[bek_2014] Profesionalak Espezializatzeko Bekak 2014
Jaurlaritzaren Lehendakaritza


Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko sei bekaren deialdia egitea.
-
Pertsona fisikoak
Informazio xehatua
Ekakizunak:
- Lehendik beka hauek edo Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako mota berdina edo antzeko bekarik lortu ez izana.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Nortasun egiaztatu.
- Administrazio-egoitza Euskal Autonomi Elkartean edukitzea bekak deitzen diren 2014ko urtarrilaren 1a baino lehen
- Lizentziatua izatea. Lehentasuna izango dute Zuzenbide, Ekonomia, Kazetaritza eta Soziologia arlokoek.
-
Heziketa eta lanbide-esperientzia egiaztatu
Informazio xehatua
Aurkeztutako eskabideak ondoko balorazio irizpideen arabera aztertu eta zerrendatuko dira:
- Ibilbide akademikoa: Dirulaguntza jasotzeko lehentasuna izango dute prestakuntza aldian dauden pertsonak (%30).
- Atzerriko hizkuntzen ahozko eta idatzizko ezagutza (%25).
- Informatika ezagupena (%10).
- Garapenerako Lankidetzaren arloan nazioarteko egungo egoera ezagutzea (%25).
- Euskararen ezagutza (%10).
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Informazio xehatua
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
a) Beka bakoitzarentzat 18.000 euro.
b) Bestalde, ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuko 3.d) artikuluan zehaztu prestakuntza gauzatzeko aurreikusitako zenbateko guztizkoa hauxe izango da: sei bekadunentzako 10.000 euro..
Beka esleitu ostean egingo da lehen ordainketa, aldez aurretik bekaduna onartu eta hartuta, eta bekaren zenbatekoren % 25ekoa izango da. Bigarren ordainketa, bekaren zenbatekoaren % 40 egiten duena, bekaz baliatzen hasten denetik lau hilabete pasatu ostean egingo da, eta, betiere, bekadunaren jarduerak garatzeari buruzko aldizkako txostena aurkeztuta aldez aurretik. Hirugarren ordainketa, bekaren zenbatekoaren % 25 egiten duena, bigarren ordainketa egin zenetik aurrerako sei hilabete pasatu ostean, eta, betiere, aldizkako txosten egokia aurkeztuta aldez aurretik. Azkena den laugarren ordainketa, bekaren zenbatekoaren % 10 egiten duena, honako hau aurkeztu eta onartu ostean egingo da: ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuko 3.a) artikuluan zehazten den lana edo azterlana.
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteaAurkeztu beharreko dokumentuak
-
Laguntza Onartzea
Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Eskaera zuzendu
Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula suposatuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu
- beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egin
Ebazpena eman ondoren, uko egiteko aukera dago. Uko eginez gero, babesten zaituzten eskubideak galtzen dira.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Jakinarazpenetarako datuak aldatzea
Espedientea ireki badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Epea luzatzea
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49. artikuluan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak
- Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
- Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia > Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zuzendaritza
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)
Aurkeztu beharreko dokumentuak
Garapanerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Bulegoan
Nafarroa Kalea, 2 (Tfno: 945018087)
01007 Vitoria - Gasteiz