Arautegia
Inprimatu242/2016 DEKRETUA, abenduaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Batzordean duen kide bat kargutik kendu eta berria izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 243
- Hurrenkera-zk.: 5504
- Xedapen-zk.: 242
- Xedapen-data: 2016/12/20
- Argitaratze-data: 2016/12/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia; Sailak
Testu legala
Energiaren Euskal Erakundea eratzeko azaroaren 24ko 9/1982 Legearen 8. eta 9. artikuluetan xedatuta dagoenez, Zuzendaritza Batzordean lehendakaria eta erakundearen menpeko sozietateetako lehendakariak ez ezik, bost kontseilari ere izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioren ordezkari jardungo dutenak. Gainera, beste kide batzuk ere izango ditu batzordeak, energia edo industriaren eremuan izen ona duten pertsonen artean izendatuak.
Lege hori oinarri hartuta, martxoaren 12ko 177/2013 Dekretuaren eta ekainaren 7ko 131/2015 Dekretuaren bitartez, partez berritu ziren, azkenengoz, Euskal Autonomia Erkidegoak Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Batzordean dituen kideak. Hala ere, momentu honetan eta Euskal Energiaren Erakundearen Zuzendaritza Kontseilua partez berrituko denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkarietako bat kargutik kendu eta haren ordez beste bat izendatu behar da.
Ondorioz, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2016ko abenduaren 20an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak kargu uzteari dagokionez, eta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izendapenari dagokionez.
Vitoria-Gasteizen, 2016ko abenduaren 20an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 36/2025 DEKRETUA, otsailaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza Kontseiluan dituen zenbait kide kargutik kendu eta berriak izendatzeko dena.
- Ikus: 177/2013 DEKRETUA, martxoaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Batzordean dituen kideak kargutik kendu eta berriak izendatzeko dena.