago eragin arren.
  • Hondakinak kudeatzeko ekintzak.
  • Azterlanak edo diagnostikoak (mugikortasun-planak adibidez), agindu honetan berariaz aipatutakoak izan ezik.
  • Eta zehazki ez dute diru-laguntzarik jasoko azpiegitura eraikitzea dakarten ekintzek, baldin eta horretan ez badira kontuan hartu irizpide ekologikoak eta hiriko ingurumena hobetzeko irizpideak, paisaian txertatzea eta ingurune naturalaren gaineko eragina txikiagotzea bilatuta.

Aurrekontuko zuzkidura

550.000 eur

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzen zenbatekoak ezin izango ditu ondokoak gainditu:

7.000 biztanletik gorako udalerriz gaindiko eremuak edo toki-entitateak

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 50

7.000 biztanletik beherako udalerriz gaindiko eremuak edo toki-entitateak

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 75

Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 80.000 euro da proiektu bakoitzeko, salbuespen hauekin:

Zarataren gaineko planak eta mapak egiteko diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 15.000 euro izango da.

Ibilgailuei buruzko proiektuen kasu zehatzean, diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 4.000 euro izango da 10 plazako baino gutxiagoko ibilgailu bakoitzeko, eta 20.000 euro ibilgailu handiagoentzat.

Birgaitzeko proiektuen aurretiko xehetasun-azterlanen kasuan, diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 6.000 eurokoa izango da.

Diru-laguntzak esleitzeko eta kuantifikatzeko irizpideak:

Airearen kalitatea, errausketa-labeak hobetzeko, zarata arintzeko neurrietarako zein klima-aldaketaren ondorioak arintzeko edo egokitzeko neurrietarako inbertsioetan:

a) Jardunaren izaera berritzaile eta estrategikoa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren estrategia, plan eta programekin bat etorriz. Gehienez 25 puntukoa.

b) Ekintzaren emaitzak (kutsatzaileak murriztea, pertsona onuradunak, beste zenbait ingurumen-inpaktu murriztea eta beste ingurumen arlo batzuen gaineko eragina, positiboa edo negatiboa): gehienez, 40 puntu.

c) Proiektuaren kalitate teknikoa eta ekonomiko-finantzarioa (eskaintza tekniko-ekonomiko xehatu bat egotea eta haren kalitatea, ekintzaren kostu-onura erlazioa, barneko koherentzia, proposatutako lan-metodologia, kalkuluaren metodologia barne, aurretiko diagnostikoa egotea, jarraipen-proposamena...): gehienez 35 puntu.

Zarata-mapak egiteko:

a) Udalerriko biztanle-kopurua, eta trantsizio akustikoko eremuak egotea edo ez: gehienez, 50 puntu.

b) Proposamenaren kalitate teknikoa (eskaintza ekonomiko xehatu bat egotea, barne-koherentzia, proposatutako metodologia, aurretiazko diagnostikoa eginda izatea...), eta proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa: gehienez, 25 puntu.

c) Udalerriek zonakatze akustikoa izatea: gehienez, 10 puntu.

d) Udalerriek aurretik zarata-mapak, azterlanak edo diagnostikoak eginda izatea; udalaren osoko bilkuran Tokiko 21 Agendaren Ekintza Plana onetsita izatea, edo Tokiko 21 Agendaren prozesuaren ebaluazio- eta jarraipen-txostena; edo Airearen Kalitatearen Ekintza Plana ezartzeko prozesua hasita izatea: gehienez, 10 puntu.

e) Zaratak herritarrei sortzen dizkien eragozpenei buruzko ebaluazioa sartuta izatea zarata-maparen barruan: gehienez, 5 puntu.

Klima-aldaketara egokitzeko azterlan, programa, proiektu eta bestelako jardunetarako:

a) Jardunaren izaera berritzaile eta estrategikoa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren estrategia, plan eta programekin bat etorriz.

Estrategikotzat hartuko dira klima-aldaketaren aurrean urrakorrak direla justifikatuta dauden kokaguneetan zein energia-kontsumo handiko eta eraginkortasun energetiko txikiko eraikinetan gauzatutako jardunak, bai eta klima-aldaketaren plan bat, egokitzeko plan bat edo klima-aldaketaren ordenantza bat zehaztu dituzten udalerrietan garatutako ekintzak ere. Gehienez 25 puntukoa.

b) Ekintzaren emaitzak (kutsatzaileak murriztea, pertsona onuradunak, beste zenbait ingurumen-inpaktu murriztea eta beste ingurumen arlo batzuen gaineko eragina, positiboa edo negatiboa): gehienez, 35 puntu.

c) Proiektuaren kalitate teknikoa eta ekonomiko-finantzarioa (eskaintza tekniko-ekonomiko xehatu bat egotea eta haren kalitatea, ekintzaren kostu/onura erlazioa, barneko koherentzia, proposatutako lan-metodologia, kalkuluaren metodologia barne, aurretiko diagnostikoa egotea, jarraipen-proposamena...): gehienez 40 puntu.

Ordainketa-modua:

a) Ordainketaren lehen aurrerakina, diru-laguntzaren zenbatekoaren % 20koa, diru-laguntza onartu ostean, 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

b) Ordainketaren bigarren aurrerakina, diru-laguntzaren % 20koa, 2015eko urriaren 31 baino lehen.

Bigarren ordainketa egin aurretik erakunde onuradunak diru-laguntzaren bigarren ordainketa agintzeko inprimakia behar bezala beteta igorri beharko du; aipatutako inprimakia Euskal Autonomia Erkidegoaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri. Diruz lagundutako jardunaren betetze-maila jasoko du aipatutako agiriak, eta egoitza elektronikoaren «Nire Kudeaketak» atalaren bidez igorriko da Ingurumen Sailburuordetzara: https://euskadi.net

c) Hirugarren ordainketa 2016ko ekitaldian, diru-laguntzaren % 60koa, ezarritako frogagiriak aurkeztu eta aztertu ondoren.

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


EAEko udalak

Eskakizunak:

  • Euskal autonomia-erkidegoko udaletxea izatea egiaztatzeko | Euskal autonomia-erkidegoko udaletxea izatea
  • Udaletako alkateek izendatuta beharko dute izan, diruz lagundu nahi den jarduera burutzeko

  • Erakunde eskatzaileak badu diruz lagundu gabeko gastua estaltzeko adinako gaitasun finantzarioa

Mankomunitateak

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Udaletako alkateek izendatuta beharko dute izan, diruz lagundu nahi den jarduera burutzeko

Eskualdeak edo beste toki-erakundeak

Eskakizunak:

  • Udaletako alkateek izendatuta beharko dute izan, diruz lagundu nahi den jarduera burutzeko

Toki-erakunde autonomoak

Eskakizunak:

  • Udaletako alkateek izendatuta beharko dute izan, diruz lagundu nahi den jarduera burutzeko

Tokiko garapen-agentziak

TRADUCIR -Entidades dedicadas fundamentalmente a las tareas de intermediación y de promoción y apoyo al desarrollo económico.

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Erakundea legez eratuta edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Udaletako alkateek izendatuta beharko dute izan, diruz lagundu nahi den jarduera burutzeko

Sozietate anonimoa

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea:

  • Merkataritza-sozietateak legez eratuta daudela edo dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Beraien kapital soziala titulartasun publikokoa izatea
  • Bazkide gehienak udalak izatea
  • Udaletako alkateek izendatuta beharko dute izan, diruz lagundu nahi den jarduera burutzeko

Erantzukizun mugatuko sozietatea

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Merkataritza-sozietateak legez eratuta daudela edo dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Udaletako alkateek izendatuta beharko dute izan, diruz lagundu nahi den jarduera burutzeko

  • Beraien kapital soziala titulartasun publikokoa izatea

Betekizun orokorrak

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua egiaztatzeko | Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriak akreditatzea

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriak akreditatzea

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Ingurumen Sailburuordetza > Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


IHOBE line 900 15 08 64

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1009401

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaera egiten duen entitatearen ezaugarriak eta burutu nahi den ekintza kontutan harturik, eskabide guztiekin batera, ezinbestez, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoan eskuragarri egongo dira inprimakien eta memorien ereduak:

  • Laguntza eskatzen den jardun-lerroari dagokion «aurrekontu»-inprimakia behar bezala beteta.
  • Laguntza eskatzen den jardun-lerroari dagokion jarduna azaltzen duen memoria.
  • Entitateko idazkariak emandako ziurtagiria, diru-laguntzaren xede den jarduna egitea onartzen duen erabakia jasotzen duena.

Eskualdeko erakundeei dagokionez, jarduna garatu beharreko udalek berau onartzeko hartutako erabakia ere aurkeztu beharko dute.

Udal-eraikinen etorkizuneko birgaikuntzan gauzatu beharreko ekintzen azterlan xehatuei buruzko atmosferaren gaineko ekintzei dagokienez, diru-laguntza eskatzen duten jarduna garatuko den eraikinaren ziurtagiri energetikoaren kopia ere erantsi beharko dute, bai eta udalaren idazkariak egindako ziurtagiri bat ere, eraikin horretan 2013ko ekitaldian guztira zenbat energia eta erregai kontsumitu diren jasotzen duena.

Eskatzaileek, borondatez eta puntuazio handiagoa lortze aldera, eskabideekin batera honako agiri haue aurkeztuko dute:

  • Proiektua, aurreproiektua eta/edo eskaintza teknikoa, jardunen xehetasuna eta faseen arabera banakatutako aurrekontu bat jasota.
  • Entitateko idazkariak emandako ziurtagiria, Airearen Kalitatearen Ekintza Plana edota klima-aldaketarekin zerikusia duen beste edozer plan, programa edo ordenantza ezartzeko prozesua hasteko udalaren osoko bilkuran hartutako erabakia jasotzen duena.
  • Zehaztutako balorazio-irizpide guzti-guztiak behar bezala aplikatzeko beharrezkotzat jotzen diren argibideak
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Eskatutako dokumentazioa aurkeztea


Bigarren ordainketa egin aurretik (diru-laguntzaren % 20koa) erakunde onuradunak (2015eko urriaren 31 baino lehen) "bigarren ordainketa agintzeko" inprimakia behar bezala beteta aurkeztu beharko du

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Entitate onuradunek jasotako diru-laguntza betearazi eta justifikatu beharko dute, 2016ko abenduaren 31 baino lehenago, salbu eta Eskolako Agenda 21eko proiektuen kasuan. Azken horiei dagokienez, proiektuaren amaierako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte bitarteko elektronikoz https://euskadi.net/nirekudeaketak webgunean:

  • Tokiko erakundearen idazkariak egindako ziurtagiria, diru-laguntzaren xedea eta helburua bete direla adierazten duena.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen laguntza eskatzen den jardun-lerroari dagozkion ekintzak azaltzen dituen memoria, haien ezaugarri nagusiak eta ingurumen arloko helburuen betetze-maila azalduta. Ingurumen-onurei dagokienez, a priori jarritako helburuak kontuan hartuta ingurumenaren gaineko eraginak eta presioak benetan zenbateraino gutxitu diren zehaztuko da, betiere Aginduan aipatzen den baldintza-pleguan adierazitakoaren arabera.
  • Diruz lagundutako jarduna garatzen den kokapenari dagokion lurzoruaren kalitatea deklaratzeko espedientea hasteko eskabidearen kopia.
  • Diruz lagundutako gastua benetan egin dela egiaztatzen duten ordainagiriak edo fakturak.
  • Diru-sarreren eta gastuen zerrenda, xede berarako beste diru-laguntza, laguntza edo diru-sarrerarik jaso diren zehaztuta, hala badagokio, eta, beharrezkoa bada, eskabidea aurkeztu den diru-laguntza programetan BEZa diruz lagun daitekeen ala ez adierazita.
  • Diruz lagundutako ekimenaren berri emateko egindako komunikazio- eta publizitate-ekintzei buruzko memoria deskriptiboa.
  • Proiektuan sortutako materialen kopia.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk