[HEDABIDEAK 2014 C] Zerbitzua eman ahal izateko beharrezkoak diren lizentzien jabe izanik, zati batean edo osorik euskaraz ari diren uhin bidezko irratiak
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Euskarazko hedabideak sendotu, eraginkortu, garatu eta normalizatzea
-
Pertsona juridiko pribatuak
Informazio xehatua
Ekakizunak:
- Legez eratuta egotea
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Zerga-betebeharrak egunean izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea
-
Enpresaburu indibiduala edo autonomoa
Informazio xehatua
Ekakizunak:
- Zerga-betebeharrak egunean izatea
- Ekonomia-jardueren epigrafe honetan inskribatuta egotea
- Pertsona fisikoaren identitatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea
-
Burutu nahi den egitasmoa egin ahal izateko jabetza intelektualari loturiko elementuen ustiapen-eskubideen jabea dela
Informazio xehatua
Betebehar hau egiaztatzeko ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea. Eskabidean dagokion zinpeko aitorpena markatu behar du.
- Eskatzaileak ez duela jaso Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak xede berberarekin 2014. urtean emandako diru-laguntzarik
- Hedabide orok gastu- eta sarrera-aurrekontu orekatua izan behar du eta gutxieneko finantzaketa-maila propioa.
-
Egitasmoaren baldintzak deialdian parte hartzeko
Informazio xehatua
- 2014ko urtarrilaren 1ean kalean izan behar du ezinbestean.
- Urte osoan zehar emititu behar dituzte euskarazko irrati-programak.
- Emisio-orduak: astean, gutxienez, 25 ordu euskaraz. Aurrerago aipaturiko emisio-orduen zenbaketa egiterako orduan ez da norberak aurretiaz emititutako programen birjartzeari dagokion ordu-kopurua kontuan hartuko, ezta musika hutsezko programei dagokiena ere. Era berean, ez dira inoren programa edo informazio-tartearen aldi bereko zein diferitutako emanaldiei dagozkien orduak kontuan hartuko.
- Eskatzailea ez dela onuradun izan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoa/Office Public de la Langue Basquek hizkuntza normalkuntzarako sinatutako hitzarmen markoaren baitan, 2014ko diru-laguntzen deialdian.
- Eskatzailea den entitate pribatuaren kapitala ez dela gehiena publikoa, eta haren fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-partaidetza ez dela nagusiki publikoa
-
Eskatzaileak adierazi beharko du beste administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatu batzuetatik Agindu honetan araututako diru-laguntzaren helburu bera duen laguntzarik eskatu duen eta eman dioten.
Informazio xehatua
Eskabidean dagokion erantzunkizunpeko aitorpena markatuko da.
- Beste diru-laguntzarik jaso ez den kasuetan, ez da beharrezkoa beste dokumentaziorik aurkeztea.
- Beste diru-iturririk badago edo eskatu bada, gainerako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharreko "aurrekontua" izeneko formularioan osatu beharko du informazioa.
- Eskatzailea ez dagoela, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta, horiek itzultzeko edo zigortzeko izapidetzen ari den prozeduraren batean.
-
Eskatzailea ez dela izan, estatu laguntza erregimenaren bidez, legez kanpoko eta bateraezinak diren diru-laguntza hauen onuradun: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR49/99 eta CR58/99); Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00) eta Bizkaia I, Bizkaia II eta Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00), eta onuraduna izan bada, jasotako diru-laguntza eta dagozkion interesak blokeatutako diru-kontu batera itzuli dituela
Informazio xehatua
Betebehar hau egiaztatzeko ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea. Eskabidean dagokion erantzunkizunpeko aitorpena markatu behar du.
- Zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekurik ez duela, eta ez dagoela sartuta laguntzak jasotzeko ezgaitzen duten legezko debekuetan. Era berean, ez duela inolako zigorrik sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera
Agindu honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketak gehienez ere hiru zatitan egingo dira:
a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren %65 ordainduko da, ebazpenaren berri jaso eta 10 eguneko epea igaro ondoren 2 hilabeteko epean.
b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, %25 ordainduko da, diru-laguntzaren xedea bete dela egiaztatu ondoren.
c) Gaienerako kopurua, hau da %10a, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren hilabeteko epean.
Bigarren eta hirugarren ordainketa, ordainketa bakarrean gauzatu ahal izango dira diru-laguntzaren justifikazioa bere osotasunean aurkeztu eta ontzat eman ondoren.
-
Eskabidea eta dokumentazioa eransteaAurkeztu beharreko dokumentuak
-
Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Jakinarazpenetarako datuak aldatzea
Espedientea ireki badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Eskaera zuzendu
Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, eskaeran atzera egin duzula pentsatuko da.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administraizoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90 eta 91garren artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egin
Ebazpena eman ondoren, uko egiteko aukera dago.
Uko eginez gero, babesten zaituzten eskubideak galtzen dira.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administraizoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90 eta 91garren artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Euskara Sustatzeko Zuzendaritza
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)
Aurkeztu beharreko dokumentuak