Arautegia

Inprimatu

242/2017 DEKRETUA, urriaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko titularra eta ordezkoa kargugabetzen eta izendatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila; Ogasun eta Ekonomia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 214
  • Hurrenkera-zk.: 5359
  • Xedapen-zk.: 242
  • Xedapen-data: 2017/10/31
  • Argitaratze-data: 2017/11/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legearen zortzigarren xedapen gehigarriak Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa sortu zuen.

Xedapen horren 9.a) atalean xedatutakoarekin bat etorriz, titularraren izendapena Eusko Jaurlaritzak egingo du, Ekonomia eta Ogasun Saileko eta Justizia eta Herri Administrazio Saileko titularrek elkarrekin eta modu arrazoituan proposatuta, Gobernu Kontseiluan erabakitako dekretu baten bitartez.

Era berean, zortzigarren xedapen gehigarriaren 11. atalak aurreikusitakoaren arabera, organoko titularra izendatzeko egintza, berean, haren ordezkoa izendatuko da, hau da, eginkizunak aldi baterako bere gain hartuko dituen eta eskakizun berberak betetzen dituen pertsona edo pertsonak, titularrik ez dagonerako edota kanpoan edo gaixorik dagonerako.

Halaber, 9.b) atalak xedatzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko titularraren agintaldia sei urtekoa izango da, karguaz jabetzen den egunetik hasita. Izendapena argitaratu ondoren jabetuko da karguaz.

Adierazitakoa oinarri hartuta, Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko titularra izendatzen duen maiatzaren 31ko 103/2011 Dekretuaren bidez, Jose Antonio Ausín Unzurrunzaga jauna izendatu zen organo horretako titular, eta Francisco Javier Elola del Río jauna, haren ordezko. Dekretu hori 2011ko ekainaren 3an argitaratu zen, eta biharamunean jabetu zen karguaz izendatua. Hortaz, haren agintaldia bukatuta dago, 9.b) atalean ezarritakoari jarraituz.

Zortzigarren xedapen gehigarriaren 10. atalak ezartzen duenez, Gobernu Kontseiluak erabakitako dekretu bidez gauzatuko da agintaldiaren bukaeragatiko kargu-uztea edo -galtzea, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Horren ondorioz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko urriaren 31n egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau