2014ko deialdia diru laguntzen ekintzaileei laguntzeko enpresa-ideia bat garatzeko
[APE_I_eusk]
Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ekintzaile izateko potentziala duten pertsonei 2014an emango zaizkien laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea, tokiko ekintzailetza-proiektuen esparruan enpresa-ideia bat sortzen, aztertzen eta egituratzen arduraldi esklusiboan jarduteko
-
Pertsona fisikoak
Informazio xehatua
Eskakizunak:
- Eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko | EAEn erroldatuta egotea eta benetan bizitzea.
- Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren nortasuna
- Langabeak izatea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
- Enpresa edo negozio berri bat edozein jarduera-arlotan garatzeko ideia bat izatea.
- Ekonomia-jardueren gaineko zergan eta langile autonomoen araubide berezian lehendik alta eman ez izana.
- Enpresa-ideia aztertzeko eta garatzeko zereginetan arduraldi esklusiboan jardutea
- Enpresa-ideia sortze eta garatze aldera deialdi honen kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek definitutako aholkularitza emateko eta laguntzeko jarduera guztietara bertaratzea.
- Helburu bererako beste laguntzarik ez jasotzea.
- Erakunde laguntzaile baimenduetako baten aholkularitza-prozesuan sartuta egotea.
-
Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Informazio xehatua
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
• 200.000 euro izango dira 18 urtetik gorako eta 25 urtetik beherako ekintzaile gazteei laguntzak emateko.
• 120.000 euro izango dira 25 urte eta gehiagoko ekintzaileei laguntzak emateko.
Sustatzaileei emango zaizkien laguntzen gehienezko zenbatekoak hauek dira:
• 2.000 euro, eskabidea aurkezteko unean sustatzaileak 18 urtetik gora eta 25 urtetik behera izanez gero.
• 1.500 euro, eskabidea aurkezteko unean sustatzaileak 25 urte edo gehiago izanez gero.
Erakunde laguntzaileek emandako zerbitzuak ez daude deialdi honetan finantzatuta.
Laguntzak onetsi ostean, Lanbidek baimendutako erakunde laguntzaileek onuradunei ordaintzeari ekingo diote.
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Europako Gizarte Funtsa (EGF)
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Onuradunak: pertsona ekintzaileak, negozio-ideia edo enpresa-proiektu bat dutenak, edozein jarduera-arlotan, eta proiektu hori aztertu eta garatu nahi dutenak, arduraldi esklusiboan, eta erakunde laguntzaile batek gainbegiratuta eta haren tutoretzapean, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak horretarako baimena aldez aurretik emanda.
Erakunde laguntzaileak (Betebeharrak):
- Eskualdeko Enplegu Planak egiteko eta egikaritzeko laguntzen deialdietan parte hartu izana. Deialdi horiek arautu ziren 2012ko maiatzaren 9ko Aginduaren bidez (EHAAn maiatzaren 23an argitaratua) eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2012ko uztailaren 26ko erabakiaren bidez (Lanbideren zuzendari nagusiaren ebazpena, EHAAn abuztuaren 29an argitaratua).
- 2 urteko esperientzia ekintzaileei laguntzeko jardueretan.
- Sustatzaileei laguntzeko langile egokiak eta nahikoak izatea.
Laguntzaile gisa jardun nahi duten erakundeek Lanbideri egin behar diote eskaera, deialdia argitaratu eta ondorengo 10 lanegunetan.
Entitate horiek eskaerak aurkezteko epea amaitzen denean, eskaera guztiak aztertuko dira, eta entitate laguntzaile izateko baimena emando zaie ezarritako baldintzak betetzen dituzte guztiei.
Deialdi honetan sustatzaileentzako laguntzak finantzatzeko esleitutako ekonomia-baliabideak nahikoa ez badira entitate laguntzaileek artatu nahi dituzten pertsona guztiengana iristeko, murriztu egingo da entitate laguntzaile bakoitzak artatuko duen pertsona-kopurua, eskatutakoaren proportzioan.
Deialdi honetan sustatzaileei aholkularitza eskaintzen entitate laguntzaile gisa jarduteko baimena emateko, eta deialdian ezarritako diru-laguntzak kudeatu eta ordaintzeko baimena emateko, dagokion lankidetza-hitzarmena sinatu beharko da; hitzarmen horretan zehaztuko dira baimenaren ezaugarriak.
Sustatzaileei lagundu eta tutoretza eskaintzeaz gain, ezarritako diru-laguntzak kudeatu eta ordaindu egingo dituzte entitate laguntzaileek, etorkizuneko sustatzaileek baldintzak betetzen dituzten egiaztatuko dute, eta, ondoren, Europako Funts Sozialean ziurtatzeko bete behar diren baldintzak betetzen direla justifikatuko dute Lanbide-EEZn.
Lanbide.net webgunean argitaratuko da zeintzuk diren deialdi honetan laguntzaile izango diren baimendutako entitateak eta entitate bakoitzak zenbat pertsona artatuko dituen.
Laguntzak eskatzen dituzten ekintzaileek 7 laneguneko epea dute, laguntzeko prozesua hasi eta hurrengo egunetik zenbatuta, eta prozesu horri 2014ko urriaren 31 baino lehenago ekin beharko zaio.
Eskabideak aurkeztu behar dira laguntzeko eta/edo tutoretzako zereginetan jarduteko Lanbidek baimendutako erakundeen (PDF, 112 KB) bidez soil-soilik. Erakunde horiek Lanbidera bidaliko dituzte eskabideak.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Epea luzatzea
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49. artikuluan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Dokumentazioa zuzentzea
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egitea
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako datuak aldatzea
Jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
Hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).
Aurkeztu beharreko dokumentuak
Enplegu Sustapena Lanbide – San Martzial
Harremanetarako telefonoak: 943596222 - 943596223 - 943596224 - 943596225
Helbide elektronikoa: lanbide.donostia2@lanbide.net