[ATZERMASTER]  EAErako interesgarriak diren gaietan, 2014-2015 ikasturtean, atzerrian espezializazio-ikasketak egiteko bekak berritzeko deialdia.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

AGINDUA, 2014ko urriaren 28koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoarentzat interesgarriak diren gaietan, 2014-2015 ikasturtean, atzerrian espezializazio-ikasketak egiteko bekak berritzeko deia egiten da.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
Betekizunak eta merezimenduak
  • Beka lortu eta baliatu izana 2013-2014 ikasturtean. Informazio xehatua

    Lortu eta baliatu izana 2013ko maiatzaren 28ko Agindu bidez deitutako beka. Agindu hori Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarena izan zen, eta, haren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoarentzat interesgarriak diren gaietan, 2013-2014 ikasturtean, atzerrian espezializazio-ikasketak egiteko beketarako deia egin zen.

  • Masterraren iraupena bi urtekoa zela adierazi izana 2013-2014ko deialdiko eskabidean.
  • Masterraren lehen urtea 2013-2014 ikasturtean gaindituta edukitzea.
  • Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duten zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.
Aurrekontuko zuzkidura
147.586 (euro)
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Ordainketak hiru hilean behin egingo dira, hiruhilekoaren aurreko hilaren hasiera eta dagokion hiruhilekoaren lehen hilabetearen amaiera bitartean. Honakoak izango dira hiruhilekoak: 1.– urria-abendua, 2.– urtarrila-martxoa, 3.– apirila-ekaina, 4.– uztaila-iraila.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Zientzia Politikarako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da gehienez ere, deialdi-agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak