[2015_euskalgintza_c]  C multzoa: Euskararen familia bidezko transmisioa sendotzea helburu duten egitasmoak

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Argitaratze-data 2014/12/29
ERNE! Eskabideak egiteko epea urtarrilaren 7an hasi eta otsailaren 9an amaitzen da.
LABURPENA
Xedea

C multzoa: Euskararen familia bidezko transmisioa sendotzea helburu duten egitasmoak

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona juridiko pribatuak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Erakundeek legez eratuta daudela egiaztatu behar dute
    • Entitateek dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatu behar dute
    • Zerga-betebeharrak egunean izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

      Merkataritza-sozietate (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan, legezgo ordezkariak frogatu beharko du ordezkari gisa aritzeko behar besteko ordezkaritza-ahalordea duela.

  • Enpresaburu indibiduala edo autonomoa Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Zerga-betebeharrak egunean izatea
    • Pertsona fisikoaren identitatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Laguntza-mota honetan kanpoan utziko diren egitasmoak: Informazio xehatua

    a) Hiztunen artean euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin lotura zuzena ez duten ekintzak (hala nola, musika-emanaldiak, kantaldiak, dantzaldiak, bestelako ikuskizunak, herri kirolak, era guztietako jaialdiak, otorduak eta abar.).

    b) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren gainerako deialdietan leku propioa duten egitasmoak.

    c) Liburu-azoketan parte-hartzearekin eta estrategiekin zuzeneko lotura daukaten egitasmoak.

    d) Enpresa edo elkarteen ohiko jardunaren edota produktuen berri ematen duten argitalpenak, eta zuzenean euskararen erabileratik ez datozen gastuak.

    e) Hedabideen sustapenerako egitasmoak.

    f) Laguntza-mota honetan sarbiderik izan arren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak edota Sailari atxikita dauden sektore publikoko erakundeek 2015. urtean beste laguntza-mota batzuetatik diruz lagundutako egitasmoak.

    g) Araubide orokorretan zein berezikoetan erabiltzekoak izanik, ikasketa-plan edo curriculumarekin lotura zuzena edo zeharkakoa duten ikasmaterial inprimatu, ikus-entzunezko edo elektronikoak gauzatzeko asmoz aurreikusitako egitasmoak.

    h) Haur eta gazteen artean euskararen erabilera bultzatzea helburu duten egitasmo eta jarduerei dagokienez, eskola orduetan garatzen direnak.

    i) Literatura lanen zabalkundea egite aldera liburuen edizioa helburu duten egitasmoak, bai paperezko edizioak zein bestelako formatuetarako egiten diren bertsioak.

    j) Euskara ikasteko metodoak eta helduen euskalduntze alfabetatzearen eremuko jarduerak.

    k) Lan munduan euskararen sustapena edota garapena helburu duten egitasmoak.

    l) Ikerketak, itzulpenak eta urtekariak.

    m) Dantza, ikus-entzunezkoak, antzerkigintza... sustatzea helburu duten egitasmoak edota euskalgintzarekin lotura zuzena ez dutenak.

    n) Bi hizkuntza ofizialetan egindako argitalpenak.

    ñ) Webguneak sortzeko eta elikatzeko egitasmoak.

  • Egitasmo orok gastu- eta sarrera-aurrekontu orekatua izan behar du eta gutxieneko finantzaketa-maila propioa (aurrekontu osoaren %20).
  • Eskatzailea den entitate pribatuaren kapitala ezingo da gehiena publikoa izan, eta haren fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-partaidetza ez da nagusiki publikoa izango. Informazio xehatua

    Betebehar hau egiaztatzeko ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea eskabidean honen inguruko berariazko adierazpena dago eta.

  • Eskatzailea ez da onuradun izan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoa/Office Public de la Langue Basquek hizkuntza normalkuntzarako sinatutako hitzarmen markoaren baitan, 2015eko diru-laguntzen deialdian. Informazio xehatua

    Betebehar hau egiaztatzeko ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea eskabidean honen inguruko berariazko adierazpena dago eta.

  • Eskatzaileak ez du jaso Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak xede berberarekin 2015. urtean emandako diru-laguntzarik Informazio xehatua

    Betebehar hau egiaztatzeko ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea eskabidean honen inguruko berariazko adierazpena dago eta.

  • Burutu nahi den egitasmoa egin ahal izateko jabetza intelektualari loturiko elementuen ustiapen-eskubideen jabea da. Informazio xehatua

    Betebehar hau egiaztatzeko ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea eskabidean honen inguruko berariazko adierazpena dago eta.

  • Eskatzailea ez dago, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta, horiek itzultzeko edo zigortzeko izapidetzen ari den prozeduraren batean. Informazio xehatua

    Betebehar hau egiaztatzeko ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea. Eskabidean dagokion erantzukizunpeko aitorpena markatu behar du.

  • Zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekurik ez du, eta ez dago sartuta laguntzak jasotzeko ezgaitzen duten legezko debekuetan. Era berean, ez du inolako zigorrik sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera. Informazio xehatua

    Betebehar hau egiaztatzeko ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea. Eskabidean dagokion erantzukizunpeko aitorpena markatu behar du.

  • Eskatzaileak adierazi behar du beste administrazio publikoetatik Agindu honetan araututako diru-laguntzaren helburu bera duen laguntzarik eskatu duela eta, kasua balitz, eman egin diotela. Informazio xehatua

    Eskabidean dagokion erantzukizunpeko aitorpena markatuko da.

    • Beste diru-laguntzarik jaso ez den kasuetan, ez da beharrezkoa beste dokumentaziorik aurkeztea.
    • Beste diru-iturririk badago edo eskatu bada, gainerako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharreko "Egitasmoaren deskribapen teknikoa" inprimakian "aurrekontua" izeneko atalean osatu beharko du informazioa.
Aurrekontuko zuzkidura
31.000 euro
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Agindu honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketak bi zatitan egingo dira:

a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren %65 ordainduko da Agindu honen 18. artikuluan aipatzen den epea bukatu ondoren.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako %35a ordainduko da, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren, hilabeteko epean.

Deitzen duen erakundea
  • Eusko Jaurlaritza > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu behar duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Sei hilabetekoa, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA