Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 389/2024 Dekretua, azaroaren 26koa, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 42
  • Hurrenkera-zk.: 980
  • Xedapen-zk.: 389
  • Xedapen-data: 2024/11/26
  • Argitaratze-data: 2025/03/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 389/2024 Dekretuan, 2024ko abenduaren 3an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua (235. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2024/5521 (25/16) orrialdean, 11.2.4 artikuluan,

hau dio:

  1. Lege-gordailuaren eta ISBNaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkion egitekoak betetzea.

Baina hau esan behar du:

  1. Lege-gordailuaren eta ISSNaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkion egitekoak betetzea.

2024/5521 (25/17) orrialdean, 11.2.6 artikuluan, hau ezabatu behar da:

  1. Lege-gordailuaren eta ISBNaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkion egitekoak betetzea.

2024/5521 (25/20) orrialdean, 13. artikuluan,

hau dio:

  1. Euskararen Aholku Batzordea, urriaren 16ko 176/2007 Dekretuan xedatutakoarekin bat, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari atxikita dago.

Baina hau esan behar du:

  1. Euskararen Aholku Batzordea, uztailaren 28ko 99/2020 Dekretuan xedatutakoarekin bat, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari atxikita dago.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.