Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: 16/2015 Dekretua, otsailaren 17koa, Barakaldoko Bulego Judizialari dagozkion Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak onartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 87
- Hurrenkera-zk.: 2071
- Xedapen-zk.: 16
- Xedapen-data: 2015/02/17
- Argitaratze-data: 2015/05/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: EAEko udalak; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Jarraian zehaztutako dekretuan era horretako hutsak atzeman dira: 16/2015 Dekretua, otsailaren 17koa, Barakaldoko Bulego Judizialari dagozkion Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostu-zerrendak onartzeko dena. Dekretu hori 2015eko otsailaren 20ko 35. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen. Hori horrela, dagokien zuzenketa egiten da hemen:
(Ikus .PDF)