Arautegia
Inprimatu239/2020 DEKRETUA, urriaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoak Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan dituen batzarkideak kendu eta izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 216
- Hurrenkera-zk.: 4607
- Xedapen-zk.: 239
- Xedapen-data: 2020/10/27
- Argitaratze-data: 2020/11/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: EAEko udalak; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia
Testu legala
Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren atariko tituluaren II. kapituluan daude araututa interes orokorrekoen artean sailkatutako portuak. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Bilboko eta Pasaiako portuak sartzen dira interes orokorrekoen artean.
Estatuaren lurralde-antolaketa ikusita, eta bere lurraldean dauden interes orokorreko portuek autonomia-erkidegoetan duten eragin ekonomiko eta soziala kontuan hartuta, aipatutako Legegintzako Errege Dekretuak behar diren neurriak ezartzen ditu autonomia-erkidegoek portuko agintaritzen antolaketa-egituran partaidetza handiagoa izan dezaten. Izan ere, agintaritza-egitura horiek portuak artezten dituzten organo publikoak dira.
Zehazki, Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.1 eta 30.2 artikuluetan ezarritakoaren arabera:
Administrazio Kontseiluak honako kide hauek ditu:
(...)
Berezko kide bat; kide hori itsas kapitaina izango da.
Bokal-kopuru bat, 10 eta 13 artekoa. Kanariar eta Balear uharteetarako, ordea, 16 artekoa izango da. Autonomia-erkidegoei edo Ceuta eta Melilla hiriei dagokie kopuru hori ezartzea, baita bokalak izendatzea ere.
Autonomia-erkidegoek edo Ceuta eta Melilla hiriek, c) letran aipatu diren bokalak izendatzerakoan, honako irizpide hauek errespetatuko dituzte:
Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkaritza bokal horietako hiruk eta itsas kapitainak izango dute. Bokaletako bat estatuaren abokatua izango da, eta beste bat, Estatuko Portuak Erakunde Publikokoa.
Autonomia Erkidegoa lehendakariak eta lau bokalek ordezkatuko dute.
Kanariar Uharteetan, kabildo bakoitzak ordezkari bat izango du, eta, Balear Uharteetan ere, kontseilu bakoitzak ordezkari bat izango du.
Portuaren zerbitzugunea euren mugartean duten udalek Kontseiluko gainontzeko kideen % 33ko ordezkaritza izango dute. Eraginpeko udalak bat baino gehiago badira, lehenik eta behin ordezkaritza honako hauei egokituko zaie: Portu Agintaritzak administratutako portuari/ei izena ematen dien haiei; eta gero gainontzekoei: zerbitzuguneak eragiten dion udalmugarte-azalerarekiko proportzioan.
Kontseiluko gainerako kideen ehuneko 66a, honako hauen ordezkaritzari egokituta izendatuko da: merkataritza-, industria-eta nabigazio-ganberei, enpresa- eta sindikatu-erakundeei, eta portuen arloan garrantzi handia duten sektore ekonomikoei.
Bokalen izendapena, nahitaez, Administrazio Kontseiluan ordezkaritza duten administrazio publikoek, erakundeek eta organismoek proposatuta egingo da. Estatutuko Administrazio Orokorraren kasuan, Estatuko Portuak Erakunde Publikoko lehendakariak egingo du proposamena.
Administrazio Kontseiluko bokalen izendapenek, lehen apartatuko c) letran aipatzen direnek, lau urteko indarraldia izango dute. Izendapena berritu ahal izango da, alde batera utzi gabe hurrengo lerroaldean ezarritakoa.
Kontseiluko bokalak kargutik kentzeko erabakia autonomia-erkidegoko organo eskudunak hartuko du, bokal horiek ordezkatzen dituzten antolakundeek, organismoek eta erakundeek hala proposatuta.
Horiek horrela, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2020ko urriaren 27an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Antonio Aiz Salazar jauna.
Ignacio M.ª Arriola López jauna.
Alexander Arriola Lizarriturri jauna.
Aitor Etxebarria Atutxa jauna.
Luis Pedro Marco de la Peña jauna.
Aitor Urzelai Inza jauna.
Dekretu honek ondorioak izango ditu Pasaiako Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko lehendakariari kargugabetutako eta izendatutako bokalen berri ematen zaion egunetik aurrera; dekretua, bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.
Vitoria-Gasteizen, 2020ko urriaren 27an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: 296/2024 DEKRETUA, urriaren 8koa, Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko bokalak kargutik kendu, izendatu eta berritzeko dena.
- Ikus: 109/2019 DEKRETUA, uztailaren 16koa, Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatuko duten bokalak kargutik kentzeko eta izendatzeko.
- Ikus: 23/2017 DEKRETUA, maiatzaren 30ekoa, Pasaiako Portu Agintzaritzaren Administrazio Kontseiluan Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkariek kargua uzteko eta beste batzuk izendatzeko dena.