Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Diru-laguntzak turismo, merkataritza eta kontsumo sektorearentzat

Diru-laguntzak turismo, merkataritza eta kontsumo sektorearentzat

Kontsultatu hemen Euskadiko erakundeek sektorearentzat eskainitako aurreko diru-laguntza guztiak

Ikusi aurreko diru-laguntzak ›

Ilustración sobre las ayudas

Seed Capital Bizkaia: Bizkaia Aurrera mikrokredituak

Bermerik, komisiorik eta interesik gabe mailegua, eta KOItik edo Elkargiren abalarekin jasotako beste edozer finantzaketarekin bateragarria.

Epea: 10M€-ko aurrekontua agortu arte
Erakundea: Bizkaiko Foru Aldundia
Beste diru-laguntza batzuekin bateragarria: Bai

Open Innovation BiOK

Bizkaian jarduera ekonomikoa handitzen eta enplegua sortzen lagunduko duten proiektu berrien garapena sustatzeko ekimena.

Epea: -
Erakundea: BEAZ
Beste diru-laguntza batzuekin bateragarria: Bai

PAE sarea-SLen sorkuntza bizkorra

Erantzukizun mugatuko sozietateak (SL) eratzen ditugu telematikoki Dokumentu Elektroniko Bakarraren bidez (DEB), erregistroan inskribatzeko egin behar diren izapide guztiak zerbitzu bakarrean bilduz, aukeratutako notariotzan hitzordua eman eta guzti.

Epea: -
Erakundea: BEAZ
Beste diru-laguntza batzuekin bateragarria: Bai

Bizkaia Mentoring Network

Enpresa-aholkularien eta startup-en arteko lankidetza errazten duen sare baten kudeaketa-zerbitzua, hazteko ahalmen handia duten proiektuak bizkortzeko.

Epea: -
Erakundea: BEAZ
Beste diru-laguntza batzuekin bateragarria: Bai

Arabako enpresetan kontratazioa sustatzeko laguntzak

Diru laguntza lehia araubideko erregimenean.

Epea: 2021/08/02
Erakundea: Arabako Foru Aldundia
Beste diru-laguntza batzuekin bateragarria: Bai

Alokairuaren ordainketarekin loturiko Bitartekotza Zerbitzuak

Helburua da bi aldeen adostasunezko, adiskidetasunezko eta aldeko itunak modu neutralean erraztea, jarduerak aurrera jarrai dezan laguntzeko.

Epea: --
Erakundea: Bilboko Udaletxea
Beste diru-laguntza batzuekin bateragarria: Bai

Enpresak sortzeko laguntza

Banakako laguntza Bilbon negozio berri bat sortu aurreko azterketa-prozesuan.

Epea: --
Erakundea: Bilbao Ekintza
Beste diru-laguntza batzuekin bateragarria: Bai

Lehiakortasuna, hazkundea eta garapena hobetzeko programa

Aholkularitza espezializatuko zerbitzua negozio-lerro berrien kudeaketa eta/edo merkaturatzea hobetzeko.

Epea: --
Erakundea: Bilbao Ekintza
Beste diru-laguntza batzuekin bateragarria: Bai

Alokairuen bitartekotza-zerbitzua

Zerbitzu honen helburua da, COVID-19aren krisia dela eta, Bilbaoko merkataritza- eta negozio-lokalen alokairuen ordainketan elkarren arteko akordioak adostea.

Epea: --
Erakundea: Bilbao Ekintza
Beste diru-laguntza batzuekin bateragarria: Bai

COVID Aholkularitza zerbitzua

Bilboko ETE eta saltokientzako aholkularitza espezializatuko zerbitzua. Aholkularitza-zerbitzuaren bitartez orientabideak eskaintzen zaizkie COVID-19ak eragindako gaur egungo egoera zailari aurre egiteko alderdi garrantzitsuei buruz, aukerak identifikatu ahal izateko.

Epea: --
Erakundea: Bilbao Ekintza
Beste diru-laguntza batzuekin bateragarria: Bai

Merkataritza eta ostalaritza sektorean sortutako inbertsioei aurre egiteko laguntzak

Deialdi honen xedea da Arabako merkataritza sektoreko irabazi-asmorik gabeko elkarteei, autonomoei eta enpresei laguntzea, COVID-19k sortutako inbertsioak estaltzeko, bai eta 2021eko ekitaldian merkataritzaren lehiakortasuna hobetuko duten beste inbertsio batzuk estaltzeko ere.

2021/4/16
Erakundea: ARABAKO FORU ALDUNDIA
Beste diru-laguntza batzuekin bateragarria: Bai

Enpresa Berritzaileak Sortzea

Bizkaian enpresa berritzaile berriak sortu eta abian jartzeko prozesua sustatzea

2021/4/23
Erakundea: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Beste diru-laguntza batzuekin bateragarria: Bai

2021eko Berrikuntza eta Inbertsio Aurreratua Sustatzeko 2i Planeko diru-laguntzen programa

Hainbat eratako proiektuak hartzeko diru-laguntzen programa: produktuaren berrikuntza, prozesuak hobetzen dituzten inbertsioak, merkatura hurbiltzeko hobekuntzak, antolakuntzaren berrikuntza, gauzen Internet …

2021/4/30
Erakundea: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Beste diru-laguntza batzuekin bateragarria: Bai

Bizkaia Bono Denda Bizkaiko Foru Aldundiak tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko bultzatutako bonuak dira.

Plazo: 2021/5/31
Entidad:BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Compatible con otras ayudas:BAI

Arabako turismo-sektoreko irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako aparteko laguntzak

Arabako turismo-sektoreko irabazi-asmorik gabeko elkarteei laguntzea, osasun-krisiak eragindako inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak egin ditzaten

Epea: 2021/4/16
Erakundea: ARABAKO FORU ALDUNDIA
Beste diru-laguntza batzuekin bateragarria: Bai

Arabako turismo-sektoreko ETEentzako eta autonomoentzako aparteko laguntzak.

Arabako turismo-sektoreko autonomoak eta enpresak babesteko eta haiei laguntza ekonomikoa emateko laguntzak, COVID-19ren hedapena geldiarazteko eta haien jarduera ahalik eta lasterren berrabiarazteko hartutako neurrien eragina minimizatzeko

Epea: 2021/4/16
Erakundea: ARABAKO FORU ALDUNDIA
Beste diru-laguntza batzuekin bateragarria: Bai

Arabako kuadrilla eta udaletan turismo-jarduerarako ezohiko laguntzak

Onestea COVID-19ak Arabako Lurralde Historikoko kuadrilletan eta udaletan 2021eko ekitaldian sortutako turismo jardueren gastuei aurre egiteko ezohiko laguntzen deialdia

Epea: 2021/4/23
Erakundea: ARABAKO FORU ALDUNDIA
Beste diru-laguntza batzuekin bateragarria: Bai

Onestea COVID-19ak turismo sektoreko ETE eta autonomoei eragindako inbertsioei aurre egiteko ezohiko laguntzen deialdia

Deialdi honen xedea da turismo sektoreko enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei laguntzea, norgehiagoka prozedura bidez dirulaguntzak emanez, osasun krisiarekin eraginez egin beharreko inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak egin ditzaten.

Epea: 2021/4/23
Erakundea: ARABAKO FORU ALDUNDIA
Beste diru-laguntza batzuekin bateragarria: Bai

Arabako kuadrilla eta udaletan 2021eko ekitaldian turismo-inbertsioak egiteko ezohiko laguntzen deialdia

Deialdiaren helburua da Arabako kuadrillei eta udalei laguntzea turismo-inbertsioetarako, bai osasun-krisiak eraginda, bai lehiakortasuna hobetzeko, norgehiagoka-araubideko diru-laguntzak emanez.

Epea: 2021/5/7
Erakundea: ARABAKO FORU ALDUNDIA
Beste diru-laguntza batzuekin bateragarria: Bai