[Euskara gaztelaniazko hedabideetan (Agentziak)]  Internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentziak

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Argitaratze-data 2014/06/26
ERNE! Eskabideak egiteko azken eguna uztailaren 11 da
LABURPENA
Xedea

Nagusiki gaztelania darabilten paperean inprimatutako idatzizko egunkarien edizio digitaletan eta Internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan, euskararen erabilera areagotzea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona juridiko pribatuak Informazio xehatua
    Ekakizunak:
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea
    • Legez eratuta egotea
  • Enpresaburu indibiduala edo autonomoa Informazio xehatua
    Ekakizunak:
    • Zerga-betebeharrak egunean izatea
    • Pertsona fisikoaren identitatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea
    • Ekonomia-jardueren epigrafe honetan inskribatuta egotea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Hedabide orok gastu- eta sarrera-aurrekontu orekatua izan behar du eta gutxieneko finantzaketa-maila propioa.
  • Eskatzailea den entitate pribatuaren kapitala ez dela gehiena publikoa, eta haren fundazio-ondarea edota gobernnu- edo zuzendaritza-partaidetza ez dela nagusiki publikoa
  • Eskatzaileak ez duela jaso Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak xede berberarekin 2014. urtean emandako diru-laguntzarik
  • Eskatzailea ez dela onuradun izan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoa/Office Public de la Langue Basquek hizkuntza normalkuntzarako sinatutako hitzarmen markoaren baitan, 2014ko diru-laguntzen deialdian.
  • Egitasmoaren baldintzak deialdian parte hartzeko Informazio xehatua

    1.2.- B multzoari (Internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentziak) dagozkion baldintza bereziak:

    a) Gutxieneko kalitate-estandarrak bete behar dira (irudia, diseinua eta hizkuntzaren erabilerari… dagokionez).

    b) Egunero, gutxienez, 12 albiste berri zabaldu beharko dira, jarduera hori urte osoan gauzatuz.

    c) Google Analytics neurgailua eduki behar da, bisita eta bisitariak neurtzeko. Hori izango da onartuko den neurgailu bakarra. Entitate eskatzaileak Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari emango dio neurgailurako sarbidea.

    d) Euskaraz editatutako eguneroko 12 albiste berri horiek gainontzeko berriekin batera izango dira kokatuta dagokion webgunearen atalean, gune berezirik osatu gabe.

    2.- Egitasmo orok gastu- eta sarrera- aurrekontu orekatua izan behar du, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari egindako diru-eskabidea aintzat hartuta. Ondorioz, aurrekontu orekaturik ez duen egitasmoa kanpo utziko da.

    3.- Egitasmo orok gastu-aurrekontuaren %40ko gutxieneko finantzaketa-maila propioa izan behar du, ezinbestean.

  • Burutu nahi den egitasmoa egin ahal izateko jabetza intelektualari loturiko elementuen ustiapen-eskubideen jabea dela Informazio xehatua

    Betebehar hau egiaztatzeko ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea. Eskabidean dagokion erantzukizunpeko aitorpena markatu behar du.

  • Zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekurik ez duela, eta ez dagoela sartuta laguntzak jasotzeko ezgaitzen duten legezko debekuetan. Era berean, ez duela inolako zigorrik sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera
  • Eskatzailea ez dagoela, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta, horiek itzultzeko edo zigortzeko izapidetzen ari den prozeduraren batean.
  • Eskatzaileak adierazi behar du beste administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatu batzuetatik Agindu honetan araututako diru-laguntzaren helburu bera duen laguntzarik eskatu duen eta eman egin dioten. Informazio xehatua

    Eskabidean dagokion erantzukizunpeko aitorpena markatuko da.

    • Beste diru-laguntzarik jaso ez den kasuetan, ez da beharrezkoa beste dokumentaziorik aurkeztea.
    • Beste diru-iturririk badago edo eskatu bada, gainerako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharreko "aurrekontua" izeneko formularioan osatu beharko du informazioa.
Aurrekontuko zuzkidura
25.000 euro
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Agindu honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketak bi zatitan egingo dira:

a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren %65 ordainduko da, ebazpenaren berri jaso eta 10 egun naturaleko epean berariaz uko egin ezean 2 hilabeteko epean.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako %35a ordainduko da, diru-laguntzaren justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren hilabeteko epean.

 

ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Diru-laguntzaren berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide horiek ez dira beharrezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Euskara Sustatzeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
Ebazteko epea
Sei hilabetekoa, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak