Bake, bizikidetza eta giza eskubideen arloan proiektuak garatzen dituzten erakunde eta gizarte-mugimenduei laguntzak, 2016 urterako

Jaurlaritzaren Lehendakaritza

LABURPENA
Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek eta gizarte-mugimenduek bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan garatzen dituzten programak eta ekimenak laguntzeko bideratutako diru-laguntzen 2016ko deialdia iragartzea, norgehiagoka-araubidearen arabera.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Elkarteak Informazio xehatua

    Honako pertsona juridiko hauek dira agindu honetan bildutako laguntzak eska ditzaketenak: legez eratutako pertsona juridiko pribatu eta irabazi-asmorik gabekoak, baldin eta beren estatutuetan jasotakoaren arabera, haien helburua bakea eta giza eskubideak lortzea bada, eta helburu hori lortzeko prozedurak baketsuak eta demokratikoak badira.

    Eskakizunak:
    • Legez eratuta egotea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko

Aurrekontuko zuzkidura
600.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa

Balorazio- eta hautaketa-irizpideak.

Diru-laguntzak lehiaketa bidez eman edo ukatuko dira, eta baloratzeko eta hautatzeko irizpide

hauek hartuko dira kontuan:

.Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, erakundeak antolatzeko duen gaitasuna

eta egitura aintzat hartuta. 20 puntu, gehienez.

Erakundearen kudeaketa-gaitasuna, proiektuari dagokionez. 15 puntu, gehienez.

Proiektuaren aurrekontua argia eta egokia izatea. 15 puntu, gehienez.

Proiektuaren potentzial estrategikoa eta haren egokitasuna edo gizarte-interesa. 20 puntu,

gehienez.

Erakunde eskatzailearen ibilbidea. 10 puntu, gehienez.

Genero-ikuspegiaren trataera, garatu beharreko proiektuetan. 10 puntu, gehienez.

Proiektua hainbat erakunderen artean gauzatzea edo beste administrazio publikoren bat ere

proiektuan sartuta egotea. 10 puntu, gehienez.

Gehienez ere 100 puntu eman ahalko dira.

Diru-laguntza jasotzeko gutxienez 45 puntu lortu beharko dira.

Ordainketa-modua:

Laguntza emateko ebazpena jakinarazi ostean ordainduko da diru-laguntzaren zenbatekoaren % 75 eta gainerako % 25a, 2017 urtean, martxoaren 31 baino lehen, diru-laguntza Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzari justifikatu ondoren.

 

Deitzen duen erakundea
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza / Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia > Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza / Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia > Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Sei hilabete,urteko deialdia argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Lehendakaritza · Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkartiza Nagusia
Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza

Navarra kalea, 2
01007 Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava)

 

 

 

Kodea
0093703