Arautegia

Inprimatu

39/2022 DEKRETUA, martxoaren 29koa, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 76
  • Hurrenkera-zk.: 1697
  • Xedapen-zk.: 39
  • Xedapen-data: 2022/03/29
  • Argitaratze-data: 2022/04/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak zenbait egiteko eta jardun-arlo esleitzen dizkio Hezkuntza Sailari 10. artikuluan.

Horren ondorioz, otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuak Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen.

Hezkuntza Sailari esleitutako egiteko eta jardun-arlo batzuen segurtasun juridikoaren mesedetan, dekretu honen bidez 71/2021 Dekretua zuzendu nahi da, arlo hauen gaineko eskumenak Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzaren esku uzteko: unibertsitatez kanpoko titulazioen kudeaketa, atzerriko ikasketen homologazioen kudeaketa, eta dokumentu akademikoen sinaduren aitorpena, ondoren legeztatuak izan daitezen. Orain arte, egiteko horiek beste zuzendaritza bati atxikita zeuden, arau bidez.

Horrenbestez, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko martxoaren 29an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau

Beste letra bat gehitzen zaio 16.1 artikuluari, q) letra, honako testu honekin:

  1. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzetako titulu akademikoak eta profesionalak jaulkitzea, unibertsitatez kanpoko atzerriko ikasketak homologatzea, dokumentu akademikoen sinadurak aitortzea ondoren legeztatuak izan daitezen, eta EAEko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzetako tituluak eta homologazio-egiaztagiriak erregistratzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko martxoaren 29an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.