Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Arautegia

Inprimatu

47/2026 DEKRETUA, martxoaren 24koa, zeinaren bidez azaroaren 20a «Trans Memoriaren Eguna» ofizialki izendatzen baita, EAEn.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 64
  • Hurrenkera-zk.: 1487
  • Xedapen-zk.: 47
  • Xedapen-data: 2026/03/24
  • Argitaratze-data: 2026/04/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: Gizarte gaiak

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 9.2 artikuluari jarraikiz, euskal aginte publikoek herritarren oinarrizko eskubideen eta betebeharren erabilera egokia zaindu eta bermatuko dute, gizabanakoen eta gizataldeen askatasuna eta berdintasuna zinezkoak eta benetakoak izan daitezen baldintzak eragitera eta oztopoak desagerraraztera bideratutako neurri oro hartuko dute, eta herritar guztien partaidetza bideratuko dute EAEko politika-, ekonomia-, kultura- eta gizarte-bizitzan.

Bestalde, Pertsona transak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko otsailaren 15eko 4/2024 Legeak trans pertsonen memoriari eskaintzen dio 6. artikulua. Horren bidez, EAEko administrazio publikoei memoria hori berreskuratu eta zabaltzeko zeregina esleitzen die, bai eta trans pertsonak oroitzeko egun bat ezartzeko eta aitortza eta oroimenerako guneak sortzeko aukera ere, toki-administrazioekin koordinatuta eta pertsona transen alde lan egiten duten elkarte eta erakundeekin elkarlanean.

Ondorioz, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren proposamenez, eta 2026ko martxoaren 24ko Gobernu Kontseiluak proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

Azaroaren 20a «Trans Memoriaren Eguna» ofizialki izendatzen da, EAEn.

Bi eginkizun hauek dagozkio askatasun afektibo-sexualaren esparruan pertsonen aniztasuna kudeatzeko eta benetako eta zinezko berdintasuna sustatzeko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari:

  1. Egun hori behar bezala konmemoratzen dela zaintzea, hauek eginda:

    1. Egun horren zabalkundea eta ezagutza bermatzeko jarduketak eta ekimenak sustatuta eta eginda, eta

    2. Egun hori iradoki duten xedeak beteta.

  2. Egun horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako administrazio publikoen eta trans pertsonen defentsan diharduten elkarteen eta erakundeen parte-hartzea sustatzea.

    AZKEN XEDAPEN BAKARRA. Efikazia.

    Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteizen, 2026ko martxoaren 24an.

    Lehendakaria,

    IMANOL PRADALES GIL.

    Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,

    NEREA MELGOSA VEGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik