Arautegia
Inprimatu69/2025 DEKRETUA, martxoaren 25ekoa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa, hizkuntza-irakaskuntzak, arte-irakaskuntzak, musika-irakaskuntzak, kirol-irakaskuntzak, Urrutiko Hezkuntza eta Helduen Hezkuntza ematen duten Hezkuntza Saileko ikastetxe publikoetako lanpostuen zerrenda onartzen duena; irakaskuntza horiei dagozkien irakasle lan-kontratudunentzat eta irakasleen kidegoetako funtzionarioentzat daude gordeta lanpostu horiek.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 70
- Hurrenkera-zk.: 1594
- Xedapen-zk.: 69
- Xedapen-data: 2025/03/25
- Argitaratze-data: 2025/04/10
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
- KULTURA ETA KIROLAK
- KIROLA
- LAGUNTZAILEAK
- ONARPENA
- BESTELAKO XEDAPENAK
- HEZKUNTZA
- BIGARREN HEZKUNTZA
- HHI: HELDUEN HEZKUNTZA
- IKASTEGI PUBLIKOAK
- HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZAK
- URRUTIKO IRAKASKUNTZA
- LH: LANBIDE HEZIKETA
- ARTE-IKASKETAK
- BATXILERGOA
- MUSIKA-IRAKASKUNTZA
- LANGILEAK
- FUNTZIONARIO PUBLIKOAK
- IRAKASLEAK
- LZ: LANPOSTUEN ZERRENDA
- FUNTZIO PUBLIKOA
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoen otsailaren 19ko 2/1993 Legearen II. tituluko I. kapitulua irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketari buruzkoa da, eta bertan jasotzen da lanpostu-zerrenden figura, lanpostu-zerrendak prestatzeko zaindu behar diren prozedura-bideak zehazten direlarik.
Ildo horretan, aipatutako legearen 5. artikuluak xedatzen du lanpostu-zerrendek beti izan beharko dutela gutxieneko eduki hau: izena; ikastetxea; ikuskaritza teknikoko zerbitzua edo ikerketa eta irakaskuntzari laguntzeko zerbitzua eta, hala badagokio, hezkuntza-administrazioaren lurralde-eremua; lanpostua betetzeko beharrezko diren baldintzak, eta horien artean, nahitaez, esleitutako hizkuntza-eskakizuna eta, hala badagokio, derrigortasun-data; lanpostu bakoitzari zein talde, kidego, eskala edo lan-kategoria dagokion; eta, azkenik, funtzionarioentzat gordetako lanpostuei dagokienez, berariazko osagarria eta lanpostuak betetzeko sistema.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoen Legearen 4. artikuluko l) apartatuak, bat etorriz 5. artikuluko 1) apartatuarekin 4/2023 Legegintzako Dekretua, irailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoen Legearen testu bategina onartzen duena, Jaurlaritzari ematen dio lanpostu-zerrendak onartzeko eskumena, eta Hezkuntza Sailarentzat gordetzen du irakasleen lanpostu-zerrendak proposatzeko eskumena.
Lanpostu-zerrenda etengabe eguneratu behar da, hain justu ere ikasturte aldaketa dela-eta ikastetxeetan sortutako egoera berriei egokitzeko. Hortaz, 2024-2025 ikasturteari dagokion eguneraketa ezarri behar da.
Lanpostu-zerrenda hau prestatzeko, hauek bete dira: urtarrilaren 18ko 6/2000 Dekretuan eta uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuan ezarritako hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak ezartzeko irizpideak (6/2000 Dekretuaren bidez martxoaren 9ko 47/1993 Dekretua aldatu zen).
Horren ondorioz, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Eskola Kontseiluari entzunda eta Gobernu Kontseiluak 2025eko martxoaren 25ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau
Eranskinetan jasotako lanpostuek esleiturik dute berariazko osagarria, eta jarraian zehaztu da, urteko osoko zenbatekoetan. Zenbateko horiek hilekoetan banatuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko 2024. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 21/2023 Legearen 19. artikuluan arautzen den bezala.
BOG: Berariazko osagarria, guztira.
BOO: Berariazko osagarri orokorra.
DBO: Dedikazio bereziaren osagaia, bigarren eta hirugarren mailetako kapitalizazioetatik datorrena.
(Ikus .PDF)
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Dedikazio bereziko osagaiaren lehenengo gradua egiaztatzen dutenek, gorago zehaztutako zenbatekoen osagarri gisa, 1.296,40 euro jasoko dituzte urteko.
Dedikazio bereziko osagaiaren laugarren gradua egiaztatzen duten karrerako funtzionario diren irakasleek 773,22 euro jasoko dituzte urteko, eta, dedikazio bereziko osagaiaren bosgarren gradua egiaztatzen dutenek, aldiz, 640,92 euro urteko, betiere goragoko paragrafoetan zehaztutako zenbatekoen osagarri gisa.
Lehenengo Xedapen Gehigarrian zehaztu den bezala banatuko dira aipatutako zenbatekoak, hileka.
HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Irakaskuntza-karrera profesionalaren gaineko negoziazioa gertatu arte, indarrean dirau Bigarren Hezkuntzako araubide orokorreko irakaskuntzetan, Lanbide Heziketako heziketa-zikloetako ikastetxeetan eta Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan Bigarren Hezkuntzako langileek egindako tutoretza-egitekoak ordaintzeko pizgarri ekonomiko osagarriak, eta urteko 955,36 euro jasotzeko eskubidea sortuko du, lehenengo xedapen gehigarrian zehazten den bezala banatuta, hileka.
LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Zuzendaritzako egitekoak egiteak berekin dakar honako honetan ezarritako ordainsariak jasotzeko eskubidea: 177/1990 Dekretua, ekainaren 26koa, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren zerbitzupeko unibertsitatekoez besteko irakasle funtzionarien ordainketei buruzkoa. Unibertsitateaz kanpoko irakasle publikoen lan-baldintzak arautzeko akordioaren barruan eguneratuko dira ordainsari horiek, hain justu ere beherago zehaztutako urteko zenbatekoetan, betiere lehenengo xedapen gehigarrian zehazten den bezala banatuta, hileka.
Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegoa.
Hizkuntza-eskola ofizialetako katedradunen kidegoa.
Musika eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa.
Arte Plastiko eta Diseinuko katedradunen kidegoa.
(Ikus .PDF)
Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa.
(Ikus .PDF)
Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa.
Irakaskuntza Ertaineko institutu teknikoetako irakasleen kidegoa.
(Ikus .PDF)
Hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoa.
(Ikus .PDF)
Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoa.
Arte Plastiko eta Diseinuko irakasleen kidegoa.
(Ikus .PDF)
Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan zuzendaritza-karguak betetzen dituzten maisu-maistrak.
(Ikus .PDF)
Xedapen gehigarri honetan xedatutakoa aplikatzeko, ikastetxe guztietan Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan, Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Lanbide Heziketako ikastetxe integratuetan izan ezik honela zehaztuko da ikastetxeko ikasle-kopurua: zenbat ikasle matrikulatu diren ikastetxean erregimen ofizial, presentzial eta osoko eskaintzan irakasten diren irakaskuntza arautuetan.
Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuan, ikastetxe horretan urrutiko irakaskuntza ofizialetan matrikulatutako pertsonak zenbatuko dira.
Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen kasuan, hasierako prestakuntzan matrikulatutako ikasle-kopuruaren eta enplegurako prestakuntzako ikasle-kopuruaren batura hartuko da kontuan. Azken kasu horretan, ohiko ikasturtearen iraupenari dagokionez enplegurako prestakuntza-ikastaroek aurreikusita duten iraupenaren arabera haztatuko da ikasle-kopurua.
Helduen Hezkuntzako ikastetxeetan, horrela kalkulatuko da ikastetxeko gela-kopurua: irakaskuntza arautuetako ikasturtearen hasierako matrikula-datuetan ageri diren taldeak bider 1,6ko indize zuzentzailea.
Pertsona berak bi kargu baditu, zenbateko altueneko kargua soilik ordainduko zaio. Halaber, baldin eta, zerbitzuaren beharrizanak eraginda, pertsona berari esleitzen bazaizkio zuzendaritza-kargu bat edo kargu akademiko bat eta talde baten tutore-egitekoak, zenbateko altueneko kargua soilik ordainduko zaio kasu bakoitzean: edo karguari dagokion osagarria, edo tutore-egitekoak edo zikloko koordinatzaile-egitekoak ordaintzeko pizgarri ekonomiko osagarria.
BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Derrigortasun-datarik gabeak edo derrigortasun-data igarota dutenak izan daitezke 1. hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak, eta derrigortasun-data igarota dute 2. hizkuntza-eskakizuna duten lanpostu guztiek, dekretu honetako eranskinetan jasotako zerrendetan zehazten denez.
SEIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetan lanposturen bat betetzen duten maisu-maistren lanpostu-mailako osagarria 2.395,4 eurotan gehituko da urteko, Bigarren Hezkuntzako irakasleen lanpostu-mailako osagarriaren zenbatekoarekin berdintzekotan.
ZAZPIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Lekualdatze-lehiaketa erabiliko da dekretu honetako eranskinetan jasotako zerrendetan agertzen diren lanpostuak betetzeko. Hala ere, berezitzat jotako lanpostuak, esleituta dituzten eginkizunen izaeratik eratorritako ezagutza edo trebetasun espezifikoak baloratu behar direnean, berariazko lehiaketa bidez beteko dira. Halaber, «Dantzerti» Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolako lanpostuak 1364/2010 Errege Dekretuaren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera beteko dira 1364/2010 Errege Dekretua, urriaren 29koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan bildutako irakasle kidegoetako funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketak eta haiek bete beharreko lanpostuen beste hornikuntza-prozedura batzuk arautzen dituena.
ZORTZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Atzerriko hizkuntzan eman behar diren espezialitateetako lanpostuetara sartzeko eta horietan jarduteko, espezialitate egokia izateaz gain, 73/2012 Dekretuko 2. artikuluan ezarritako titulu, gaikuntza edo ziurtagiri bat izan beharko da 73/2012 Dekretua, maiatzaren 15ekoa, atzerriko hizkuntzen titulu eta ziurtagiriei buruzkoa Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan irakasgaiak edo irakats-arloak atzerriko hizkuntzetan emateko hizkuntza-gaitasunaren betekizunak ezartzen dituena.
BEDERATZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
«Hizkuntza Indartzeko irakasleen» lanpostuetara sartzeko eta horietan jarduteko, espezialitate hauetakoren bat izan beharko da:
Gaztelania eta Literatura.
Euskara eta Literatura.
Geografia eta Historia.
Latina.
Grekoa.
Ingelesa.
Frantsesa.
Alemana.
Filosofia.
«Kultura klasikoko» lanpostuetara sartzeko eta horietan jarduteko, espezialitate hauetakoren bat izan beharko da:
Latina.
Grekoa.
«Curriculum-aniztasuna: Zientzia eta Teknologia esparruko» lanpostuetara sartzeko eta horietan jarduteko, espezialitate hauetakoren bat izan beharko da:
Biologia eta Geologia.
Fisika eta Kimika.
Matematika.
Teknologia.
«Curriculum-aniztasuna: Hizkuntza eta Gizarte esparruko» lanpostuetara sartzeko eta horietan jarduteko, espezialitate hauetakoren bat izan beharko da:
Gaztelania eta Literatura.
Euskara eta Literatura.
Geografia eta Historia.
Latina.
Grekoa.
Ingelesa.
Frantsesa.
Alemana.
«Helduen Hezkuntzako ikastetxeetako Zientzia eta Teknologia esparruko» lanpostuetara sartzeko eta horietan jarduteko, espezialitate hauetakoren bat izan beharko da:
Biologia eta Geologia.
Fisika eta Kimika.
Matematika.
Teknologia.
«Helduen Hezkuntzako ikastetxeetako Gizarte esparruko» lanpostuetara sartzeko eta horietan jarduteko, espezialitate hauetakoren bat izan beharko da gutxienez:
Geografia eta Historia.
Balio zibiko eta etikoetako heziketa.
«Helduen Hezkuntzako ikastetxeetako Ingeleseko Komunikazio esparruko» lanpostuetara sartzeko eta horietan jarduteko, Ingeleseko espezialitatea izan beharko da.
«Helduen Hezkuntzako ikastetxeetako Frantseseko Komunikazio esparruko» lanpostuetara sartzeko eta horietan jarduteko, Frantseseko espezialitatea izan beharko da.
«Helduen Hezkuntzako ikastetxeetako Gaztelaniako Komunikazio esparruko» lanpostuetara sartzeko eta horietan jarduteko, Gaztelania eta Literaturako espezialitatea izan beharko da.
«Helduen Hezkuntzako ikastetxeetako Euskarako Komunikazio esparruko» lanpostuetara sartzeko eta horietan jarduteko, Euskara eta Literaturako espezialitatea izan beharko da.
HAMARGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Dekretu honetan ezarri diren lanpostuetara sartzeko eta horietan jarduteko, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluan aipatzen den ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko martxoaren 25ean.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)