Euskalegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2018-2019 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien diru-laguntzak

[PRIBAT]

Deskribapena


Xedea

Euskaltegi pribatuei eta autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2018/2019 ikasturteko (2018ko urria eta 2019ko iraila bitarteko) euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien diru-laguntzen baldintzak arautzea.

Aurrekontuko zuzkidura

20.925.500

Prestazio ekonomikoa

Horrelako laguntzetan emango diren diru-kopuruak HABEren aurrekontuetan horretarako dauden partiden konturakoak izango dira: 20.752.000 euro, beraz. Era honetan banatzen da kopuru hori:

a) 17.910.000 euro, 6.1 artikuluan zehaztu euskaltegien berezko ekimenezko aurrez-aurreko jarduera babesteko.

b.1) 365.000 euro, 6.2 artikuluan zehaztu autoikaskuntzarako zentroen bere ekimenezko autoikaskuntzako jarduera babesteko.

b.2) 955.000 euro, 6.3 artikuluan zehaztu euskaltegien bere ekimenezko autoikaskuntzako jarduera babesteko.

c.1) 662.000 euro, 6.4.1 artikuluan zehaztu herri langilez osatutako taldeak eskolatzen dituzten euskaltegietako jarduera babesteko.

d) 700.000 euro, 6.5 artikuluan zehaztu barnetegietako jarduera babesteko.

Azpi-atal batetik bestera dirua pasatu ahal izango da, batean soberakinik egonda, bestean eginiko eskariei erantzuteko behar adina diru ez balego. Horrelakoetan c.1) azpi-atalak lehentasuna izango du a) eta d) azpi-atalekiko, eta hauek b.1) eta b.2) azpi-atalekiko; soberakinak azpi-atal batetik bestera pasatzetik at geratzen da c.2) azpi-atala.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak jarraian azaltzen diren epe eta eran ordainduko dira:

a) Ikasturte osoko diru-laguntzen Ebazpena ematen den momentuan erabakitakoaren % 29,80 ordainduko da.

b) 2019ko martxotik aurrera, 2018ko urritik aurrerako gastuen bitartez lehen ordainketan jasotako diru-laguntza osoa egoki zuritu ondoren, ikasturte osoko Ebazpenean ezarritako zenbatekoaren % 57,20 ordainduko da.

c) Ikasturte osoko Ebazpenean eta ikasturte erdikoan erabakitako gainerako diru-laguntza, bakoitzari dagokiona eta, hala behar denetan, HABEren zuzendariak egingo duen kitapen-ebazpenaren araberakoa, onuradunak bere jardun osoa ondo zuritu eta agiriak bidali ondoren, ordainduko da.

Nori dago zuzenduta


Euskaltegiak edo hizkuntza-trebakuntzako ikastetxeak

Deialdi honen bitartez banatuko diren laguntzen onuradun izan daitezke euskaltegi pribatuak eta autoikaskuntzarako zentro homologatuak, betiere ondoren zehazten diren baldintzak eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta DLOren 13. artikuluan jasotakoak betetzen badituzte.

 

Eskakizunak:

  • Baldintza orokorrak

  • Baldintza akademikoak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6º
20018 DONOSTIA
Teléfono: 943 022600
Fax: 943 022601

Kodea

1045503

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  • eskabidea bete,
  • dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  • eskabidea sinatu,
  • bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

2018ko abenduaren 20 baino lehen jakinaraziko da.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Zuriketa


Agiri horiek aurkezteko epeak honako hauek izango dira:

a) 2019ko otsailaren 15a, ikasturteko lehen ordainketan jasotako diru-laguntza zuritzeko behar besteko gastuen zuri-agiriak aurkezteko.

b) 2019ko urriaren 11a, gainerako diru-laguntza zuritzeko behar besteko gastuen zuri-agiriak eta 11. artikuluko 2. eta 3. puntuetan eskatutakoa aurkezteko: ikasturtean izandako sarrera eta gastu guztien balantzea eta 2018-2019 ikasturteko Memoria.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk